Zerrenda:Olinpiar maskotak
Olinpiar maskota edo maskota olinpikoa fikziozko pertsonaia bat da, olinpiada eta paralinpiada bakoitzeko ikur nagusietako bat. Maskota, bada, Olinpiar nahiz Paralinpiar Jokoen gertalekua den herrialdearen adierazgarri den animalia edo irudi antropormofikoa da.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehendabiziko olinpiar maskota Neguko Olinpiar jokoetan egin zen, hain zuzen ere, Grenobleko 1968ko Olinpiar Jokoetan sortu zen. Maskotaren izena "Schuss" izan zen, eta izena Joko Olinpikoak antolatzen zuen batzorde antolatzaileak eta agindutako agentziak Jokoak iragartzeko aukeratu zuten. Schuss maskota oso azkar sortu behar izan zuten. Are gehiago, bere disenatzaileak, Aline Lafarguek, egun bakarra izan zuen bere diseinu plana egiteko eta aurkezteko.[2]
Hasiera batean, irudi antropormofiko haietarako ez zen maskota hitza erabiltzen. Garai hartan batzorde antolatzaileak Schuss aipatzerakoan pertsonaia hitza erabiltzen zuen.
Urte hartan bertan, Mexikon egindako Udako Olinpiar Jokoetan ere maskota bat diseinatu zen, Jaguar Maia bat hain zuzen ere.
Nahiz eta Schuss lehendabiziko maskota izan, 1972ko Municheko Udako Olinpiar Jokoetan sortu zena Joko Olinpikoetan lehendabizi erabili egin zen maskota izan zen. Waldi, Udako Olinpiar Jokoen historiako lehen maskota ofiziala izan zen.[3] Maskota, berez, txakur saltxitxa bat da, Bavarian oso ezaguna, bere erresistentzia, gogortasun eta arintasunagatik ospetsua dena. Maskotak kolore ezberdinak ditu: burua eta isatsa urdin argiak eta gorputza marraduna, sei kolore olinpikoetatik gutxienez hiru dituenak.[4] 1972ko maratoi olinpikoaren ibilbidea, maskotaren formari zegokion. Txakurraren burua mendebalderantz zuela, ibilbidea lepoan hasten zen eta atletak ordutegiaren kontrako noranzkoan zihoazen. Waldi 1969ko abenduaren 15ean jaio zen, Municheko Jokoen Batzorde Antolatzailearen Gabonetako jai batean. Bertan, maskota diseinuak ekoizteko koloreetako arkatzak, paper orriak eta plastilina jaso zituzten, haien diseinuak egiteko.
Olinpiar maskotak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jokoak | Maskota | Animalia | Diseinatzailea | Deskribapena |
---|---|---|---|---|
Munich 1972 | Waldi | Txakur Saltxitxa | Elena Winschermann | Bavariako txakur arraza adierazgarria. Atleten erresistentzia, irmotasuna eta arintasuna irudikatzen zituen. |
Montreal 1976 | Amik | Kastorea | Yvon Laroche,
Pierre-Yves Pelletier, Guy St-Arnaud eta George Huel |
Kanadako historian zehar animali garrantzitsuenetarikoa. |
Mosku 1980 | Misha | Hartza | Víctor Chizikov | Hartza animalia ezaguna da Errusian, istorio, abesti eta olerki herrikoi askotan agertzen dena. |
Los Angeles 1984 | Sam | Arranoa | Robert Moore | Estatu Batuetako sinboloa da. |
Seul 1988 | Hodori eta Hosuni | Tigrea | Hyun Kim | Tigrea agertzen da Koreako arte eta kondaira herrikoietan. Irudi positiboarekin, askotan umorearekin, ausardiarekin eta nobleziarekin lotzen da. |
