[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Simon Wiesenthal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Simon Wiesenthal

(1982)
Bizitza
JaiotzaBuchach (en) Itzuli1908ko abenduaren 31
Herrialdea Austria-Hungariako Inperioa
 Austria
Poloniako Bigarren Errepublika
 Hungaria
HeriotzaViena2005eko irailaren 20a (96 urte)
Hobiratze lekuaOld Cemetery of Herzliya (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
Ezkontidea(k)Cyla Wiesenthal
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Yiddisha
Jarduerak
Jardueraknazi ehiztaria, autobiografialaria, arkitektoa, abokatu defendatzailea, iritzi-kazetaria, musikaria, idazlea eta kazetaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa
Alderdi politikoa Austrian People's Party (en) Itzuli

wiesenthal.com
IMDB: nm0927622 Allmovie: p292114
iTunes: 309269498 Find a Grave: 11785077 Edit the value on Wikidata

Simon Wiesenthal (Buczacz, Austria-Hungaria, gaurko Ukrainan, 1908ko abenduaren 31Viena, 2005eko irailaren 20a) arkitektoa zen, baina ikertzaile judua izan zelako hartu zuen ospea. Bigarren Mundu Gerra garaian, Mauthausen-Guseneko kontzentrazio eremuan egon zen preso eta, handik irten ondoren, gerra kriminal naziak identifikatu eta lokalizatzen eman zuen bere bizitzaren gehiengoa, iheslari horiek justiziaren aurrera eramaten ahaleginduz.

Simon Wiesenthal Austria-Hungariakoa zen Buczaczen jaio zen, gaur Ukraina izango zenean, 1908ko abenduaren 31n.

Arkitektura ikasi zuen. 1932an, Pragako Unibertsitate Teknikoan titulatu zen, Lvoveko Unibertsitate Politeknikoan (Leopolis) ez zutelako hartu.

1936an, Cyla Muellerrekin ezkondu zen eta Leopolisen bizi ziren; garai hartan, Polonian zegoen hiri hau, gaur egun, Ukrainari badagokio ere.

Molotov-Ribbentropeko Itunaren arabera, SESBek hiria okupatu zuen. Sobietar polizia sekretuak Simonen aitaordea eta anaiaordea asasinatu zituen eta Wiesenthal estatuarentzat lan egin beharrean izan zen.

1941ean, Alemaniak SESB inbaditu zuen eta Wiesenthal eta bere sendia nazien eskuetan erori ziren Txekoslobakian. Cyla, Simonen emaztea, ilehoria zen eta bere itxurak eta Poloniako Erresistentziak eskuratu zion dokumentazio faltsuak judua zela ezkutatzen lagundu zion. Arkitektoak trenbidearen mapak egin zizkien horren truke, baina zorteak ez zion berari lagundu.

Ondoren etorri ziren 4 urtetan, 12 kontzentrazio esparru ezberdinetan sartu zuten eta exekuzioaren ateetan egon zen behin baino gehiagotan. Desesperatuta, bere buruaz beste egiten ahalegindu zen eta eskumuturrak ebaki zituen. Hala ere, genozidioan parte hartzen ari ziren kriminal nazien izenak apuntatzen joan zen eta, AEBetako tropek liberatu zutenean, haien bila hasi zen eten gabe. Kontuan izan behar da, naziek Simonen familiako 89 bat kide erail zituztela.

Naziak ehizatzen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Adolf Eichmannen epaiketa
Nurembergeko epaiketa

1945ean, AEBetako tropek askatu zuten Wiesenthal Mauthausenen. Ez zen 45 kg-tara iristen. Osasuna berreskuratu bezain pronto, amerikarrei eskaini zizkien kriminal nazien gaineko apunteak eta Nurembergeko epaiketetan egin zuen lan, dokumentazioa biltzen.

1947an, bera eta beste 30 bolondresen artean, Linzeko Dokumentazio Juduaren Zentrua sortu zuten, ondoren etorriko ziren prozesuetarako informazioa bilatzeko xedean. Hala ere, AEB eta SESBek berehala galdu zuten gerra krimenen aurkako prozesuak sustatzeko grina eta taldea desegin egin zen.

Wiesenthalek, ordea, Bigarren Mundu Gerraren ondorioz kaltetutakoei laguntzen jarraitu zuen lanean eta informazioa osatzen joan zen bere aisialdian.

Garrantzi handikoa izan zen Azken Soluzioaren arduradun nagusienetakoa zen Adolf Eichmannen harrapaketa eta epaiketan. 1954an, Wiesenthalek Adolf Eichmann kriminal nazia lokalizatu eta identifikatu zuen Buenos Airesen. Israeleko Yad Vashem Holokaustoaren Ikerketa Zentruari eman zion horren berri eta, hasieran hango zuzendariak ez bazuten ere gehiegi lagundu, azkenean, Mosadek harrapatu zuen Garibaldi Operazioan.

1960an, Argentinako hiriburuan bahitu zuten Eichmann, Europako milioika juduen deportazioa eta heriotza planeatu zuen nazia. Israelera eraman zuten eta 1961ean heriotza zigorra egotzi zioten. Epaiketa telebistaz zabaldu zuten eta, 1962an, exekutatu zuten.

