[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Kongoko Bigarren Gerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kongoko Bigarren Gerra
Kongo eta Ruanda arteko mugan errefuxiatuak zain
Data1998ko abuztuaren 2a - 2003ko uztaila
Lekua Kongoko Errepublika Demokratikoa
EmaitzaGarailerik gabe
Gudulariak
 Kongoko Errepublika Demokratikoa
 Namibia
 Zimbabwe
 Angola
 Txad
Mai-Mai
Hutu miliziak
 Uganda
 Ruanda
 Burundi
Kongoko Askapenerako Mugimendua
Demokraziarako Kongotar Mugimendua
Tutsi-miliziak
Buruzagiak
Kongoko Errepublika Demokratikoa Laurent-Désiré Kabila
Kongoko Errepublika Demokratikoa Joseph Kabila
Namibia Sam Nujoma
Zimbabwe Robert Mugabe
Angola José Eduardo dos Santos
Txad Idriss Déby
Padiri (Mai-Mai),
Dunia (Mai-Mai)
Uganda Yoweri Museveni
Ruanda Paul Kagame
Burundi Pierre Buyoya
Jean-Pierre Bemba (MLC)
Ernest Wamba dia Wamba (RCD)
Laurent Nkunda (Tutsi miliziak)
Indarra
Mai-Mai: 20–30.000 milizia,
Interahamwe: 20,000+
RCD: ezezaguna,
Rwanda: 8,000+

Kongoko Bigarren Gerra, Afrikako Mundu Gerra edo Afrikako Gerrate Handia batzuetan Koltanaren gerra deitua 1998ko abuztuan hasi zen Kongoko Errepublika Demokratikoan (RDC eta lehenago Zaire izena zuena), eta ofizialki 2003ko uztailean amaitu zen, behin-behineko gobernua boterera iritsi zenean. Hala ere, gaur egun ere herrialdean eta inguruetan (Uganda, Ruanda, Burundi, Namibia, Zimbabwe, Angola eta Txad) indarkeriak segitzen du, eta gauzak horrela Afrikako historia modernoaren gerraterik handien bihurtu da, zuzenean zortzi herrialde eta 25 talde armatu barne hartuz eta 2008 arte 5.4 milioi pertsonaren heriotza eraginez, batik bat gaixotasunek eta goseteak jota, Bigarren Mundu Gerraren ondoren liskar hilgarrien bilakaturik. Halaber, milioika pertsona errefuxiatu izan dira inguruko herrialdeetan.

Alde batetik, Kinshasa edo RDCren aldean lehenik Laurent-Désiré Kabila eta gero haren semea den Joseph Kabilaren armada nazionala, atzerritarren aurkako hainbat Mai-Mai talde eta Zimbabwe, Angola, Txad, Sudan eta Namibia daude, herrialdearen mendebal eta hegoaldearen kontrola dutelarik.

Beste alde batetik, tutsiek bereganatutako Ruanda eta Burundiko gobernuen armada nazionalak eta euren aldeko talde armatuak daude, Kongoko errebeldeak barne hartuz eta Goma mugako hirian bilduz. Ipar-ekialdeko kontrola dute.

Bestela, hutuen aldeko taldeak daude, tartean Ruandako genozidioaren arduradun batzuk, bai eta Mai-Mai milizia batzuk ere, tutsien aurka egiteko mugitzen ari direnak. Eta, azkenik, Ugandako armada nazionala eta inguruko taldeak daude, printzipioz euren mugak errespetatzeko mobilizaturik baina baliabide naturalen ustiapenetan interesaturik, beste aldeak bezala.

Datu historikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra zibil odoltsu hau, Kongoko Errepublika Demokratikoan hasi zen 1998ko abuztuaren 2an, Ruandako armadak, Kongoko biztanleria babesteko aitzakian, herrialdea inbaditu zuenean. Gerra honen helburu nagusia zonaldeak dituen meategi mineral handien kontrola da, batez ere koltanena, inguruko herrialdeen gutizia piztu duen materiala, Ruanda, Uganda eta Burundi adibidez. Herrialde horiek itun komertzial estrategiko eta militarrak ezarri dituzte mendebaldeko ekonomia nagusiekin, Kongoko mineralak trafikatu eta prozesatzeko.

Giza eskubideen aldeko erakundeek behin eta berriz adierazi dute AEBak, Alemania, Belgika eta Kazakhstan ari direla, azken batean, gatazka finantzatzen, baina ez bakarrak.

Gorroto etniko historikoek eta interes ekonomiko garrantzitsuek Kongoko Errepublika Demokratiko bihurtu dute aintzira Handien eremua su-etenik gabeko gudu-zelai. Afrikako nazio honetan 200 etnia desberdin bizi dira, Ituri eta Kivi eskualdeetan tribuen arteko liskar eta sarraski bortitzak gertatu dira, batzuetan, eta, beste batzuetan, meatoki ugariko eremu honen kontrola jokatzen duten talde ezberdinek bultzatu dituzte, hala nola, urrea, petrolioa, uranioa, diamanteak eta koltana.

Garai bateko Zaireko Errepublikako lehia etnikoak antzinakoak ziren arren, tentsioak areagotu egin ziren 1994tik aurrera, Ruandako gerra zibiletik eta genozidiotik ihes egiten zuten milioi eta erdi errefuxiatu hutu baino gehiago iritsi ondoren. Gaur egun, talde asko daude aurrez aurre: Kongoko Taldekatzea Demokraziaren Alde (ACD edo Agrupación Congoleña por la Democracia, gazteleraz) eta Kongoko Liberazioaren Mugimendua (MLC edo Movimiento de Liberación del Congo, gazteleraz) talde matxinoak, Ruandak eta Ugandak lagunduta; Ruanda eta Burundiren aurkako gerrillari hutuak, ugandar errebeldeak, Kinshasaren aldeko kongoar milizianoak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Coghlan B, Brennan RJ, Ngoy P, et al.. (2006). «Mortality in the Democratic Republic of Congo: a nationwide survey» Lancet (367): 44–51.  doi:10.1016/S0140-6736(06)67923-3. PMID 16399152..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]