[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Heath Ledger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Heath Ledger

(2006)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHeathcliff Andrew Ledger
JaiotzaPerth1979ko apirilaren 4a
Herrialdea Australia
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaManhattan2008ko urtarrilaren 22a (28 urte)
Hobiratze lekuaKarrakatta Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaistripuzko heriotza: poisoning by drugs (en) Itzuli
Familia
AitaKim Ledger
AmaSally Ramshaw
Ezkontidea(k)ezkongabea
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaGuildford Grammar School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea, film-zuzendaria, zinema aktorea, karaktere aktorea eta aktorea
Lantokia(k)Australia
Jasotako sariak
Genero artistikoaekintza-filma
melodrama

IMDB: nm0005132 Allocine: 33198 Rottentomatoes: celebrity/heath_ledger Allmovie: p268296 TCM: 351936 Metacritic: person/heath-ledger TV.com: people/heath-ledger
Musicbrainz: ec6bbb12-41f3-4737-b8bb-1a210bfd59b6 Discogs: 2421645 Find a Grave: 24102296 Edit the value on Wikidata

Andrew Ledger (Perth, 1979ko apirilaren 4a - New York, 2008ko urtarrilaren 22a), telebista eta zine aktore australiarra izan zen.

1990ko hamarkadan telesaio eta filme ezberdinetan rol txikiak interpretau ostean, 1998an, Ameriketaako Estatu Batuetara lekualdatu zen bere karreran hobeto jarraitu ahal izateko. Egin zituen lanen artean aipagarrienak 10 Things I Hate About You (1999),The Patriot (2000), Monster's Ball (2001), A Knight's Tale (2001), Ned Kelly (2003), The Four Feathers (2002), Casanova (2005), Brokeback Mountain (2005), The Dark Knight (2008)[1] eta The Imaginarium of Doctor Parnassus (2009) dira. Aktore izateaz gain, bideo musikal batzuk sortu eta zuzendu zituen eta zinema zuzendari izateko ahaleginak ere egin zituen.

Brokebak Mountain filmean Ennis Del Mar interpretatzen egin zuen paperagaitik 2005ean New York-eko Kritikoen Zirkuluak aktore onenaren saria eman zion; era berean Zine Australiarraren Institutuak ere 2006an saritu zuen eta 2005ean Oscar-etara eta 2006an BAFTA-etara nominatua izan zen.

Hil eta gero, Bob Dylanen bizitzan inspiratutako I'm Not There filma saritua izan zen. Ledgerrek Dylanen bizitzako arlo ezberdinak erakusten dituzten 6 pertsonaietako bati ematen zion bizia.

The Dark Knight[1] filmean Joker paperagatik halaber, beste hainbat aipamen lortu zituen: Oscarra 2008an, Nazioarteko Aktore Onenaren saria 2008an eta Urrezko Globo bat 2009an.[2]

28 urte zituenean hil zen, botika sobredosiaren ondorioz.

2007ko Veneziako Zinemaldian.

Heath Ledger 1979ko apirilaren 4an jaio zen Perthen, Australian. Ama Sally Ledger Bell zen, irakasle frantsesa eta aita, berriz, Kim Ledger automobilista eta ingeniaria, Ledger Engineering Foundry zuzentzen zuen familiakoa.

Heathek Lehen Hezkuntza Mary's Mount eskolan jaso zuen, Gooseberry Hillen, eta, gero, Guildford Grammar Schoolen jarraitu zituen ikasketak. 10 urte zituen, lehenenengo antzerkian parte hartu zuenean, Peter Pan izanez.[3]

Urte berean bere banandu ziren gurasoak, eta urtebeteren beranduago dibortziatuta zeuden. Heathen arreba zaharrena, Kate, aktorea zen eta gerora publizista egingo zen. Senideak oso ondo eramaten ziren elkarren artean eta Katek anaia animatu zuen aktore izateko. Gene Kelly oso gogoko zuen eta eskolako lehiaketa batean parte hartzera animatu zen, izugarrizko arrakasta izan zuelarik. Beste bi neska ere baziren familian: Ashleigh Bell, euren amak bigarren senarrarekin izandakoa eta Olivia Ledger, euren aitak bere bigarren emaztearekin izan zuena.

