Otsailaren 3
Itxura
Otsailaren 3a egutegi gregoriotarraren urteko hogeita hamalaugarren eguna da. 331 egun falta dira urtea amaitzeko, 332 egun bisurteetan.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1910 – Cadena Eleta Gasteizko apezpikuak haurrei euskarazko izenak jartzea debekatu zuen.
- 1979 – ETAk, Jose Díez Pérez goardia zibila hil zuen Andoainen.
- 2006 – Gizon bat hilik aurkitu zuten Muskizeko Garbigunetik hurbil.
- 2011 – Bilboko Bizkaibusen 56. linean bi solairuko autobusak jarri zituzten.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1522 – Gaztelako Komuneroen Iraultza amaitu zen Toledoko matxinadaren porrotarekin.
- 1783 – Espainiak Estatu Batuen independentzia onartu zuen.
- 1830 – Greziaren independentzia onartu zen.
- 1933 – Nikaraguako gerra zibila amaitu zen.
- 1959 – Musika hil zen eguna: Buddy Holly, Ritchie Valens eta J. P. "The Big Bopper" Richardson Iowako Clear Laken ondoan hil ziren hegazkin istripu batean
- 1969 – Palestinako Kongresuak Yasser Arafat aukeratu zuen Palestinaren Askapenerako Erakundearen buru izateko.
- 1979 – Lemoiztik Ascó II zentral nuklearrera zihoan konboi bat geratzea lortu zuten Greenpeaceko ekologistek Tarragonan.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1689 – Blas Lezo, euskal itsasgizona eta militarra (h. 1741).
- 1709 – Joan Filipe Bela, zuberotar zaldun, militar eta idazlea (h. 1796).
- 1711 – Francisco Javier Errazuriz, nafar merkatari eta politikaria (h. 1767).
- 1781 – Blas Domingo López, arabar politikaria, Gasteizko alkatea (h. 1861).
- 1824 – Blas Villate, euskal militar eta politikaria (h. 1882).
- 1857 – Francisco Garate, gipuzkoar elizgizon jesuita (h. 1929).
- 1878 – Alberto Arrue, euskal margolaria (h. 1944).
- 1897 – Blas Fagoaga, nafar idazlea, apaiza eta Euskaltzain urgazlea (h. 1966).
- 1902 – Martín Agüero, bizkaitar toreatzailea (h. 1977).
- 1907 – Nikolas Martínez Ortiz de Zarate, bizkaitar pintorea, kartel-egile eta grabatzailea (h. 1990).
- 1923 – Maurice Jouvet, lapurtar aktorea (h. 1999).
- 1929 – Imanol Zeziaga, euskal herritar futbolaria (h. 2010).
- 1934 – Txomin Garmendia, euskal idazlea eta bertsolaria (h. 2022).
- 1942 –
- Javier Elzo, gipuzkoar soziologoa eta unibertsitateko irakaslea.
- Xole Erbiti, nafar irakasle eta euskara sustatzailea (h. 2009).
- 1946 – Ricardo Ansotegi, bizkaitar politikaria.
- 1948 – Julen Elgorriaga, gipuzkoar politikaria, Gipuzkoako gobernadore zibil ohia.
- 1959 – Julen Atxurra, Pototo, bizkaitar ETAkide ohia.
- 1971 – Gonzalo García de Vitoria, bizkaitar saskibaloi entrenatzailea.
- 1979 – Asier Santana, gipuzkoar futbol entrenatzailea.
- 1980 – Beatriz Lalaguna, bizkaitar triatleta ohi eta txirrindularia.
- 1981 – Estela Navascués, nafar atleta, maratoian aditua.
- 1983 – Laura Penagos, Euskal Herrian bizi den kolonbiar antzezle-sortzaile eta hezitzailea, Kolonbian.
- 1987 – Ane Bergara, nafar futbolaria.
- 1994 – Jokin Etxabe, gipuzkoar txirrindularia.
- 2001 - Ibaider Garriz, nafar futbolaria.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1735 – Ignacy Krasicki, poloniar idazlea (h. 1801).
- 1754 – Juan José Ruiz de Apodaca, espainiar noble eta militarra, Nafarroako erregeordea (h. 1835).
- 1758 – Maria Clara Haitikoa, Haitiko enperatriz ezkontidea (h. 1858).
- 1772 – Jean-Étienne Esquirol, frantziar psikiatra (h. 1840).
