Gertrude Stein
Gertrude Stein | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Allegheny (en) , 1874ko otsailaren 3a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Neuilly-sur-Seine, 1946ko uztailaren 27a (72 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Gertrude Stein (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: urdaileko minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Radcliffe College (en) Johns Hopkins Unibertsitatea Harvard Unibertsitatea Johns Hopkins School of Medicine (en) Oakland High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, arte bildumagilea, salonnièrea, autobiografialaria, libretista, antzerkigilea, autorea eta bildumagilea |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Literatura modernista modernismoa |
Gertrude Stein (Allegheny, Pennsylvania, AEB, 1874ko otsailaren 3a - Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1946ko uztailaren 27a) Estatu Batuetako idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1903an Parisen hartu zuen bizilekua, anaia Leorekin batera. Haren etxea idazleen (Apollinaire, Cocteau) eta abangoardiako pintoreen (Matisse, Gris, Picasso) biltoki izan zen, eta Cézanne, Rousseau eta beste artista batzuen koadro-bilduma handi bat osatu zuen. 1907an Alice Toklas ezagutu zuen, gerora bizitza osoan adiskide mina izan zuena. Garai hartan idatzi zituen lehen liburuak: Three Lifes (1909, "Hiru bizitza") eta Making of Americans (1911), 1925ean argitaratu zena.
Kubismoaren ezaugarriak literaturara aldatzen saiatu zen. Horren erakusgarri da Tender Buttons (1914, "Botoi hauskorrak") olerki-liburua. 1920tik aurrera, Estatu Batuetatik Parisa joandako Scott Fitzgerald, Ernest Hemingway, Sherwood Anderson idazleen adiskide izan zen, eta eragin handia izan zuen haiengan. 1933an The Autobiography of Alice B. Toklas ("Alice B. Toklasen autobiografia") idatzi zuen; liburu horretan, bere buruaz hitz egiten du batez ere, eta ordura arte izan ez zuen ospea ekarri zion.
1935ean Estatu Batuetara joan zen hitzaldiak ematera, eta ikusmin handia piztu zuen han, judua, beste emakume batekin bizi zena, eta abangoardiako idazlea izanik. Europara itzuli zen, eta han eman zituen azken urteak. Steinen idazkera abangoardiakoa eta esperimentala zen, ingeles literatura-tradizioa irauli nahi zuena; estiloa errepikakorra du, eta literatura genero guztiak landu eta nahasi zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gertrude Stein |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.