[go: up one dir, main page]

Edukira joan

ODESSA

Wikipedia, Entziklopedia askea
ODESSA
Datuak
MotaIsilpeko elkartea eta Konspirazioaren teoria
Historia
Sorrera1946
AurrekoakSchutzstaffel

ODESSA (alemanez: Organisation der ehemaligen SS-Angehörigen, SSko Kide Ohien Elkartea) 1946an sortutako kode-izen bat da. Bigarren Mundu Gerran SSko kideei Hirugarren Reichetik Hego Amerikara ihes egiten laguntzeko sortutako sarea izendatzeko erabili zen. Nagusiki Argentinan, Brasilen, Paraguain eta Txilen jarri ziren bizitzen, eta helmuga horietara iristeko zubi-lana egin zuten herrialdeak Frantzia, Espainia, Portugal eta Italia izan ziren.

Ustez, Rodolfo Freude izan zen antolatzaile nagusia, Juan Perón argentinar presidentearen aholkulari hurbilenetako bat. Simon Wiesenthal nazi-ehiztari juduak sare honen berri eman, nazi iheslariak atzeman eta epaileen aurrera eraman zituen.

Iheslari nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]