Ledger xake jokalari aparta izan zen. 10 urte besterik ez zituen Mendebaldeko Australiako Haurren Xake Lehiaketa irabazi zuenean eta, kozkortu zenean, Washington Square Parken beste xakelariekin elkartu ohi zen partidak jokatzeko. Hil zen unean, xakea oinarri duen The Queen's Gambit zuzendu eta protagonizatzeko asmotan zebilen.

Amodio kontu ospetsuak izan zituen. 2000 eta 2001 artean, Heather Graham aktrizarekin ibili zen eta, Ned Kelly filmatzen ari zirenean, Naomi Watts ezagutu zuen, berarekin bizi izan zelarik 2002tik 2004ra arte.

2004ko udan, Brokeback Mountain ekoizten ari zirenean, Michelle Williams ezagutu zuen eta bien arteko harremanak alaba bat izatera eraman zituen; Matilda Rose New Yorken jaio zen 2005eko urriaren 28an. Matildaren aitabitxia Jake Gyllenhaal da, Brokeback Mountainen Ledgerren laguna izan zena eta, amabitxia, berriz, Busy Philipps, Dawson's Creek telesailekoa.

Garai hartarako, arazo franko zituen kazetariekin eta Heathek Australia Hegoaldeko Gales Berrian zuen etxea saltzea erabaki zuen eta AEBetara joatea. 2005etik 2007ra arte, Williamsekin batera bizi izan zen Boerum Hillen, Brooklynen, baina 2007ko irailean, harreman hura ere bukatuta zegoen. Egunkariek jarraitu zuten andregaiak aurkitzen: Helena Christensen, Gemma Ward, Mary-Kate Olsen...

Karrera artistikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990eko hamarkada

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

16 urterekin graduazio azterketak gainditu ondoren, Heathek eskola utzi zuen antzezlanean hasteko. 3 urte zituenetik bere lagun onena zenarekin, Trevor DiCarlorekin, Australian zehar bidaiatu zuen, Perthetik Sydneyraino eta, gero, Perthera itzuli zen Clowning Arounden (1992) paper txiki bat sortu zitzaiolako; gainera, Sweat (1996) telesailean parte hartzeko aukera ere izango zuen, txirrindulari homosexual baten paperean sartuz.

1993tik 1997ra bitartean, Ship to Shore, Roar eta Home and Away telesailetan egin zuen lan, bai eta bere lehenengo film luzea izango zen Blackrock australiar filmean ere.

1999an, 10 Things I Hate About You gazte komedia protagonizatu zuen eta Gregor Jordanek zuzendutako Two Hands polizia filme australiar arrakastatsuan ere hartu zuen parte.

2000ko hamarkada

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000 eta 2005 bitartean, ez zitzaion lana faltatu. Gabriel Martin izan zen, Benjamin Martinen (Mel Gibson) semea, The Patriot filmean (2000) eta Sonny Grotowskir Monster's Ball pelikulan (2000). Protagonista izan zen A Knight's Tale (2001), The Four Feathers (2002), The Order (2003), Ned Kelly (2003), Casanova (2005), The Brothers Grimm (2005) eta Lords of Dogtownen (2005).

2001ean, Showest Saria irabazi zuen Goizeko Gizonezko Izarraren kategorian.

2005ean, Ledgerrek aktore onenaren saria jaso zuen, bai New Yorkeko Zinema Kritikoen Zirkuluan eta baita San Franciscokoan ere. Ennis del Mar izan zen Brokeback Mountain filman, eta Jake Gyllenhaalek interpretatzen zuen Jack Twist bakeroarekin amodiozko harremana zuen. Paper hark ospe handia emango zion mundu guztian eta Urrezko Globorako eta Oscarrerako nominazioak izan zituen. 26 urterekin, aktore onenentzako oskarrerako nominatzen zuten gazteena zen.

Brokeback Mountainen ondoren, 2006an, Abbie Cornish australiarrarekin batera protagonizatu zuen Candy filma. Gazte batek heroinarekiko duen adikzioari egin nahi dio ihes. Aktuazio honek ere arrakasta handia izan zuen eta berriro izan zituen nominazioak, Australiako Zinema Kritikoen Zirkulukoa horietako bat izan zelarik.

Hil eta gero, Bob Dylanen bizitzan inspiratutako I'm Not There filma saritua izan zen. Ledgerrek Dylanen bizitzako arlo ezberdinak erakusten dituzten 6 pertsonaietako bati ematen zion bizia.

