[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Kolibia gurinkara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kolibia gurinkara
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMarasmiaceae
GeneroaRhodocollybia
Espeziea Rhodocollybia butyracea
Lennox, 1979
BasionimoaAgaricus butyraceus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa sabeldua da
 
hanka biluzik dago
 
espora kremak dauzka
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Kolibia gurinkara (Rhodocollybia butyracea, sinonimoa: Collybia butyracea) Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Oso arrunta Euskal Herrian.

Kapela: 4 eta 8 cm arteko diametrokoa, ganbila, laua, titi kamuts batekin, gantz itxurakoa, oso higrofanoa; arre-gris ilunetik arre-horixkara, baita grisaxka ere.

Orriak: Zurixkak, estu, ia libreak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 4 - 8 x 0,5 - 2 cm-koa, gris-arrexka, pixka bat zurruna, luzetarako zuntzekin, behean lodiagoa.

Haragia: Zurixka, kartilaginosoa, harroa oinean. Usain desatseginekoa.[2]

Etimologia: Collybia terminoak txanpon txikia esan nahi du. Butyracea epitetoa latinetik dator, "butiraceus" hitzetik, gurin garraztuaren antzeko usaina esan nahi du.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Collybia filamentosa delakoarekin, honek kapela arre-gorrixka bizia du, orrien ertza urratua, ia usaingabea da, eta mendian Picea excelsa zuhaitzen azpian irteten du. Collybia butyracea var. asema aldaerak, kolore argiagoa du, honek du antzik handiena; autore batzuek espezie gisa bereizteko joera dute. Udaberrian Collybia tenacella agertzen da, elastikoa da eta zapore mingotsa du, kolore aldakorrekoa, zurixkatik marroi-beltzaranera doana eta konifera-pinaburuetan irteten du.[4]

Kolibia gurinkarak goitik ikusita

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Koniferoen eta hostozabalen basoetan. Oso ugaria.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kolibia gurinkara azpitik ikusita

Mundu osoan Ipar Afrika, Ekialde Hurbila eta Hego-ekialdeko Asia izan ezik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 190 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 232 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 250 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 267 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]