[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Lerdeki hankahori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lerdeki hankahoria
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaGomphidiaceae
GeneroaGomphidius
Espeziea Gomphidius glutinosus
Fr., 1838
BasionimoaAgaricus glutinosus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel laua
 
himenioa dekurrentea da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora beltz marroixkak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Lerdeki hankahoria (Gomphidius glutinosus) Gomphidiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jateko bikaina da, baina larruazal likatsua kapelatik kendu egin behar da, gainazal osoa bereiz baitaiteke. Haragia belztu egiten da egostean, baina horrek ez dio batere kentzen jateko duen kalitate ona.

Kapela: 6 eta 12 cm arteko diametrokoa. Gaztetan hemisferikoa, gero ganbila, azkenean erdian hondoratuta, titi zabal eta kamuts batekin. Okre-marroixka edo marroia, gris-morexka kolorekoa, erdian ilunagoa. Gelatinazko geruza garden batez estalitako azal leuna du eta karpoforo osoa biltzen duela. Ertz kurbatua du.

Orriak: Lodiak, zabal, eta oso dekurrenteak; hasieran zuriak, gero arre-beltzaxkak esporengatik.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 4 eta 8 cm arteko luzerakoa eta 1 eta 1,5 cm-ko lodierakoa, irmoa, erdira pixka bat puztuta, Oinarrian mehetua edo sustrai antzekoarekin. Zuria goitik eraztuneraino, hortik behera lirdingatsua, normalean horiz zikinduta egoten da eta zahartzean marroi bihurtzeko joera du.

Haragia: Trinkoa, lodia, kolore zuri grisaxka du kapelan.[2]

Etimologia: Glutinosus epitetoa latinetik dator, lirdingatsua esan nahi duen "Glutinosum" hitzetik. Bere lirdingagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jateko ona azala kentzen bazaio.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie hau ez da erraza beste batekin nahastea.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, mendietako izeien basoetan. Ez da oso ugaria eta ohikoa gure eskualdean.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eurasia, Ipar Amerika.

Espeziearen egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aranzadi Elkartearen arabera, lerdeki hankahoria desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[6] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak,. Litografía Danona s. coop.ltda., 245 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 95 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 459 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 184 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  6. Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]