Ledgerren azkenaurreko lana Christopher Nolanek zuzenduriko The Dark Knight filmeko Joker izan zen. 2008ko uztailaren 16an estreinatu zuten Australian, hil eta ia 6 hilabete geroago. Bere familiak jaso zituen etorri ziren sariak, Oskarra, Urrezko Globoa...

Hil zenean, 2008ko urtarrilaren 22an, The Imaginarium of Doctor Parnassus filman Toni egiten ari zen eta ia erdia egina zegoen, jada. Pelikula bukatu ahal izateko, Terry Gilliam zuzendariak Jude Law, Colin Farrell eta Johnny Depp aktoreak hartu behar izan zituen, ispilu magikoan itxura aldatu eta pertsonaia bukatzeko.

Zuzendari lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bartzelonan

Ledgerrek zine zuzendari bilakatzeko asmoa zeukan, eta bideo musikal bat baino gehiago ekoiztu zuen.

2006an, Cause an Effecteko abestien bideo musikalak zuzendu zituen, N'fa hip-hop artista australiarraren lehen CD-a eta Seduction Is Evil (She's Hot) singlea.

Urte berean, Masses Music diska etxea sortu zuen Ben Harperrekin batera eta haren Morning Yearningen bideoa zuzendu zuen.

2007ko Veneziako Zinemaldian, Heathek Nick Drake abeslari eta konpositore britainiarrari buruzko dokumentala egiteko asmoa agertu zuen. 1974an, antidepresibo sobredosiak hil zuen hura, 26 urte besterik ez zituenean. Drakeren abestia zen Black Eyed Dog, 1974an egindakoa, eta depresioa zen gaia. Bitan ikusi zen bideo hura jendaurrean: bata Bumbershoot Festibalean, Seattlen, 2007ko irailean eta bestea Drakeren omenez antolatu zen omenaldi batean. Heath hil zenean, Black Eyed Dog bideoa Youtuben zabaldu zen.

Heathek Allan Scott gidoilari eta ekoizle eskoziarrarekin egin zuen lan Walter Tevisen The Queen's Gambit eleberriaren egokitzapenean eta zuzendari eta protagonista izateko asmotan zegoen. Berak zuzendutako lehen film luzea izango zuen hura.

Prentsarekiko harremanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mary Kate Olsen
NaomiWatts, 2007an

Heath eta Australiako prentsaren arteko harremana ez zen batere samurra izan eta New Yorkera lekualdatzeko erabakia hartu zuen.

2004an, Candy filmatzerakoan kazetariei txistua bota ziela esan zuten, edo, bere familiako kideren bat izango zela, agian, Sidneyko etxe aurrean hori egin zuena... Aktoreak ukatu egin zuen, baina... 2006ko urtarrilaren 13an, zenbait kazetarik ura bota zioten gainera, Sidneyn Brokeback Mountain estreinatzera zihoazenean. Kazetarien mendekua zen hura.

2005ean, Screen Actors Guild sarien banaketan, Brokeback Mountain aurkeztu zuten eragatik barre egin zuen eta Los Angeles Times egunkariak ez zion hori ulertu, filma "parodia gay" bat zela esanez.[4] Heath saiatu zen egoera baretzen eta deitu zuen Timesera jendaurrean panikoa sentitu zuela esplikatzen, zertxobait lehenago esan baitzioten aurkezpena egin beharko zuela eta ez omen zen prestatuta sentitu. Ez zuen, inolaz ere, jendeak pelikularen gaiari barre egiten ziola pentsatzea nahi eta errespetu osoa azaldu nahi zien, bai gaiari eta baita filma egin zutenei ere.

2006ko urtarrilean, Melbourne Herald Sun egunkariak Mendebaldeko Virginian Brokeback Mountain debekatu zutela argitaratu zuen. Ez zen egia, Utaheko zine batean gertatu baitzen hori, baina erroreak aurrera egin zuen eta jarraitu zuten 1980ko hamarkadan lintxamenduak izan zirela esanez. Egia esan, 1981ean, Alabaman gertatu zen ziurrenik han aipatzen zena, Mendebaldeko Virginian azken lintxamenduaren data 1931koa baitzen.

