[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Inozibe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inozibe
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
Generoa Inocybe

Inozibe (Inocybe) Inocybaceae familiako onddo basidiomizetoen generoa da. Txapel mamitsu, koniko eta orriduna dute, eta hanka luzea da gehienetan. Espezie batzuk oso pozoitsuak dira, eta batzuetan hilgarriak izan daitezke.

Inozibe generoak marroi tonu desberdinetako perretxiko tipikoak ditu, nahiz eta espezie batzuk lila edo biolazeo bihurtzen diren.

Txapelak txikiak eta konikoak dira, adinean aurrera egin ahala pixka bat lautzen dira, normalean erdialdean botoi bat markatuta.

Hanka askotan haritsua edo urratuta agertzen da.

Espezie askok usain bereizgarria dute, lizuna edo espermatikoa.

Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator; hau da, zuntzezko kapela.[1]

Inozibeen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inocybe generoko ia 850 espezie daude, hona hemen Ipar Hemisferioko nagusiak.

Inocybe maculata
Inocybe obscura
Inocybe asterospora
Inocybe lanuginosa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Illustrated generic names of Fungi, Miguel Ulloa, Elvira Aguirre-Acosta, APS press, 2020, 190 or., ISBN 978-0-89054-618-5

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]