Bartzelona 1992 | Cobi | Artzain-Txakurra, katalana | Javier Mariscal | Cobi Pirinioetako mendiko txakur gizatiartu bat da, kubista estilokoa. |
Atlanta 1996 | Izzy | Irudi abstraktua | John Ryan | Informazioaren teknologiaren produktu bat. |
Sidney 2000 | Olly, Sid eta Millie | Ornitorrinkoa, ekidna eta Daceloa | Jozef Szekeres | Ura, airea eta lurra sinbolizatzen dituzte, hurrenez hurren. Bere koloreak jokoetako ikurrei dagozkie, eta hirurak Australiako faunaren adibide tipikoak dira. |
Atenas 2004 | Athenà eta Phèvos | Gizakia, neba-arrebak | Spyros Gogos | Phevos eta Athena anai-arrebak dira. VII. mendeko "daidala" ezkila itxurako terrakotazko panpina tipikoa dira. Jolastearen plazera eta Olinpismoaren balioak sinbolizatzen dituzte. |
Beijing 2008 | Fuwa: Beibei, Jingjing, Huanhuan, Yingying eta Nini | Koia, panda, zuzi, antilopea eta enara. | Han Meilin | Bost elementu naturalei dagozkie maskotak, Huanhuan izan ezik, besteak Txinako lau animalia herrikoiri. Maskota bakoitzak bost eraztun olinpikoetako baten kolorea irudikatzen du. Bakoitzak ere desio bat darama, antzinako txinatar kulturan tradizionala baitzen zeinu edo sinboloen bidez desirak transmititzea. |
Londres 2012 | Wenlock eta Mandeville | Metalezko panpinak | Iris | Izena Shropshireko Much Wenlock herrixkatik dator, XIX. mendeko Olinpiar Joko modernoen aitzindari baten egoitza izan zena. Erresuma Batuako Industria Iraultzaren hasierari erreferentzia egiten dio. |
Rio de Janeiro 2016 | Vinicius | Brasilen dauden ugaztunen hibridoa | Luciana Eguti eta Pablo Muppet | Vinicius Brasilgo animalia ezberdinen nahasketa bat da. Bere diseinuak pop kultura du oinarri, baita bideojokoetako eta animazioko pertsonaiak ere. Viniciusek Brasilgo herriaren aniztasuna eta kultura irudikatzen ditu, baita bere izaera oparoa ere. |
Tokio 2020 | Miratowa | Robota | Ryo Taniguchi | Bere estilo tradizional eta futuristarekin, maskotak antzinaroa eta berritasuna irudikatzen ditu, harmoniatik berrikuntza kontzeptuaren oihartzuna hartuz. Bere aurrealdean, 2020ko Tokioko Jokoen ikurra du, honen xake taulako motibo tradizionala, hiru tamaina ezberdineko laukizuzen urdinez osatua dagoelarik. |
2024ko Udako Olinpiar Jokoak | Phrygesak | Frigiar txano | Gilles Deleris eta Joachim Roncin | Objektu sinboliko bat da. Frigiar txano Frantziako nazionalismoaren eta iraultzaren ikurra da. |
Neguko Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jokoak | Maskota | Animalia | Diseinatzailea | Deskribapena |
---|---|---|---|---|
Grenoble 1968 | Schuss | Eskiatzailea | Aline Lafargue | Shuss gizontxo bat da eskiak dituena, aipatzen duen posizioan bere izena saihesten duena. Bi koloreko bere buru handiaren goialdean, sigi-saga formako oin bakar batean bermatuta dagoena, eskuarki, eraztun olinpikoak daramana. |
Innsbruck 1976 | Schneemandl | Elur panpina | Walter Pötsch | Schneemandlek, kapela gorri tiroldar bat jazten du, Neguko Jokoen egoitza izan zen eskualdean ohikoa dena. |
