Esfingomielina
Esfingomielina esfingolipidoen taldeko lipido saponifikagarria da, animalia zelulen mintz plasmatikoetan agertzen dena. Giza zeluletan esfingolipidoen %85-a osatzen du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Johann L.W. Thudicum kimikari alemaniarrak isolatu zuen 1880 hamarkadan[1]. Esfingomielinaren egitura 1927 urtean argitaratu zen lehen aldiz.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zeramidari (esfingosina + gantz azidoa) fosfato taldea lotzen zaio eta honi aminoalkohola, kolina edo etanolamina. Kate hidrofobo aseak dituenez mintz plasmatikoetan lipido mikrodomeinuak eratzen ditu. Molekula anfipatikoa da.
Biosintesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erretikulu endoplasmatikoaren azalean fosfatidilkolina molekula zeramida bihurtzen da[2]. Zeramida hau Golgi aparatura garraiatzen da eta bertan osatzen da esfingomielina[3]. Esfingomielina sintasa entzimak katalizatzen du azken erreakzio hau.
Garrantzi biologikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neuronetako axoiak biltzen dituzten mielina zorroetan da bereziki ugaria[4]. Esfingomielinak seinalea transmititzen laguntzen du[5].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Ramstedt, Bodil; Slotte, J. Peter. (2002). «Membrane properties of sphingomyelins» FEBS Letters 531 (1): 33–37. doi: . ISSN 1873-3468. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- ↑ (Ingelesez) «Sphingomyelin breakdown and cell fate» Trends in Biochemical Sciences 21 (12): 468–471. 1996-12-01 doi: . ISSN 0968-0004. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- ↑ (Ingelesez) Wieland, Felix T.; Nickel, Walter; Lehmann, Wolf-Dieter; Helms, J. Bernd; Malsam, Jörg; Gorgas, Karin; Wegehingel, Sabine; Sandhoff, Roger et al.. (2000-10-30). «Evidence for Segregation of Sphingomyelin and Cholesterol during Formation of Copi-Coated Vesicles» The Journal of Cell Biology 151 (3): 507–518. doi: . ISSN 1540-8140. PMID 11062253. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- ↑ Donald J. Voet; Judith G. Voet; Charlotte W. Pratt. (2008). Lipids, Bilayers and Membranes. Wiley, 252 or. ISBN 978-0470-23396-2..
- ↑ (Ingelesez) Kolesnick, Richard. (1994-02-01). «Signal transduction through the sphingomyelin pathway» Molecular and Chemical Neuropathology 21 (2-3): 287–297. doi: . ISSN 1044-7393. (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lipidoak | ||
---|---|---|
|