[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Onddo laranja

Wikipedia, Entziklopedia askea
Onddo laranja
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaLeccinum
Espeziea Leccinum aurantiacum
Gray, 1821
BasionimoaBoletus aurantiacus
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapel erdi-esferikoa
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora olibak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Onddo laranja.

Onddo laranja (Leccinum aurantiacum) Boletaceae familiako onddoa da. Leccinum generoko jangarri hoberenetakoa da hau, baina lurrin handiagoa duten espezieekin hobeto gelditzen da.[1]

Kapelaren kolore bereko oin pikortsu edo ezkataz estalitako oinagatik bereizten diren Boletus multzo baten taldekoa da.

Gastronomikoki Leccinum generoko espezierik baloratuena den arren, oinaren oinarria kentzea eta espezie usaintsuagoekin nahastea gomendatzen da.

Kapela: 6 eta 12 cm arteko diametrokoa. Hasieran globo formakoa, gero hemisferikoa eta azkenean ganbila. Laranja kolorekoa, ilunagoa edo argiagoa, eta fin belusatua. Azala bereizgarria da eta perretxikoaren ertza gainditu egiten du.

Tutuak: Hasieran zurixkak eta gero grisaxkak.

Poroak: Hasieran zurixkak eta gero grisaxkak, finak eta estu.

Hanka: Luzea eta liraina, 8-17 x 1-1,5 cm-koa, zilindrikoa, zurixka; pikortak ditu, hasieran zurixka-zikin kolorekoak izaten dira, eta gero arre-gorrixkak.

Haragia: Zuria, baina airearekin arrosa-lila kolorez tindatzen da, eta gero gris-beltzixka bihurtzen da. Hasieran trinkoa eta gogorra da, baina zahartzean harrotu eta bigundu egiten da. Usain eta zapore atseginekoa da.[2]

Etimologia: Leccinum terminoa latinetik dator, “leccinum” hitzetik, arte azpian haziz, esan nahi du. Aurantiacum epitetoa ere latinetik dator, “aurantium” hitzetik, laranja kolorea, esan nahi du.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leccinum generoko onddorik preziatuenetako bat da, baina haragia gehiago belzten da egostean eta itxura likatsua eta ez oso gustagarria hartzen du.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leccinum quercinum eta Leccinum vulpinum espeziekin nahas daiteke.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean ateratzen da, urki, karpe, makal eta abarren azpian. Oso ohikoa Euskal Herrian, hostoerorkorren basoetan eta baita koniferen azpian ere.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Europa, Asiako iparraldea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 388 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 541 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. José Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 605 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 40 or. ISBN 282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]