Txakur-zakil
Txakur-zakila | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Phallales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Phallaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Mutinus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Mutinus caninus Fr., 1849 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Phallus caninus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Txakur-zakila (Mutinus caninus) Phallaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Kirats usain ahula du eta sukalderako baliorik gabe uzten du.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errezeptakulua: 0,5 - 1 x 1 - 2 cm-koa. Oliba kolore arre berdexka gleba likatsu batez estalia, gailurraren azaleko eta errezeptakuluaren behealdeko gorri bizia ikusten utziz. Zilindro formakoa, goialdean mehetua, bala baten antzekoa, batzuk zuloarekin gailurrean eta beste batzuk ez. Kanpoko azala zulotxo txikiz osatua dago, hor egoten dira ugaltzeko esporak.
Hanka: Barnehutsa, hauskorra, 5 - 12 x 0,5 - 1 cm-koa, zilindrikoa, luzanga, behean mehetua, erraz bereizten da bolbatik. Hasieran hori-zuri kolorekoa, ondoren zuri-laranja kolorekoa.
Bolba: Zuria, arrautza txiki baten itxurakoa, edo zakutxo baten itxurakoa, puskatzean oinaren oinarrian geratzen dena.
Haragia: Oso hauskorra, usain txarra, Phallus impudicus delakoak baino usain gutxiago du.[2]
Etimologia: Mutinus terminoa latinetik dator, zakila esan nahi duen "muto" hitzetik. Zakilaren txikigarritik. Caninus epitetoa ere latinetik dator, txakur-antzeko esan nahi duen "Caninus" hitzetik. Bere formagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mutinus elegans espeziarekin, kapela gorrixkagoa eta oina luzeagoa du, urria. Phallus impudicus askoz handiagoa da, 10etik 20 cm-rako luzera eta 3 cm-ko diametroa duen oina du, eta ez du kolore gorrixkarik.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenenaren hasieran hazten da, koniferoen eta hostogalkorren baso hezeetan, deskonposizio egoeran dauden landare asko dauden lekuetan bereziki.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Asia, Ipar Amerikaren ekialdea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 679 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 516 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 607 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 300 or. ISBN 84-282-0865-4..