- 1774 – Karl Mollweide, alemaniar matematikari eta astronomoa, bere izena daraman formula aurkitu zuen (h. 1825).
- 1775 –
- Maximilien Sébastien Foy, frantziar jeneral eta politikaria (h. 1825).
- Louis-François Lejeune, frantziar jeneral eta margolaria (h. 1848)
- 1795 – Antonio José de Sucre, Boliviako presidentea eta Peruko gobernadorea (h. 1830).
- 1803 – Thérèse-Adèle Husson, frantziar idazlea (h. 1831).
- 1809 – Felix Mendelssohn, alemaniar musikagilea (h. 1847).
- 1815 – Edward James Roye, Liberiako presidentea (h. 1872).
- 1821 – Elizabeth Blackwell, mediku lanbidean sartzea lortu zuen munduko lehen emakumea (h. 1910).
- 1826 – Walter Bagehot, ingeles kazetari, enpresaburu eta saiakeragilea (h. 1877).
- 1830 – Robert Cecil-Gascoyne (Salisburyko III. markesa), Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 1903).
- 1849 – Nahida Ruth Lazarus, alemaniar idazle, saiakeragile eta literatura kritikaria (h. 1928).
- 1857 – Wilhelm Johannsen, daniar botanikoa (h. 1927).
- 1859 – Hugo Junkers, alemaniar aeronautikoa (h. 1935).
- 1863 – Klymentyna Popovych-Boiarska, Galitzian jaiotako idazle, poeta eta Ukrainako lehen hezkuntzako irakaslea (h. 1945).
- 1865 – Isaac Israëls, herbeheretar margolaria (h. 1934).
- 1870 – Ada Negri, italiar idazlea (h. 1945).
- 1874 – Gertrude Stein, estatubatuar idazle, poeta eta feminista (h. 1946).
- 1878 –
- Ramón María Aller Ulloa, galiziar astronomoa (h. 1966).
- Gordon Coates, Zeelanda Berriko lehen ministroa (h. 1943).
- 1881 – Harry Edwin Wood, ingeles astronomoa (h. 1946).
- 1887 – Georg Trakl, austriar poeta (h. 1914).
- 1889 –
- Carl Theodor Dreyer, danimarkar zinema zuzendaria (h. 1968).
- Risto Ryti, Finlandiako presidentea (h. 1956).
- 1892 – Juan Negrín, Espainiako Bigarren Errepublikako Presidentea (h. 1956).
- 1893 – Gaston Julia, frantziar matematikaria (h. 1978).
- 1894 – Norman Rockwell, estatubatuar margolari eta ilustratzailea (h. 1978).
- 1896 – Johannes Urzidil, alemanezko idazle, olerkari eta kazetari txekiarra (h. 1970).
- 1898 –
- Alvar Aalto, finlandiar arkitekto eta altzari diseinatzailea (h. 1976).
- Lil Hardin Armstrong, estatubatuar pianista, konpositorea eta abeslari afroamerikarra (h. 1971).
- 1899 – Lao She, txinatar idazlea (h. 1966).
- 1901 –
- Rosamond Lehmann, britainiar eleberrigilea (h. 1990).
- Ramón José Sender, espainiar idazlea (h. 1982).
- 1904 – Luigi Dallapiccola, italiar musikagilea, dodekafonismoaren aitzindaria Italian (h. 1975).
- 1905 – Arne Beurling, suediar matematikaria (h. 1986).
- 1907 – James A. Michener, estatubatuar idazlea (h. 1997).
- 1909 –
- André Cayatte, frantziar zinemagile, idazle eta kazetaria (h. 1989).
- Muriel Mussells Seyfert, estatubatuar astronomoa (h. 1997).
- Simone Weil, frantziar idazlea eta filosofoa (h. 1943).
- 1911 – Jehan Alain, frantziar konpositore eta organista (h. 1940).
- 1912 – Jacques Soustelle, frantziar etnologo, politikari eta akademiakidea (h. 1990).
- 1915 – José Jabardo, espainiar txirrindularia (h. 1986).
- 1917 – Arne Sucksdorff, suediar zinema zuzendaria, munduko dokumentalista onenetakotzat hartua (h. 2001).
- 1918 –
- Joey Bishop, estatubatuar umorista eta aktorea (h. 2007).
- Moira Dunbar, eskoziar-kanadar glaziologoa eta Artikoko izotzen ikerlaria (h. 1999).
