Zumalakar
Zumalakar | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Rhamnaceae |
Generoa | Frangula |
Espeziea | Frangula alnus Miller, 1768 |
Banaketa mapa | |
Zumalakarra edo oilakarana (Frangula alnus) Rhamnaceae familiako espeziea da. Ingurune oso hezean hazten da, eta haren azala purgatzaile gisa erabiltzen da.[1].
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erramnazeoen familiako zuhaixka edo zuhaitz txikia, adar mehe eta ia horizontalak, 7 cm-rainoko hosto minzkara obatuak edo eliptikoak eta lore pentamero hermafrodita berdexkak edo horixkak dituena. Fruitua hasieran gorria eta gero beltza den drupa da.
Sinonimia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rhamnus frangula
- Frangula dodonei
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zumalakarra lur heze eta azidoetan hazten da, edo lur lehor eta karetsuetan (ekotonoan, oihanpeko soilguneetan, baso-mugetan, balerdietan eta mendietan). Europa osoan hedatzen da, iparraldeko muturrean eta eskualde mediterraneoan izan ezik.
Toxikotasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fruituek eta azal freskoak konposatu antrazenikoak dituzte, eta horien forma murriztua emetikoa da; beraz, oso toxikoa da, baina lehortzean anrakinonetan oxidatzen dira.
Fruitua oso preziatua dute orkatzek bereziki, eta ondorio psikotropikoak eragiten dituzten alkaloide peptidoak (frangulanina, franganina) ditu, kantitate txikitan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) La bourdaine
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |