Mukiziza gorri
Mukiziza gorria | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Auriculariales |
Generoa | Tremiscus |
Espeziea | Tremiscus helvelloides Donk, 1958 |
Basionimoa | Tremella helvelloides |
Mukiziza gorria (Tremiscus helvelloides edo Guepinia helvelloides) Auriculariales familiako onddo bat da.[1]
Gordinik bota ohi zaie entsaladei.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 12 cm bitarteko altuerakoa eta 5 eta 8 cm-ko zabalerakoa da errezeptakulua, belarriaren edo inbutuaren itxuran, alboan arrailduta. Ertza lobulatua eta izurtua. Gainazal leuna, pruinaduna, gorri-laranjatua edo arrosa-zurixka oinaren oinarrirantz.
Himenioa: Kapelaren azpialdea estaltzen du, arrosa kolorekoa edo gorria da, esporak heltzen direnean pruina zuriz hautseztatzen da.
Hanka: Kapelaren luzapena da eta oinarrirantz mehetuz joaten da. Arrosa-zurixka kolorekoa da.
Haragia: Nahiko lodia, zeharrargitsua, gelatinakara, kapelaren kolorekoa, baina zertxobait zurbilagoa. Usain eta zapore atseginekoak.[2]
Etimologia: Helvelloides terminoa onddoak Helvellaceae familiako genero batzuekin duen antzekotasunagatik datorkio.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdipurdiko jangarria. Gordinik jan daiteke entsaladan.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kolore bizi ikusgarriak (gorri-laranjatua) eta duen formagatik, ez da erraza beste espezie batekin nahaste.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean pinuen basoetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Karibea, Europa, Kolonbia, Brasil, Venezuela, Errusia, Himalaiako mendikatearen eremua eta Japonia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 668 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 502 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 97 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 324 or. ISBN 84-282-0865-4..