Gibel kamalehoi
Gibel kamalehoia | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Russula | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Russula risigallina Sacc., 1915 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus risigallinus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Gibel kamalehoia (Russula risigallina edo Russula chamaeleontina) Russula generoko onddoa da.[1] Ez da mina eta, beraz, jateko ona, baina haragiaren kalitatea eskasa da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 6 cm arteko diametrokoa, globo itxurakotik ganbilera edo deprimitua, azal leuna, arrosa-gorri bizi kolorekoa edo arbeletxeko kolorekoa (adinarekin koloregabetu egiten da). Aldakorra izan daiteke, arrosa gorrixka koloretik arre-horixka kolorera, baina erdigune ilunagoarekin, batez ere helduaroan.
Orriak: Hori bizi kolorekoak, heltzean laranja kolore samarrekoak, oin zuriarekin kontraste handia eginez, ia libreak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 8 cm arteko garaierakoa, lerdena, batzuetan okertua, zuria, salbu eta horiz tindatuta dagoenean esporak askatu direlako.
Haragia: Urria, arrosa kolorekoa, gozoa (mina ez).[2]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako Russula generoko espezie askok.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarri kaskarra.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Russula rosea oso antzekoa da, baina orri zuriekin (ez horixkak).[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean. Erraz kamuflatzen da hostozabalen erori berri den orbeletan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Ipar Amerika, Errusia, Kaukasia, Uzbekistan, Himalaiako eremua, Myanmar, Nigeria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 60 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ (Gaztelaniaz) AVT Asociacion Vallisoletana de Micologia.