Luis Filipe Frantziakoa
Luis Filipe Frantziakoa (Paris, 1773ko urriaren 6a - Claremont, Surrey, 1850eko abuztuaren 26a) Frantziako azken erregea izan zen, 1830-1848 bitartean.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis Filipe Jose Orléanseko dukearen eta Luisa Maria Adelaida Borboi-Penthièvrekoaren semea zen. Valois, Chartres eta Orléanseko duke tituluak izan zituen. Iraultzaren aldekoa zen, jakobinoen taldeko kidea, eta 1793an Konbentzioaren gudarostean parte hartu zuen. Neerwindengo guduaren ondoren, etsaien aldera igaro zen. Suitzan, Alemanian, Eskandinavian, Estatu Batuetan eta Ingalaterran egon zen. Ingalaterran Maria Amelia Napoliko printzesarekin ezkondu zen 1809an, eta ondoren lau urte eman zituen Sizilian (1810-1814).
1814an Frantziara jo zuen eta Orléanseko etxearen aberastasun handiak kudeatu zituen luzaroan, gortetik urrun. 1825ean liberalengana hurbiltzen hasi zen eta 1830eko iraultzaren ondoren, agintera eraman zuen goi burgesia liberalak. Luis Filipe buruzagi militar nagusi izendatu zuten hasieran eta errege ondoren, 1814ko Konstituzioa aldatu eta zin egin ondoren. Horrela sortu zen Frantziako monarkia burgesa, hiritar-erregea agintari nagusi zela (Uztaileko monarkia deitua Frantzian). Ekintza honek Borboitarren leinu legitimista kendu zuen tronutik. 1848an erregetza utzi behar izan zuen, 1848ko iraultzaren ondoren. Bilobari, Parisko kondeari, erregetza utzi eta Ingalaterrara jo zuen. Han hil zen 1850ean.
Ezkontza eta seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1809an, Fernando IV.a Napolikoaren alaba Maria Amaliarekin ezkondu zen; hamar seme-alaba izan zituzten:
- Fernando Filipe (1810–1842)
- Luisa Maria (1812–1850), Leopoldo I.a Belgikakoarekin ezkondu zena.
- Maria (1813–1839)
- Luis Karlos Filipe Rafael (1814–1896)
- Frantziska (1816–1818)
- Klementina (1817–1907)
- Frantzisko (1818–1900)
- Karlos (1820–1828)
- Henrike (1822–1897)
- Antonio (1824–1890)
Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/06/21 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Karlos X.a Frantziakoa |
Frantziako erregea 1830-1848 |
Ondorengoa Napoleon III.a Frantziakoa |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis Filipe Frantziakoa |