- 1920 –
- George Armitage Miller, estatubatuar psikologoa, psikologia kognitiboaren sortzaileetako bat (h. 2012).
- Stan Ockers, belgikar txirrindularia (h. 1956).
- 1921 – Pêr Denez, bretainiar hizkuntzalari, irakasle eta idazlea (h. 2011).
- 1923 – Jean Babilée, frantziar dantzaria eta koreografoa (h. 2014).
- 1924 – E. P. Thompson, britainiar historialari eta idazlea (h. 1993).
- 1925 – Leon Schlumpf, Suitzako Konfederazioko presidentea (h. 2012).
- 1926 – Hans-Jochen Vogel, alemaniar politikaria (h. 2020).
- 1929 – Camilo Torres Restrepo, kolonbiar apaiza, Askapenaren Teologiaren aitzindaria eta ELNko kidea (h. 1966).
- 1931 – Gilbert Desmet, belgikar txirrindularia (h. 2024).
- 1932 – Stuart Hall, jamaikar soziologo eta teorilari kulturala, ikasketa kulturalen erreferenteetako bat (h. 2014).
- 1933 – Abdul Razzaq as-Sawsa, Libiako estatuburua (h. 2016).
- 1937 – Carlos Falcó, espainiar nobleziako-kide eta enpresaburua (h. 2020).
- 1938 – Emile Griffith, estatubatuar boxeolaria (h. 2013).
- 1939 – Michael Cimino, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 2016).
- 1942 – Jevgeni Xapoxnikov, sobietar militar eta politikaria (h. 2020).
- 1947 –
- Paul Auster, estatubatuar eleberrigilea (h. 2024).
- Maurizio Micheli, italiar aktorea.
- Soledad Puértolas, espainiar idazlea.
- 1948 –
- Henning Mankell, suediar idazle eta dramaturgoa (h. 2015).
- Carlos Filipe Ximenes Belo, timortar apezpikua, 1996ko Bakearen Nobel Saria.
- 1949 –
- Brenda Dickson, estatubatuar aktorea.
- Hennie Kuiper, herbeheretar txirrindulari ohia.
- Amancio Prada, espainiar abeslari eta musikaria.
- 1950 –
- Morgan Fairchild, estatubatuar aktorea.
- Maria Jiménez, espainiar abeslaria, dantzaria eta aktorea (h. 2023).
- 1951 –
- Blaise Compaoré, Burkina Fasoko presidente ohia.
- Felipe Muñoz Kapamas, braza estiloko mexikar igerilari ohia.
- 1956 –
- Nathan Lane, estatubatuar aktorea.
- Lee Ranaldo, estatubatuar abeslari eta gitarra jolea, Sonic Youth taldearen sortzaileetako bat.
- 1959 – Chan Santokhi, Surinamgo presidentea.
- 1960 – Joachim Löw, alemaniar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1962 - Michele Greene, estatubatuar aktorea, abeslaria eta konpositorea.
- 1963 – Jose Biriukov, euskal jatorriko espainiar saskibaloi jokalaria.
- 1964 – Michael Rummenigge, alemaniar futbolari ohia.
- 1967 –
- Auxi Díaz, kanariar epailea, magistratua eta irakaslea.
- Aurelio Vidmar, australiar futbolari ohia.
- 1968 – Vlade Divac, NBAko serbiar saskibaloi jokalari ohia.
- 1970 – Warwick Davis, estatubatuar aktorea.
- 1971 – Sarah Kane, britainiar antzerkigilea (h. 1999).
- 1976 –
- Daddy Yankee, puertorricar abeslari, aktore, zinema-ekoizlea, irrati esataria eta enpresaria.
- Isla Fisher, australiar aktorea eta idazlea.
- Rocío Orsi, espainiar filosofo, saiakeragile, irakasle eta itzultzailea (h. 2014).
- 1978 –
- Eliza Schneider, estatubatuar aktorea, ahots-aktorea, antzerkigilea, abeslaria, historialaria eta idazlea.
- Liv Strömquist, suediar komikigilea.
- 1982 –
- Anna Puu, finlandiar abeslari eta kantautorea da .
- Bridget Regan, estatubatuar aktorea.
- 1984 –
- Sara Carbonero, espainiar kirol-kazetaria.
- Silvia Laplana, kataluniar meteorologoa, optometrista eta optikaria.
- Natalie Mars, estatubatuar emakumezko aktore pornografiko transexuala.
