[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Luxenburgo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Europako herrialdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Luxenburgo (argipena)».
Luxenburgoko Dukerri Handia
Grand-Duché de Luxembourg
Großherzogtum Luxemburg
Groussherzogtum Lëtzebuerg
Ereserkia: Ons Heemecht
Goiburua: Mir wëlle bleiwe wat mir sinn
("Garena izaten jarritu nahi dugu")

Luxenburgoko bandera

Luxenburgoko armarria
Geografia
HiriburuaLuxenburgo
49°36′38″N 6°7′58″E
Azalera2.586,36 km²
Punturik altuenaKneiff (en) Itzuli (560 m)
Punturik sakonenaMosela (133 m)
KontinenteaEuropa
MugakideakAlemania, Frantzia eta Belgika
Administrazioa
Gobernu-sistemamonarkia konstituzional
Monarch of Luxembourg (en) ItzuliHenrike I.a Luxenburgokoa
LegebiltzarraLuxenburgoko Diputatuen Ganbera
Epai autoritateaSuperior Court of Justice of the Grand-Duchy of Luxembourg (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria672.050
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa1,55 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak5.946 (2019)
Alfabetizazioa% 100 (2018)
Bizi-itxaropena82,29268 (2015)
Giniren koefizientea34,9 (2017)
Giza garapen indizea0,93 (2021)
Ekonomia
BPG nominala62.404.461.274,664 $ (2017)
BPG per capita104.498 $ (2017)
BPG erosketa botere paritarioa64.189.940.522 nazioarteko dolar (2017)
BPG per capita EAPn107.640,559 nazioarteko dolar (2017)
BPGaren hazkuntza erreala4 % (2016)
Erreserbak878.080.634 $ (2017)
Inflazioa2,3 % (2016)
Historia
Sorrera data: 1815
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+352
ISO 3166-1 alpha-2LU
ISO 3166-1 alpha-3LUX
Ordu eremua
Elektrizitatea230 V. 50 Hz.europar loki eta Schuko
Internet domeinua.lu
luxembourg.public.lu

Luxenburgo edo Luxemburg[1] Europa ipar-mendebaldeko estatu itsasgabe txikia da. Belgikarekin egiten du muga mendebaldean eta iparraldean, Alemaniarekin ekialdean Frantziarekin hegoaldera. Luxenburgoko hiriburua Europar Batasuneko lau hiriburu ofizialetako bat da (Brusela, Frankfurt eta Estrasburgorekin batera), eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren egoitza, EBko agintaritza judizial gorena.[2][3] Bere kultura, jendea eta hizkuntzak oso lotuta daude euren mugakideekin, eta horrek kultura frantses eta alemanen nahasketa bihurtzen du. Luxenburgera luxenburgotarren hizkuntza bakarra da, legeak definitzen duen bezala.[4] Luxenburgeraz gain, frantsesa eta alemana gai administratibo eta judizialetan erabiltzen dira; hiru hizkuntzak Luxenburgoko hizkuntza administratibotzat hartzen dira.[4]

2.586 km2rekin Europako estatu subirano txikienetakoa da.[5] 2019an, Luxenburgok 634.730 biztanle zituen, eta, ondorioz, biztanle gutxien dituen Europako herrialdeetako bat zen, baina, populazioaren hazkunde-tasa handiena zuen, alde handiarekin.[6][7] Atzerritarrak Luxenburgoko biztanleriaren ia erdia dira.[8] Monarka konstituzionala duen demokrazia ordezkatzaile gisa, Henrike Duke Handiak zuzentzen du eta munduko dukerri handi subirano bakarra da. Luxenburgo herrialde garatua da, ekonomia aurreratua du eta munduko per capita BPG handienetakoa. Luxenburgo hiria, bere antzinako auzo eta gotorlekuekin, UNESCOren Gizateriaren Ondare izendatu zuten 1994an, gotorleku zabalak eta antzinako hiriak duen babesa dela eta.[9]

Mendeetan zehar, Luxenburgoko hiria eta gotorlekua, garrantzi estrategiko handikoa, Frantziako Erresumaren eta Habsburgotarren lurraldeen artean kokatua, Europako gotorleku ezagunenetako bat izateko eraiki ziren pixkanaka.[10]

Luxenburgo da Europar Batasunaren, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen, Nazio Batuen, NATOren eta Beneluxen kide sortzaileetako bat.[11][12][13] Luxenburgo, herrialdeko hiriburua eta hiri nagusia, EBko hainbat erakunde eta agentzien egoitza da.[14] Luxenburgok Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluan parte hartu zuen 2013. eta 2014. urteetarako, herrialdearen historian lehena izan zena.[15] 2020tik aurrera, Luxenburgoko herritarrek ez zuten bisarik lortu behar 187 herrialde eta lurraldetara iristeko; munduan bosgarren pasaporterik indartsuena da, beraz Luxenburgokoa, Danimarkarekin eta Espainiarekin parekatua.[16]

Luxenburgoko mapa
Luxenburgoko mapa

Luxenburgo mendebaldeko Europaren bihotzean kokatzen da, Frantzia, Alemania eta Belgikaren artean. Distantzia handienak ipar-hego 82 km eta ekialde-mendebalde 57 km dira. Europako zazpigarren estatu txikiena da, 2.586 km² luze-zabal, munduan 167. tokian sailkatua.