Lake Placid 1980 | Roni | Mapatxea | Donald Moss | Mapatxea Adirondacks eskualdeko animalia deritzo. Mapatxearen aurpegiko hazpegiak eta bere begien inguruko zuri-beltzeko maskara, lehiakide batzuek erabiltzen dituzten eguzkitako betaurrekoei eta kapelari egindako keinu bat dira. Eraztun olinpikoen bost koloreak Roniren bertsio batzuetan aurki daitezke. |
Sarajevo 1984 | Vučko | Otsoa | Joze Trobec | Gizakiek animalien lagun izateko duten desioa sinbolizatzen du. |
Calgary 1988 | Hidy eta Howdy | Hartz zuria | Sheila Scott | Hidy eta Howdy hartz polarrak dira, Ipar Amerikako eskualde artikoen ikurra izanik. Kapelak eta mendebaldeko estiloko jantziak daramatzate. |
Albertville 1992 | Magique | Iratxoa | Philippe Mairesse | Izar eta kubo itxurako deabrutxo bat, Magique, 1976ko Innsbruckeko jokoetatik animalia bat ez zen lehen maskota izan zen. Bere izar formak ametsak eta irudimena sinbolizatzen ditu. Bere koloreak Frantziako banderatik zetozen. |
Lillehammer 1994 | Håkon eta Kristin | Bi ume norvegiar | Kari eta Werner Grossman | Giza itxurako lehen maskotak, Haakon eta Kristin, bi haur zoriontsu dira. Sustrai historikoei erreferentzia eginez, Erdi Aroko arropa janzten duten arren, haur modernoak dira eta gazteen interesak eta ikuspegiak adierazten dituzte, hala nola, ingurumen kontzientzia. |
Nagano 1998 | The Snowlets: | Hontza | Landor Associates | Sukki, Nokki, Lekki eta Tsukki lau hontz nibal dira. Hauek dira, hurrenez hurren: sua (Sukki), airea (Nokki), lurra (Lekki) eta ura (Tsukki). Lau maskotaren aukeraketa, Olinpiada bat osatzen duten lau urteei eginiko keinu bat da. |
Salt Lake City 2002 | Powder, Cooper eta Coal | Koiotea, hartz beltza eta erbia | Steve Small,
Landor Associates and Publicis |
Powder elur erraketadun erbia da, Copper koiote bat eta Coal hartz beltz bat. Erbiaren abiadurak, koioteak gailurrik altuenak eskalatzeko duen gaitasunak eta hartz beltzaren indarrak Citius, Altius, Fortius (azkarrago, gorago, indartsuago) olinpiar goiburua irudikatzen dute. Maskotentzako inspirazioa, Utahko antzinako kulturetatik dator. |
Turin 2006 | Neve eta Gliz | Gizaki egindako Izotzezko kubo bat eta elur panpin bat | Pedro Albuquerque | Neve elur bola bat da; Gliz izotz ontzi bat da. Biek batera, Neguko Jokoen arrakastarako beharrezkoak diren funtsezko elementuak irudikatzen dituzte eta neguko kirolak pertsonifikatzen dituzte. |
Vancouver 2010 | Miga eta Quatchi | Uretako hartza eta bigfoot | Meomi Design | Vancouverko jokoetako maskotak Kanadako mendebaldeko kostaldeko Lehen Nazioen ipuinetan eta faunan inspiratutako izakiak izan ziren. |
Sochi 2014 | Leopard, Bely Mishka eta Zaika | Hartz zuria, elurretako leopardoa eta erbia | Silvia Petrova, Vadim Pak, Oleg Serdechny | Hiru maskota daude, eta podium olinpikoan dauden hiru tokiei erreferentzia egiten die. |
Pyeongchang 2018 | Soohorang eta Bandabi | Tigre zuria eta hartza | MASS C&G | Soohorangek, 2018ko PyeongChangeko Neguko Olinpiar Jokoetako maskota da.
