Atzapar hori
Atzapar horia | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Gomphales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Gomphaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Ramaria | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Ramaria flava Quél., 1888 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Coralloides flavus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Atzapar horia (Ramaria flava) Gomphaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jan daiteke, nahiz eta pertsona batzuei beherakoa eragiten dien.
Sinonimoak: Clavariella flava, Clavaria flava, Clavaria coralloides.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: 8 eta 10 cm bitarteko altuerakoa. Oinarri zabal eta motz zuriz osatua dago, zenbait aldiz adarkatzen da, eta, azkenean, adar zilindriko batzuk geratzen dira, irregularki dikotomikoak hauskorrak, hori-sufre zurbil kolorekoak eta kolore bereko gorputz-adarrekin, koskadunak.
Haragia: Zuria, marmol itxurakoa, samurra, zapore gozoa du eta usain atsegina eta leuna.[2]
Etimologia: Ramaria terminoa latinetik dator, "ramus" hitzetik, adar, esan nahi du. Flava epitetoa ere latinetik dator, hori, esan nahi duen "flavus" hitzetik. Bere koloreagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jan daiteke, baina ale zaharrak bota egin behar dira.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ramaria sanguinea delakoarekin, honen haragiak tonu gorrixkak hartzen ditu. Ramaria aurea espeziearekin ere bai, honek hori-hurre kolorea du, argitxoagoa edo iluntxoagoa. Ramaria flavescens perretxikoarekin, honen adarkadura hori-arrosa kolorekoa da. Espezie hauek jangarriak dira, baina Ramaria formosa toxikoarekin nahasteko arriskua ere badago.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udatik udazkenera, lurrean hazten da, koniferoen eta hostozabalen basoetan. [5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Japonia, Australia, Himalaiako eremua, Txile, Argentina.[6]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 571 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 446 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 611 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 153 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ Ramaria flava: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.