Arrakasta haren ondoren, mundu guztiko donazioak iritsi zitzaizkion eta, urte berean, Wiesenthalek Dokumentazio Juduaren Zentrua ireki zuen berriro. Beste kasu batzuetan lan egiteko aukera izan zuen eta Karl Silberbauer izan zen ezagunenetako bat, Anne Frank arrestatzeko agindua eman zuen Gestapoko ofiziala; 1963an aurkitu zuten, polizia lanetan ari zenean Vienan. Silberbauerren aitorpenak garai hartan, Anne Franken egunkaria egiazkoa ez zela zioen taldea isilarazteko balio izan zuen.

Era berean, bere jaioterria zen Leopoliseko populazioaren erailketagatik epaitu zituzten 16 nazietatik 9, Wiesenthalek aurkitutakoak ziren. Simonen ikerketek Franz Stangl austriarra, Treblinka eta Sobibor kontzentrazio esparruetako komandantea, harrapatzen lagundu zuten 1967an, Brasilen. Baita Josef Schwammberger alemaniarra ere, 1987an Argentinan harrapatuko zutena.

Identifikatu zuten beste bat, Hermine Braunsteiner izan zen; New Yorkeko Queensen bizi zen etxekoandrea zen. Ehunka haurren erailketaz arduratu zen gerra garaian.

Josef Mengeleren atzetik ere ibili zen Argentinan, baina alde egin zion 1959an Eichmann harrapatzekoan.

Simon Wiesenthal Holocaust Center

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Simon Wiesenthal Center

1977an, Los Angeleseko Jeshiva Unibertsitatea sortu zuen (AEB); gaur egun, 400.000 kide baino egiago ditu eta egoitzak daude Toronto, Buenos Aires, Jerusalen eta Parisen.

1979an, OIS erakundeak, AEBetako Ikerketa Bulego Bereziak, genozidioan parte hartu zuten susmagarrien gaineko informazioa bateratu zuen Wiesenthalekin.

1989an, OISen deklarazioak mundua harritu zuen: Kurt Waldheim, Austriako presidentea eta NBEren idazkari ohia, nazien kolaboratzaile izan zen gerra garaian. Wiesenthalen ustez, Waldheim beti izan zen kriminal nazien jakitun, baina ezin izan zen bere partaidetza zuzena frogatu. Simon Wiesenthal Holocaust Center erakundeak antisemitismoa salatu zuen, neonaziak bigilatu, Los Angeleseko eta Jerusalemeko Tolerantzia Museotan lan egin eta gerra kriminal naziak epailearen aurrera eramaten lagundu zuen.

1970an, austriar politikan lardaskatuta ibili zen, Bruno Kreisky sozialistaren gobernu berriko ministro ugari Hirugarren Reicheko kide izan zirela esan zuenean. Kreisky, judua bera ere, Wiesenthalen aurka jarri zen eta Nestbeschmutzer deitu zion (bere habia zikintzen duen txoria). Urtetan jaso zituen mehatxuak eta, 1982an, bonba bat lehertu zen bere Vienako etxe atarian. Neonazi alemaniar eta austriarrak erabat haserre zeuden berarekin.

58 urte lanean eman ondoren, 2003ko apirilean erretiratuko zela adierazi zuen, bila zebilen eta bizirik zirauten asasino guztiak aurkitu zituela-eta:

  • "Agian badira gehiago, baina zaharregiak eta ahulegiak epaiketa bati aurre egiteko. Nire lana egina dago." - Hala ere, bere ustez, bat zegoen oraindik libre eta bizirik, Alois Brunner, Eichmannen gertuko laguntzailea, Sirian gordeta dagoela uste dena.

Kritikak ere izan zituen, baina kontua da, bere bizitzan, Wiesenthalek 1.100 gerra kriminal baino gehiago eraman zituen epailearen aurrera mundu guztian zehar.

Ohoreak eta agerpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2004ko otsailaren 19an, Britainia Handiak Ohorezko Zaldun izendatu zuen Wiesenthal, "bizitza osoan gizateriaren alde lanean aritzeagatik".
  • Era berean, Zaldunen Ordenak Simon Wiesenthal Holocaust Center erakundearen lana ere errekonozitu zuen.
  • Beste ohore batzuk ere jaso zituen: AEBetako Kongresuaren urrezko domina, Holandako Askatasunaren domina, Luxemburgoko Askatasunaren domina, Frantziako Ohorezko Legioarena, Austria eta Frantziako erresistentzi taldeenak...
  • Ira Levinen Brasileko haurrak eleberrian agertzen den Yakov Liebermann pertsonaia Wiesenthalen oinarritzen da.
  • Frederick Forsythen Odessa eleberrian Wiesenthal agertzen da pasadizo batean, nazi baten bila dabilen alemaniar kazetari bati informazioa ematen.

Wiesenthalen emaztea 2003ko azaroaren 10ean hil zen, 95 urte zituenean. Wiesenthal bera Vienan hil zen, lo zegoenean, 2005eko irailaren 20an, 96 urte zituenean. Handik 3 egunetara, irailaren 23an, Israelen eman zioten lur.

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]