Hydnellum peckii
Hydnellum peckii | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Thelephorales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Bankeraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hydnellum | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hydnellum peckii Banker, 1912 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Hydnellum peckii Bankeraceae familiako onddo espeziea da.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espezie honek esporokarpoaren azpialdetik hortzen antzera zintzilik dauden arantza bertikalen azalean esporak sortzen ditu. Ipar Amerikan eta Europan aurki daiteke, baina berriki aurkitu dira Iranen (2008), Korean (2010), Argentinan (2019) eta Uruguain (2020). Hydnellum peckii espeziearen mikorrizak erlazio onuragarriak sortzen ditu koniferoekin eta zuhaitzekin, eta lurrean sakabanatuta hazten dira, bereizita edo multzokatuta.
Gazteak direnean, fruitu hezeek kolore gorrizko tantak isurtzen dituzte, hortz odoltsuaren antzekoak. Pigmentu gorriak heparinaren antzeko ezaugarri antikoagulatzaileak ditu[2].
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Europa, Errusia.
Espeziearen egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aranzadi Elkartearen arabera, Hydnellum peckii desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[3] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Ingelesez) Khanna, Jatinder M.; Malone, Marvin H.; Euler, Kenneth L.; Brady, Lynn R.. (1965-07-01). «Atromentin Anticoagulant from Hydnellum diabolus» Journal of Pharmaceutical Sciences 54 (7): 1016–1020. doi:10.1002/jps.2600540714. ISSN 0022-3549. PMID 5862512. (Noiz kontsultatua: 2022-08-10).
- ↑ Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Datuak: Q1908340
- Multimedia: Hydnellum peckii / Q1908340
- Espezieak: Hydnellum peckii