Gibelilun zuri-beltz
Gibelilun zuri-beltza | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Russula | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Russula albonigra Fr., 1874 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus alboniger | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Gibelilun zuri-beltza (Russula albonigra) Russulaceae familiako onddo espeziea da.[1][2] Ez da toxikoa, batzuek kontsumitu egiten dute, baina haragia desatsegina da eta kolore beltza ez da erakargarria, gehiago belzten da kozinatzean.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 15 cm bitarteko diametrokoa. Erregularra eta ganbila eta erdialdea oso ondoratua, haragitsua, trinkoa, kolore arre iluna du, tonalitate gorrixkekin, fuliginoso gorrixka, gero kolore beltzera pasatzen da.
Orriak: Estu, zurrunak eta argizari itxurakoak, desberdinak, multzoan anastomosatuak edo urkilatuak, boli-zuri-esne kolorekoak, Karpoforoaren gainerakoarekin kontraste handia egiten duena.
Hanka: 2,5 - 6,5 x 1,5 - 4,5 cm-koa. Laburra, zilindrikoa, solidoa eta gogorra, betea, zuria, gero beltz fuliginosoa.
Haragia: Solidoa, zuria, gero gris fuliginoso beltzaxkaraino. Usaingabea eta zapore mikatz samarrekoa.[3]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Albonigra epitetoa ere latinetik dator, zuria esan nahi duen "Alnus" hitzetik eta beltza esan nahi duen "niger" hitzetik. Orrien eta kapelaren koloreak egiten duten kontrasteagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[4]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Russula nigricans delakoekin, hauek orriak zabal izaten dituzte. Russula albonigra var. pseudonigricans eta Russula densifolia espezieak berriz, belztu aurretik gorritu egiten dira.[5]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan. Koniferoen eta hostozabalen basoetan.[6]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Europa, Kanariar uharteak, Turkmenistan, Georgia, Errusia, Japonia, Australia eta Txina.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Russula albonigra, GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 403 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 382 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bauer Carlo Alberto. (1982). Los Hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A., Barcelona, 229 or. ISBN 84-282-0666-X..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 498 or. ISBN 84-87997-86-4..