[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Conocybe pilosella

Wikipedia, Entziklopedia askea
Conocybe pilosella
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaBolbitiaceae
GeneroaConocybe
Espeziea Conocybe pilosella
Kühner, 1935
BasionimoaAgaricus tener β pilosellus

Conocybe pilosella Bolbitiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, oso haragi gutxi du.

Sinonimoak: Agaricus pilosellus, Galera pilosella, Conocybe piloselloides.

Kapela: Txikia, 1 eta 3 cm inguruko diametrokoa, konikoa, haragi gutxikoa, uhindun ertza, iluna, zeharrargia. Kapelaren azala leuna, higrofanoa, krema kolorekoa, erdia ilunagoa eta marroixka kolorekoa.

Orriak: Zabalak, ilundu egiten diren marroi argi kolorekoak.

Hanka: 2 eta 5 cm bitarteko garaierakoa, mehea, hauskorra, zilindrikoa, barnehutsa, zurruna, iletsua, luzetara ildaskatua, zurixka, horixka-marroi kolorerako joerarekin.

Haragia: Mehea eta krema kolorekoa, usain eta zapore leunekoa. Espora-jalkina, marroi-gorrixka edo okre antzeko kolorekoa.[2]

Etimologia: Conocybe terminoa grekotik dator, konoa, esan nahi duen "cono" hitzetik eta burua, esan nahi duen , "cybe" hitzetik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste Conocybe batzuen antzekoa da.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Goroldiotan, eremu belartsuetan, saprofitoa, usteltzen ari diren egurretan edo erretako hondarretan.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Txile, Maroko, Islandia, Europa, Iran, Txina, Kenya, Uganda, Zeelanda Berria.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 260 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Conocybe pilosella: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]