- 1986 – Blanca Llum Vidal, kataluniar poeta.
- 1987 –
- Youssef El-Arabi, frantziar-marokoar futbolaria.
- Thomas Schreiner, austriar saskibaloi jokalaria.
- 1992 – Daniel Schmidt, japoniar futbolaria.
- 1998 - Yurani Blanco, espainiar txirrindularia.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1857 – Manuel Mazarredo, bizkaitar militar eta politikaria, Madrilen (j. 1807).
- 1890 – Augustin Etxeberri, lapurtar idazlea (j. 1849).
- 1909 – Jose Frantzisko Navarro Arzak, euskal herritar ingeniaria, asmatzailea eta enpresaburua, AEBetako 20 dirutza handienetako baten jabea, New Yorken (j. 1823).
- 1919 – Pedro Jose Elizegi, Pello Errota, euskal bertsolaria (j. 1840).
- 1952 – Pedro Muguruza, gipuzkoar arkitektoa, Madrilen (j. 1893).
- 1953 – Fabián Velasco, euskal atleta (j. 1902).
- 1983 – Fernando Artola, Bordari, euskal idazlea (j. 1910).
- 1985 – Santiago Lazkano, euskal txirrindularia (j. 1947).
- 1990 – José Luis Berasategi, bizkaitar ekonomialari eta politikaria, Bilboko azken alkate frankista (j. 1920).
- 2017 –
- Juan Karlos Merino, euskal idazlea (j. 1967).
- Maritxu Zagala, Espainiako Gerra Zibilean erbesteratutako tolosar emakumea, Canet de Marren (j. 1913).
- 2020 – Gabriel Korta, gipuzkoar idazlea (j. 1951).
- 2023 – Paco Rabanne, gipuzkoar jostuna eta moda diseinatzailea, munduko jostunik ospetsuenetakoa, Portsallen (j. 1934).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 994 – Gilen IV.a Akitaniakoa, Poitiersko konde eta Akitaniako dukea (j. 937).
- 1014 – Svend I.a Danimarkakoa, Danimarkako, Ingalaterrako eta Norvegiako lurralde batzuen erregea.
- 1116 – Koloman Hungariakoa, Hungariako eta Kroaziako erregea (j. c. 1070).
- 1134 – Roberto II.a Normandiakoa, Normandiako dukea.
- 1399 – Joanes Gantekoa, Lancasterko eta Akitaniako dukea (j. 1340).
- 1428 – Ashikaga Yoshimochi, Ashikaga shogunerriko laugarren shoguna (j. 1386).
- 1451 – Murad II.a, otomandar sultana (j. 1404).
- 1468 – Johannes Gutenberg, karaktere higikorretako inprimaketaren asmatzailea (j. 1400).
- 1536 – Garcia de Resende, portugaldar poeta (j. 1470).
- 1590 – Germain Pilon, frantziar eskultorea.
- 1770 – Maria Felice Tibaldi, italiar margolaria (j. 1707).
- 1806 – Nicolas Edme Restif de La Bretonne, frantziar eleberrigilea (j. 1734).
- 1820 - Gia Long, Nguyễn dinastiaren sortzaile eta lehen enperadorea (j. 1762).
- 1832 – George Crabbe, ingeles olerkari, zirujau eta apaiza (j. 1754).
- 1862 – Jean-Baptiste Biot, frantziar astronomo, fisikari eta matematikaria (j. 1774).
- 1881 – John Gould, ingeles ornitologo eta marrazkilaria (j. 1804).
- 1884 – Eugène Rouher, frantziar politikaria (j. 1814).
- 1889 – Belle Starr, XIX. mendeko Estatu Batuetako mendebaldeko bidelapurra (j. 1848).
- 1894 – Edmond Frémy, frantziar kimikaria (j. 1814).
- 1895 – Manuel Gutiérrez Nájera, mexikar olerkaria (j. 1859).
- 1896 – Jane Wilde, iralndar poeta (j. 1821).
- 1900 – William Stanley Haseltine, estatubatuar margolaria (j. 1835).
- 1901 – Fukuzawa Yukichi, japoniar idazle, filosofo eta hezitzailea (j. 1835).
- 1919 – Edward Charles Pickering, estatubatuar astronomoa (j. 1846).
- 1922 – John Butler Yeats, irlandar margolaria (j. 1839).
- 1924 – Woodrow Wilson, Ameriketako Estatu Batuetako 28. Presidentea (j. 1856).
