[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Kirats-ziza hori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kirats-ziza horia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma sulphureum
P.Kumm., 1871
BasionimoaAgaricus sulphureus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa sabeldua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Kirats-ziza horia (Tricholoma sulphureum) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.

Erraz identifika daitekeen espeziea da, duen gas usain desatsegina kontuan hartzen bada; honek Tricholoma eta Cortinarius espezietatik bereizteko aukera ematen du.

Kapela: 4 eta 8 cm arteko diametrokoa, sufre-horitik hori-berdexkara, oliba-antzeko edo arrexka tonuekin erdian, baina ez beti; ganbila, batzuetan titiduna, baina sarri hondoratu samarra. Azala hasieran zetaduna, gero ile gabea, matea.

Orriak: Hori-sufre edo hori-berdexka kolorekoak, nahiko tarterekin, lodiak, oso eskotatuak eta orritxo ugarirekin.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: 6 – 10 x 0,6 – 1 cm-koa, hori-sufre kolorekoa, garaia, bihurri samarra, zilindrikoa, luzetara marratua eta pixka bat haritsua.

Haragia: Nahiko mehea, hori edo hori-berdexka kolorekoa, argien gas usain handikoa eta desatsegina.[1]

Etimologia: Tricholoma grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Sulphureum epitetoa berriz latinetik dator, “sulphureus” hitzetik eta sufre kolorea esan nahi du. Koloreagatik.

Toxikoa den susmoa dago. Baztertu egin behar da. Gas usain nazkagarria nahikoa da ez kontsumitzeko.[2]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzeko ezaugarriak dituen Tricholoma bufonium perretxikoarekin, baina honek kapela marroixka edo lehoi kolorekoa du. Autore batzuentzat Tricholoma sulphureum-aren aldaera bat da. Tricholoma auratum perretxikoarekin, baina hau handiagoa da, irin usaina du eta haragia zuria du.[3]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, hostozabalen eta koniferoen basoetan.[4]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Asiako iparraldea, Zeelanda Berria.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 190 or. ISBN 84-404-0530-8..
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 306 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 228 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 299 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]