Dukerri Handia herrialde menditsua da eta basoz estalia. Geografikoki bi eskualde bereizten dira:

  • Oesling: Ardenak mendigunearen eragina duen eskualdea, muinoek eta Moselaren ibaiadarrek osatua. Tontor handiena Kneiff da (560 m), Wilwerdangetik hurbil. Beste mendi garai batzuk Buurgplaaz (559 m) eta Napoléonsgaard (548 m) dira. Eskualde honek biztanle gutxi ditu, eta herri bakarra dago (Wiltz) 4.000 biztanle baino gehiago dituena.
  • Gutland: ordoki zabala da, Parisko zabaldiaren jarraipena, eta herrialdearen bi herenak hartzen ditu. Bertan bizi dira biztanle gehienak. Bertako ibai nagusiak Sauer (frantsesez Sûre), Alzette, Our eta Clerf dira.

Luxenburgo eta Alemaniaren arteko muga hiru ibaiek sortzen dute: Mosela, Sauer eta Our. Beste ibai nagusiak Alzette, Attert, Clerve eta Wilt dira.

Bertako klima ozeanikoa da, euri ugarirekin, batez ere uda amaieran[17].

Artikulu nagusia: «Luxenburgoko historia»

Eguingo Luxenburgoko lurraldea antzinaroan zeltek, erromatarrek eta geroago frankoek jendeztatu zuten.

Luxenburgoko historia, Luxenburgoko konderriaren forman, 963. urtean hasten dela uste da, Sigfrido kondeak harkaitz-muinoa eta erromatarren garaiko gotorlekuak hartu zituenean, Lucilinburhuc izenarekkin, "gaztelu txikia", eta San Maximininoren Abadia Inperialaren inguruko eremua, Trierren. Sigfridoren ondorengoek beren lurraldea handitu zuten ezkontzen, gerraren eta harreman basailuen bidez. XIII. mendearen amaieran, Luxenburgoko kondeek lurralde handi batean nagusi izan ziren. 1308an, Henrike VII.a Luxenburgoko kondea, erromatarren errege eta, ondoren, Erromatar Enperadore Santuaren enperadore bihurtu zen.[18] Luxenburgoko Etxeak lau enperadore sakratu erromatar sortu zituen Goi Erdi Aroan. 1354an, Karlos IV.ak konderria Luxenburgoko dukerrira eraman zuen, eta mailaz goratu Germaniako Erromatar Inperio Santuko oarte bihurtzeraino.[19]

Geroago, dukerria Borgoinako Zirkuluaren zati bihurtu zen denboraldi labur batez, eta gero, 1477. urtean, Habsburgotarren Herbehereetako hamazazpi probintzietako bat.

XVI. mendean Espainiar Bidean kokatua zegoen, Europako Espainiar Lurraldeak lotzen zituena, 1684an Luis XIV.ak bereganatu zuen arte. 1697an Habsburgotarren esku geratu zen eta Austriar Herbeheretan sartu 1715ean.

Luis XIV.a Frantziakoaren eta Maria Teresa Austriakoaren jabetza izan ondoren, Luxenburgo Frantziako Lehen Errepublikaren eta Napoleonen Inperioaren parte izatera pasatu zen.

Napoleonen derrotaren ondoren, Europaren muga eta estatu berregitean, Luxenburgok zortea izan zuen eta 21. mendean estatua bada, egoera hori funtsean 1815ean erabaki zelako da, Vienako Batzarraren ondorio bat delarik. Dukerri Handia, bere gotorleku indartsuarekin, Estatu independente bihurtu zen, Herbehereetako Gilen I. Herbehereetakoaren jabetza pertsonala, haren Herbehereetako Erresuma Batuan integratu zelarik. Dukerrian, Frantziako beste inbasio batetik babesteko, Prusiako goarnizio bat kokatu zen. 1839an, Belgikako Iraultza astindu ondoren, Luxenburgoko eskualde frankofonoa Belgikaren parte bilakatu zen (Arlon inguratzen duen Arelerland izan ezik) eta luxenburgera hitz egiten zen eskualdea gaur egungo Luxenburgo bilakatu zen, aldi berean Gilen I.ak 1839an independentzia onartu ziolarik. Luxenburgoko krisia deritzon gertakarian Luxenburgo estatu burujabe eta neutro izendatu zen, nazioarteko onespenarekin.

1890ean, dukerri handia Nassau-Weilburg leinuaren menpe geratu zen, harrezkero Luxenburgok eta Herbehereek errege desberdina izango zuten.

