Azido linoleiko
Azido linoleikoa edo Azido 9,12-oktadekadienoikoa kate luzeko gantz-azido poliasegabe bat da, formula duena. Giza gorputzak bere kabuz sintetizatzerik ez duenez janariaren bidez hartu behar da[1].
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landareen oliotan ugaria da[2].
Olioak | Azido linoleikoa |
---|---|
Kartamo olioa | % 78 |
Mahats hazien olioa | % 76 |
Mitxoleta hazien olioa | % 70 |
Ekilore olioa | % 68 |
Arto olioa | % 59 |
Soja olioa | % 51 |
Oliba olioa | % 10 |
Palma olioa | % 10 |
Fruitu lehorrak | Azido linoleikoa |
Intxaurra | % 51 |
Pistatxoa | % 31,7 |
Kakahuetea | % 32 |
Animalia jatorrikoak | Azido linoleikoa |
Arrautza gorringoa | % 16 |
Txerri-gantza | % 10 |
Egitura eta deribatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hemezortzi karbono ditu eta bederatzi eta hamabigarrenean lotura bikoitzak azaltzen du (18:2∆9,12). Molekula anfipatikoa da.
Azido linoleikoak eta bere deribatuek Omega-6 gantz azido multzoan osatzen dute. Honako hauek dira dribatu nagusiak:
- Azido γ-linolenikoa (18:3ω-6)
- Azido arakidonikoa (20:4ω-6)
- Azido dokosapentaenoikoa edo DPA (22:5ω-6)
Garrantzia biologikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat aparatu eta sistematan eragin onuragarria du azido linoleikoak.
- Babes inmunologikoa indartzen du.
- Gorputzeko gantz kopurua jeisten du.
- Zirkulazio aparatuaren funtzionamendua hobetzen laguntzen du: presio arteriala gutxitzen du kolesterol eta triglizeridoak kontrolatzen baititu.
- Nerbio sistemaren funtzionamenduan ere laguntzen du.
Erabilerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso erabilia da kondoien industrian.
Industrialki prozesatutako elikagaietan azido honen zati bat hidrogenoarekin saturatu behar da jakia egonkorragoa izan dadin, gantz hidrogenatuak eta trans gantz-azidoak sortzen dituena, gure gorputzean koipe saturatu bezala funtzionatzen dutenak. Hemen dago munduko industriak planteatzen duen arazoa koipe "txar" gantz-azido ase|aseak edo partzialki hidrogenatuak ezabatzen saiatzerakoan.
Azken urteotan kosmetika industrian oso erabilia izan da, larruazalarentzako onuragarria baita. Aknea gutxitzen du, efektu antiinflamatorioa dauka eta larruazaleko likido errententzioa bultzatzen du[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Burr, G.O., Burr, M.M. and Miller, E., On the nature and role of the fatty acids essential in nutrition. (1930). J. Biol. Chem. (86).
- ↑ (Ingelesez) «Aceites Ricos en Ácido Linoleico» News-Medical.net 2010-04-15 (Noiz kontsultatua: 2018-11-24).
- ↑ Darmstadt, G. L.; Mao-Qiang, M.; Chi, E.; Saha, S. K.; Ziboh, V. A.; Black, R. E.; Santosham, M.; Elias, P. M.. (2002). «Impact of topical oils on the skin barrier: possible implications for neonatal health in developing countries» Acta Paediatrica (Oslo, Norway: 1992) 91 (5): 546–554. ISSN 0803-5253. PMID 12113324. (Noiz kontsultatua: 2018-11-24).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lipidoak | ||
---|---|---|
|