[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Ezkotxo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezkotxoa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrocybe
Espeziea Hygrocybe miniata
P.Kumm., 1871
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Ezkotxoa (Hygrocybe miniata) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi gutxi du eta zaporegabea da. Ez da gomendatzen prestatzea.

Sinonimoa: Hygrophorus miniatus.

Kapela: 1 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikoa hasieran, ondoren ganbila, inbutu itxura apur batekin, kolore gorri bizikoa. Azala gutxi edo ia batere ez likatsua, eta ertza pixka bat oxkarratua.

Orriak: Gorri-horixkak edo gorri argiak, itsatsiak edo pixka bat dekurrenteak, zabal eta lodiak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Oso luzea, kapelaren diametroaren proportzioan, kapelaren kolore berekoa. Hauskorra, leuna eta lehorra. Lehenbizi betea gero barnehutsa.

Haragia: Hauskorra eta mehea, kapelaren kolorekoa edo argixeagoa, hori-laranja kapelaren azalaren azpian, usain nabarmenik gabea eta zaporerik gabea.[2]

Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin, esan nahi du. Miniatus epitetoa berriz latinetik dator, minioz margotua esan nahi duen "miniatus" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina txikia duenez, balio gastronomiko eskasa duela uste da.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hygrocybe quieta delakoarekin, honek kolore gorri-laranja du; orriak zabalak eta zabal eta ez dira dekurrenteak. Hygrocybe turunda eta Hygrocybe marchii ere txikiak eta gorrixkak dira. Hygrocybe cantharellus espezieak kapela gorri-laranja kolorekoa du, ertz horixka eta orri zuri eta dekurrenteak. Hygrocybe parvula txikiagoa da eta orri dekurrenteak ditu.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez ere udazkenean, belarretan eta sasietan.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 138 or. ISBN 84-404-0530-8...
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 347 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 445 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 110 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]