Cortinarius triumphans
Cortinarius triumphans | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Cortinariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cortinarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cortinarius triumphans Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Cortinarius triumphans Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Cortinarius jangarri gehienak bezala, ez da interesgarria sukaldaritzarako.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 6 eta 12 cm arteko diametrokoa, hasieran esferikoa, eta gero zabaldu egiten da eta ertzak biribilduak izaten ditu gaztetan. Azala likatsua hezetasunarekin, ia ezkatak diren zuntzexkak ditu, eta hori-lehoi kolorea du.
Orriak: Eskotatuak, estu, gris-urdinxkak gaztetan, gero okre antzeko kolorekoak.
Orri Eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: Zilindrikoa, oinarrian zabaltxoagoa, kolore zurixka-horixka du, eta eraztunaren azpian lehoi koloreko eskumutur mailakatuak ditu, gortinaren hondarrak dira eta espezie honi Pholiota baten itxura ematen diote.
Haragia: Okre-zurixka kolorekoa, amoniakoarekin horiz tindatzen da, Variecolor taldeko espezieak bezala (variecolor, nemoreus, eta largus,). Ez du usain nabarmenik eta zapore gozoa du.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, Gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Triumphans epitetoa latinetik dator, arrakasta esan nahi duen "triumphans" hitzetik. Bere tamainagatik eta onddo apainduaren itxura ederragatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria da.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cortinarius subtriumphans delakoarekin, baina honek kapela eta haragia gorrixkak ditu (ez horia)
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean urkien azpian, zohikaztegietan eta leku hezeetan.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Asia, Ipar Amerika.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 219 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 151 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 206 or. ISBN 84-282-0865-4..