Lehen Mundu Gerran, Alemaniak Luxenburgo okupatu zuen 1918 arte. Versaillesko Itunak dukerriaren independentzia berretsi zuen. 1940ko maiatzean, alemaniarrek neutraltasuna eten eta dukerria okupatu zuten berriz, erregimen naziak alemantzat hartzen baitzuen dukerria. 1944ko irailean, estatubatuarrek dukerria askatu zuten, baina alemaniarren kontraerasoa jasan zuen Ardenetako batailan.

1944an, Benelux eratu zuen Belgika eta Herbehereekin batera, eta Europaren eraikuntza prozesuan hasi zen. 1948an, NATOko kide fundatzaile bihurtu zen. 1952an, Luxenburgo hiria Ikatz eta Altzairuaren Europako Erkidegoaren egoitza nagusi bihurtu zen. Europako Ekonomia Erkidegoarekin batzean, bertako ekonomia suspertu eta immigrazioa handitu egin zen.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Luxenburgoko banaketa administratiboa»

Luxenburgo 3 barrutitan banatua dago:

Era berean, barruti horiek kantoietan zatiturik daude, guztira 12 kantoi osatuz. Kantoioak udalerrietan banatuta daude, eta udalerrietarik 12k hiri estatusa daukate.

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.

Hiru hizkuntza ofizial ditu Luxenburgok, frantsesa, alemana eta luxenburgera, tokikoa. Luxenburgera funtsean dialekto aleman bat da, Alemanian (Biburg eta Trier inguruan) zein Lorrenan egiten den alemana. Bigarren Mundu Gerraz geroztik utzi egin zitzaion herrialde horietan luxenburgera irakasteari, eta hori dela eta ia adineko jendearen artera soilik mugatu da egun erabilera Luxenburgotik at.

Gertuen duen dialekto alemana Moselako Frantzikoa da.

1984an hizkuntza nazional ofizial deklaratu zen luxenburgera. Hala ere, frantsesa hobesten da testu legalak idazteko, eta administrazioarekin harremanak izatean, herritarrak hiru hizkuntzen artean erabaki dezake. Luxenburgok ez du Europako Batasuneko hizkuntza ofizialaren estatuserako proposatu luxenburgera[20].

Idazkeran zenbait estandarizazio proposamen egin dira, zeinetan azkenengo erabaki ortografikoak 2019koak diren.

Luxenburgoko Tourra herrialdeko itzuli garrantzitsuena da. 1935tik egiten da eta bi urtetan (1940 eta 1944) bakarrik ez da ospatu. Irabazle gehienak bertokoak dira. Belgikako eta Herbehereetako txirrindulari batzuk irabazi dute baita ere.

Frantziako Tourra herrialdetik atera zen 1989 eta 2002. urteetan. Andy Schleck izan da herrialdeko txirrindularirik honena eta, besteak beste, Frantziako Tourra irabazi zuen.

Luxenburgotar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 154. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-14).
  2. «Europe :: Luxembourg — The World Factbook - Central Intelligence Agency» www.cia.gov.
  3. «Decision of the Representatives of the Governments of the Member States on the location of the seats of the institutions (12 December 1992)» Centre virtuel de la connaissance sur l'Europe.
  4. a b «Loi du 24 février 1984 sur le régime des langues. - Legilux» legilux.public.lu.
  5. Eurostat – Tables, Graphs and Maps Interface (TGM) table. Epp.eurostat.ec.europa.eu.
  6. «La démographie luxembourgeoise en chiffres» Le Portail des Statistiques.
  7. «Country comparison :: POPULATION growth rate» The World Factbook.
  8. Krouse, Sarah. (1 January 2018). «Piping Hot Gromperekichelcher, Only if You Pass the Sproochentest» The Wall Street Journal: 1..
  9. «City of Luxembourg: its Old Quarters and Fortifications» World Heritage List (UNESCO, World Heritage Convention).
  10. Centre, UNESCO World Heritage. «City of Luxembourg: its Old Quarters and Fortifications» UNESCO World Heritage Centre.
  11. «European Union | Definition, Purpose, History, & Members» Encyclopedia Britannica.
  12. Timeline: Luxembourg – A chronology of key events BBC News Online, 9 September 2006. Retrieved 8 October 2006.
  13. «Luxembourg - Independent Luxembourg» Encyclopedia Britannica.
  14. «Luxembourg | national capital, Luxembourg» Encyclopedia Britannica.
  15. «Asselborn's final Security Council meeting» Luxemburger Wort 19 December 2014.
  16. Global Ranking – Visa Restriction Index 2020. .
  17. Luxembourg. Stadtklima (Urban Climate) (Noiz kontsultatua: 2007-04-19).
  18. «Henry VII | Holy Roman emperor» Encyclopedia Britannica.
  19. «Luxembourg - History» Encyclopedia Britannica.
  20. (Gaztelaniaz) «Lenguas» european-union.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2022-03-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]