Tigre zuria Koreako animalia zaindaritzat ulertuta izan da denbora luzez. |
Beijing 2022 | Bing Dwen Dwen | Izotzezko Panda | Cao Xue | Maskota olinpikoak Bing Dwen Dwen du izena. Bing hitzak izotza esan nahi du eta garbitasuna eta indarra sinbolizatzen ditu,[5] eta Dwen Dwen hitzak haurrak irudikatzen ditu. Maskotak atleten indarra eta borondatea gorpuzten ditu eta espiritu olinpikoa sustatzen laguntzen du. |
Milan 2026 |
Jokoak | Maskota | Animalia | Diseinatzailea | Deskribapena |
---|---|---|---|---|
Singapur 2010 | Lyo eta Merly | Lehoia eta merlioia (Singapurreko mitologiako animalia) | Cubix International | Lyo "Gazteriaren Olinpiar Jokoetako lehoia" ren laburdura da. Kirolak maite ditu, dibertsioa maite du eta gazteak sasoian mantentzen eta bizitza osorako kirolaz gozatzen laguntzea espero du. Gazteen energia mugagabea, bizitza ahalik eta gehien bizitzeko erabakia eta bikaintasunaren alde borrokatzeko ardura sinbolizatzen ditu.
Merlyk, bere izena beste bi hitzen lotura deritzo. "Mer" (itsasoa esan nahi duena) eta "Ly" k, bizitasuna eta gaztetasuna esan nahi du. Merlyk, ingurumenaren babesaren defendatzaile sutsuak, uste du mundu guztiak duela eginkizun bat etorkizun jasangarri baterako lanean. Gazteak beren komunitateetan rol aktiboa betetzera eta elkarrekiko errespetua sustatzera bultzatu nahi ditu. |
Nanking 2014 | Nanjinglele | Harria | Nanjinglele-k kolore gorria erabiltzen du gogotsu egoteko; urdinak, berriz, ontasuna eta interesik eza esan nahi du; horiak motibazioa eta ekimena sinbolizatzen ditu, eta berdeak, berriz, bizitasuna eta espiritu baketsua. | |
Buenos Aires 2018 | Pandi | Jaguarra | Human Full Agency |
Jokoak | Maskota | Animalia | Diseinatzailea | Deskribapena |
---|---|---|---|---|
Insbruck 2012 | Yoggl | Alpeetako sarrioa | Florencia Demaría and Luis Andrés Abbiati of Argentina | Yoggl eskualdeko anfitrioi bizimodua eta paisaia irudikatzen ditu, eta bere pixel jantzi koloretsuak, estilo tradizionala, elementu modernoekin elkartzen du. Yogglen kirol itxurak Jokoen alderdi atletikoa islatzen du, eta bere gazte izaerak mundu osoko gazteen gogoa piztuko du. |
Lillehammer 2016 | Sjogg | Katamotz | Sjoggek "elurra" esan nahi du Gudbrandsdalen, Lillehammer dagoen haranean. Maskota kirol itxurako katamotz bat da, eta Lillehammer 2016ko Gazteriaren Olinpiar Jokoetako look-a irudikatzen du. | |
Lausana 2020 | Yodli | San Bernardo txakur eta ahuntz baten hibridoa | ERACOM | Yodli animalia hibrido bat da, Suitzako mendietan bizi diren suitzar enblematiko batzuz osatua: behi bat, ahuntz bat eta, jakina, San Bernardo txakur bat. Bere ezaugarri eta ingurumenarekiko harreman ezberdinak Yodlin islatuta daude, Lausana 2020 Neguko Gazteen Olinpiar Jokoetako parte-hartzaileen aniztasuna adierazten duena. |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Todas las mascotas de los Juegos Olímpicos» Hipertextual 2018-02-22 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
- ↑ (Ingelesez) «Grenoble 1968 Mascot(s) Schuss | History & Photos» International Olympic Committee 2020-11-10 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
- ↑ (Ingelesez) «Munich 1972 Mascot(s) Waldi | History & Photos» International Olympic Committee 2020-11-10 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Todas las mascotas de las Olimpiadas» Mundo Deportivo 2016-07-28 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
- ↑ (Ingelesez) «Beijing 2022 Mascot(s) Bing Dwen Dwen | History & Photos» International Olympic Committee 2020-11-10 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).