Joker
Joker (euskaraz: «Txantxazalea») fikziozko pertsonaia bat da. DC argitaletxeak argitaraturako komiki eta pelikuletako gaizkile bat da, batez ere Batmanen etsai nagusia. Bere izenak, euskaraz, “adarjotzaile edo bromazale” esan nahi du. Joker izena karta sortako komodinetik hartu zuen.
Jokerrek jantzi purpura bat erabiltzen du, kamiseta laranja batekin. Hala ere, beste bertsio batzutan lerro zuridun kamisetak berdez agertu izan da, gorbata bat kolore urdin-berdearekin. Aurpegian pailazo makilajea du, eta ezabatu ezin duen irribarrea.
Robinsonek dioenez, Joker sortzeko arlekin baten karta batean oinarritu zen. Victor Hugoren L´homme qui rit liburuko pertsonaia nagusia ere izan zitekeen erreferentzietako bat, eta 1928an liburuan oinarrituzko filmeko protagonista litzateke eredua.
1940ko apirilean agertu zen lehen aldiz, eta pertsonaiaren arrakasta eta konplexutasunagatik gaur arte Batmanen etsairik arrakastatsu eta ezagunenetakoa da. Jokerrek ez du gaitasun fisiko berezirik, eta bere adimen bihurria da bere arma nagusia.
Hainbat film, telebista eta bideo-joko egokitzapenetan, Joker pertsonaia Batmanen etsai bezala agertu izan da. Besteak beste, 1960ko hamarkadako Batman telesailan Cesar Romero aktoreak antzeztu zuen pertsonaia, Batman filmean Jack Nicholson aktoreak, eta The Dark Knight filmean Heath Ledger aktoreak. 2019an pertsonaian ardaztutako Joker filma kaleratu zen, eta Joaquin Phoenix aktoreak antzeztu zuen paper nagusia.