- 1925 – Oliver Heaviside, ingeles fisikaria, ingeniari elektrikoa, irrati-telegrafista eta matematia (j. 1850).
- 1935 – Hugo Junkers, alemaniar aeronautikoa (j. 1859).
- 1946 –
- Victor Loret, frantziar egiptologo eta naturalista (j. 1859).
- Carl Theodor Zahle, Danimarkako lehen ministroa (j. 1866).
- 1953 – Sophia Hayden Bennett, txiletar jatorriko estatubatuar arkitektoa, Massachusettseko Teknologia Institutuan graduatu zen lehenengo emakumea (j. 1868).
- 1956 – Émile Borel, frantziar matematikaria eta politikaria (j. 1871).
- 1959 –
- Buddy Holly, estatubatuar musikagile eta abeslaria, 1950eko hamarkadan rock & rollaren sortzaile eta aitzindarietako bat (j. 1936).
- Ritchie Valens, estatubatuar rock musikari eta abeslaria, La Bamba abestiaren rock egokitzapenagatik ospetsua (j. 1941).
- 1961 – Anna May Wong, estatubatuar aktorea, Hollywoodeko lehen aktore izar txinatar-amerikarra (j. 1905).
- 1969 – Eduardo Mondlane, mozambikear politikaria, FRELIMO frentearen fundatzaile eta liderra, eraila (h. 1969)
- 1972 – Emilio Novoa, galiziar irrati-telegrafista eta politikaria, Arabako gobernadore zibila (j. 1895).
- 1974 – Juan de Orduña, espainiar aktorea eta zinema zuzendaria (j. 1900).
- 1975 – Umm Kulthum, Ekialdeko Izarra, egiptoar abeslaria, egiptoar nazionalismoaren eta panarabismoaren ikurra (j. 1898).
- 1985 – Fernando García Mercadal, espainiar arkitektoa (j. 1896).
- 1989 – John Cassavetes, estatubatuar zinema zuzendari eta aktorea, zinema independientearen aitzindaria (j. 1929).
- 1991 – Alfred Jost, frantziar biologoa, endokrinologian aditua (j. 1916).
- 1992 – Mário Peixoto, brasildar zinemagilea (j. 1908).
- 1997 –
- Bohumil Hrabal, txekiar idazlea (j. 1914).
- Esteban Sánchez, espainiar piano-jotzailea (j. 1934).
- 1998 – Karla Faye Tucker, 1984 geroztik Amerikako Estatu Batuetan heriotza zigorrerekin exekutatu zuten lehen emakumea (j. 1959).
- 2003 – Lana Clarkson, estatubatuar aktore eta modeloa (j. 1962).
- 2005 – Ernst Mayr, alemaniar biologoa (j. 1904).
- 2006 –
- Ants Ilus, Estoniako Independentzia Gerran borrokatu zuen azken soldadua (j. 1901).
- Romano Mussolini, italiar jazz pianista eta margolaria (j. 1927).
- José Vitoriano, portugaldar politikari komunista.
- 2011 – Maria Schneider, frantziar aktorea (j. 1952).
- 2012 – Ben Gazzara, italiar jatorriko estatubatuar aktore eta zuzendaria (j. 1930).
- 2016 –
- Mercedes Richards, astronomia eta astrofisikako katedradun jamaikarra (j. 1955).
- Alba Solís, argentinar abeslari, aktore eta vedettea (j. 1927).
- 2020 – George Steiner, frantziar-estatubatuar literatura kritikari, saiakeragile, filosofo, eleberri idazle eta irakaslea (j. 1929).
- 2021 –
- Jean-Pierre Bastiat, frantziar errugbilaria (j. 1949).
- Tony Trabert, estatubatuar tenislaria (j. 1930).
- 2022 –
- Tom Kiernan, irlandar errugbilaria (j. 1939).
- Jristos Sartzetakis, Greziako presidentea (j. 1929).
- 2023 – Juan Velarde Fuertes, espainiar ekonomista (j. 1927).
- 2024 –
- Olga Ketonen, finlandiar kazetaria (j. 1964).
- Márcia Marinho, brasildar politikari, mediku eta enpresaburua (j. 1963).
- Viktor Emanuel Savoiakoa, Italiako Erresumako azken printze oinordekoa (j. 1937).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Blas eguna: Abadiñoko abere eta barazkien feria.
- Sehaska egutegiko izendegia: Bladi.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |