Egur-ziza horilaranja
Egur-ziza horilaranja | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Strophariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Pholiota | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Pholiota flammans P.Kumm., 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus flammans | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Egur-ziza horilaranja (Pholiota flammans) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Mingotsegia da sukaldean erabiltzeko. Jangarritasuna polemikoa da, autoreen arabera.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, sufre-hori kolore eder batekoa edo hori deigarri batekoa, erdigunea iluntxoagoa du, hasieran hemisferikoa, ganbila ondoren; azala hezea du eta kolore horiko ezkata tentez estalita dago.
Orriak: Hasieran horiak, gero laranja-herdoil bizi kolorekoak, meheak, nahiko estu, Itsatsiak edo libreak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 3 - 7 x 0,5 - 1 cm-koa, horia, zilindrikoa, hondo horiaren gainean ezkata horiz estalia, eraztunetik oinaren oinarriraino doazenak, betea, gero barnehutsa. Goialdean dagoen eraztuna ere ezkatatsua da.
Haragia: Lodia, horia, okre bihurtzen da ebakietan; errefauaren usain ahulekoa, eta zapore mikatzekoa.[2]
Etimologia: Pholiota terminoak belarri ezkatatsua, kapela ezkatatsua esan nahi du. Flammans epitetoa latinetik dator, "flammans" hitzetik, alegia, sukoia, sutsua, zuzko. Bere kolore biziengatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jateko modukoa, garratza delako.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste Pholiota hori eta ezkatatsuekin nahas daiteke, Pholiota adiposa bezalakoekin, honen kapela muzilagoduna da eta handiagoa da.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean, ale ugariko taldetan , sortak osatuz, usteltzen ari diren koniferoen motzondo edo egurretan. Nahiko urria.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Errusia eta Japonia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 409 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 348 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 115 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 256 or. ISBN 84-282-0865-4..