Inozibe zuri
Inozibe zuria | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Inocybaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Inocybe | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Inocybe geophylla P.Kumm., 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Inozibe zuria (Inocybe geophylla) Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Efektu azkarreko sindrome muskarinikoa eragiten du (gehienez ere 4 ordu). Sabeleko min handiak, beherakoak, goragalea, okadak, logura, bertigoa, antsietatea.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 1 eta 4 cm arteko diametrokoa, koniko-kanpai itxurakoa eta titi nabariarekin. Ertza zertxobait kamutsa, kurbatutik laura, krenulatua eta kolore berekoa. Azal leuna, fibrilosoa eta lehorra, baina hezetasunarekin pixka bat likatsua, zuri-krema zurbil kolorekoa eta iluntxoagoa erdirantz.
Orriak: Estu, libreak, tartekatuta orritxoak; hasieran zurbilak, ondoren okre-antzekoa lila koloreko distirekin eta ertzak pixka bat flokonosoak eta zurbilagoak.
Hanka: Kapelaren kolorekoa, 3 - 6 x 0,2 - 0,4 cm-koa, zilindrikoa, zuzenetik bihurgunetsura, subbulbosoa, pruinaduna, eta errezela zurixkaren hondarrekin goialdean.
Haragia: Mehea, zurixkatik grisaxkara; espermatiko usainarekin eta belar zapore gozoarekin eta gero astringente samarra.[2]
Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua esan nahi duen "cybe" hitzetik dator; hau da, zuntzezko kapela. Geophilla hitza grezieratik dator, lurra esan nahi duen "gé" hitzetik eta orriak esan nahi duen "phillon" hitzetik. Lur koloreko orriengatik.
Toxikotasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Toxikoa. muskarina-dosi handi samarra du.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere aldaera batzuekin nahas daiteke: Inocybe lutescens aldaerarekin, hori-laranja kolorekoa; Inocybe lilacina aldaerarekin, honek nabarmena du titi horixka kapela bioleta-lila baten gainean. Inocybe pudica delakoarekin ere nahas daiteke.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberrian eta udazkenean hazten da, hostozabalen eta koniferoen basoetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Ipar Amerika, Japonia, Madagaskar, Bolivia, Errusia, Txina, Australia, Zeelanda Berria, Turkmenistan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 354 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 241 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 240 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 237 or. ISBN 84-505-1806-7..