Lerdeki marroi
Lerdeki marroia | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Boletales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Gomphidiaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Chroogomphus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Chroogomphus rutilus O.K.Mill., 1964 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus rutilus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Lerdeki marroia (Chroogomphus rutilus) Gomphidiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Egostean, malba kolorea hartzen du, eta itxura desatsegina ematen dio. Azala kendu egin behar zaio, gisatua mindu egiten du eta gainera laxante samarra da.
Sinonimoa: Gomphidius viscidus.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 10 cm arteko diametrokoa, mamitsua, kanpai itxurakoa, konikoa edo zabaldua, titiduna, likatsua, leuna, arre-kobre kolorekoa edo marroi-gorrixka. Ertz biribildua, onddoa gaztea denean errezel haritsu batek orriei lotua.
Orriak: Oso dekurrenteak, zabal eta lodiak; gris horixkak edo arre-purpura kolorekoak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Luzanga, okre iluna edo kanela kolorekoa, oinarrian mehetua, haritsua eta likatsua. Errezel haritsuaren hondarrekin edo gortina iheskorrarekin, eraztun batekin, batzuetan hautematen ez dena, goiko aldean.
Haragia: Horixka, hori-sufre kolorekoa oinaren oinarrian, lodia, trinkoa, zapore gozokoa eta usain gabea.[2]
Etimologia: Viscidus epitetoa latinetik dator eta gainazal likatsua esan nahi du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdipurdiko jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gomphidius glutinosus delakoarekin, hau askoz likatsuagoa da eta oinaren oinarria hori bizi kolorekoa du, ez du errezel haritsurik, baizik mintz gelatinakara eta garden moduko bat. Chroogomphus helveticus espeziarekin, artilea bezalako batez estalia, ez da likatsua, ez eta oso hezea, adreilu kolorekoa edo arrosa-okre kolorekoa. Gomphidius maculatus perretxikoarekin grisaxka edo arrexka kolorekoa tindu arrosekin. Gomphidius roseus kolore gorri-arrosakoa edo gorri-laranja.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean koniferoen basoetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Asiako iparraldea.
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 103 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 96 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 463 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 579 or. ISBN 84-87997-86-4..