[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Esterol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kolesterola.

Esterolak karbonozko 27 eta 29 atomo bitartean dituzten esteroideak dira. Bere egitura kimikoa ziklopentanoperhidrofenantreno edo esternaotik dator, hexagono formako hiru eraztunez eta pentagono formako beste batez osatutako 17 karbonozko molekula bat. Esteroletan 8 karbono atomo edo gehiagoko alboko kate bat gehitzen da 17. karbonoan eta alkohol talde edo hidroxilo talde bat (-OH) 3. karbonoan.

Substantzia hauek ugari aurki daitezke izaki bizidunetan, batez ere animalietan eta alga gorri batzuetan. Disolbatzaile organikoetan disolba daitezke eta fusio puntu altua dute.

Esterol motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalietan dagoen esterol motarik arruntena kolesterola da, zelula guztien mintz plasmatikoaren zati dena. Landare nagusiek esterol begetalak edo fitosterolak dituzte, benetan hiru osagairen konposaketa aldagarrizko nahasketa bat dena: kanpesterola, sitosterola eta estigmasterola. Molekula anfipatikoak dira.

Onddoek eta legamiek ergosterol motako esterolak dituzte, D bitaminaren prekurtsoreak direnak, eta beraz, dietan hartzea funtsezkoa da. Itsasoko izakiek, itsas izarrek kasu, insaturaziodun esterol oso bereizgarriak dituzte, insaturazio horiek adibidez 7. karbonoan daudelarik, lurreko izakietan (animali eta landareetan) ohikoa den 5. karbonoan beharrean.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]