Lizar-ardagai iletsu
Lizar-ardagai iletsua | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Hymenochaetales |
Familia | Hymenochaetaceae |
Generoa | Inonotus |
Espeziea | Inonotus hispidus P.Karst., 1879 |
Basionimoa | Boletus hispidus |
Lizar-ardagai iletsua (Inonotus hispidus) Hymenochaetaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gogorregia eta larrukara sukaldean erabiltzeko. Usteldura zuria sortzen du. Printzipio psikoaktiboak ditu. Sendagarri bezala erabili izan da, minbizien eta urdaileko ultzeren aurka. Tindagai marroiak lortzeko ere bai.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 10 eta 30 cm artekoa, lodia, ile hirtsutuz josita, dimidiatua, hasieran hori-herdoil kolorekoa, gero arrea, azkenik, ia kolore beltza hartzen du.
Tutuak: Luzangak eta marroiak.
Poroak: Biribilak, txikiak; perretxikoa gaztea denean, hori-lehoi kolorekoak, gero arre-marroiak bihurtzen dira.
Haragia: Gaztea denean, haragi horixka du, harroa eta urez betea, zahartzean lehortu egiten da, hauskor bihurtzen da eta arre-herdoil kolore bat hartzen du.[2]
Etimologia: Hispidus epitetoa latinetik dator, ilelatz, ilezurrun, esan nahi duen "hispidus" hitzetik. Kapelaren goiko azalaren ile nabarmenengatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria, gogorra eta larrukara delako.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inonotus tamaricis eta makaletan hazten den Inonotus rheades delakoekin nahas daiteke. Kapelaren ile tenteak ikusten badira, ez da erraza beste Polyporus batzuekin nahastea.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte osoan, baina udan ateratzen da batez ere, hainbat hostogalkorren enborretan: sagarrondoetan, intxaurrondoetan, zumarretan, lizarrondoetan, pagondoetan, etab.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia, Kazakhstan, Kaukasia.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 615 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas.. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 494 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 545 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..