Lo egiteko arazoak eta beste batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko azaroaren 4an New York Timeseri eskainitako elkarrizketa batean, Heathek I'm Not There (2007) eta The Dark Knight (2008) filmetan egindako lanak loa galarazi ziotela esan zion Sarah Lyalli:

  • Aurreko astean, batez besteko bi ordu gaueko egingo nituen lo... Ezin nion pentsatzeari utzi. Nire gorputza neka-neka eginda zegoen, baina buruak lanean jarraitzen zuen. Elkarrizkentan zehar, bi Ambien pilula hartu behar izan zituela ere esan zion Sarahi, bakarrak ez baitzion ezer egin, eta lozorroan geratu zela handik ordubetera esnatu zen arte, buruak bor-borka jarraitzen zuelarik.

2008ko urtarrilean, Londresen ari zen bere azkeneko lana izango zena egiten. Arnasteko arazoak izan zituen eta Christopher Plummer kideari lo egiteko arazo handiak zeuzkala esan zion; horregatik hartzen zituen pilulak. Plummerren esanetan, denak ere hoztu ziren gau hotz eta latz haietan eginiko filmazioan, baina Heathek aurrera egin zuen; bere ustez, neumoniak harrapatu zuen, baina ez zuen antibiotikorik hartu. Lo ezin egin hura zen bere arazo handia eta horretarako hartzen zituen pilula haiek guztiak.

Michelle Williamsek ere, lehengo andregaia eta bere alabaren ama zenak, gauza bera esan zuen:

  • Betidanik izan zituen lo egiteko arazo handiak. Energia gehiegi zeukan eta burua beti ari zitzaion lan eta lan.

2008ko urtarrilaren 22an, 14:45 inguruan (Ekialdeko orduan), Teresa Solomon etxe zaindariak eta Diana Wolozin masajistak aurkitu zuten ohean inkontziente Manhattaneko SoHoko bere departamentuan, Brome kaleko 421eko laugarren solairuan.[5]

Poliziak esan zuenez, Wolozin goiz zetorren Hethek hartutako ordura eta, panorama hura ikustean, Heathen laguna zen Mary-Kate Olseni deitu zion laguntza eske. Mary-Kate Kalifornian zegoen, baina New Yorkeko enpresa pribatu batekin jarri zen harremanetan, hara joateko aginduz. 3:26 p.m. zen, 15 minutu besterik ez aurkitu zuenetik, eta Wolozin berriro zegoen Olseni deika, ez baitzuen Heathen arnasa sumatzen. 911k telefonoz esandako guztia egin zuen masajistak eta RCPa ere eman zion, baina Heath ez zen esnatu.[6]

7 minutu beranduago iritsi zen laguntza, 3:33 p.m. zenean, baina ez zegoen zereginik. 3:36 p.m. zenean, Ledgerren heriotza onartu behar izan zuten eta bere gorpua eraman zuten handik.

Ledgerren omenezko memoriala

2008ko urtarrilaren 23an, heriotzaren berria zabaldu zenean, kazetari, familiar, fans eta ikusle andana ikaragarria bildu zen Heathen etxeaurrean.

Egun hartan bertan, 10:50 a.m. australiar orduan, gurasoak eta arreba jendaurrean agertu ziren amak Applecrossen zuen etxean, Perthen, eta komunikatu labur bat eskaini zuten, atsekabea azalduz eta pribazitatea eskatuz. Etorri ziren egunetan, ekintza ezberdinak egin zituzten bere oroimenean eta hantxe izan ziren, besteak beste, Kevin Rudd, Australiako lehen ministroa, Eric Ripper, Mendebaldeko Australiako lehen ministroa, Warner Bros (The Dark Knight filmaren banatzailea) eta Ledgerrek munduan zehar zituen milaka jarraitzaile.

Aktore askok manifestatu zuten Ledgerren heriotzaren aurreko pena; horietako bat izan zen Daniel Day-Lewis, Screen Actors Guild saria eskaini ziona eta hura izan zela bere inspirazio iturri; Day-Lewisk Monster's Ball eta Brokeback Mountain filmeetan izandako antzezpenak goraipatu zituen eta azken hau bereziki.

Verne Troyer Ledgerrekin ari zen lanean The Imaginarium of Doctor Parnassusen, Heath hil zenean. Vernek bihotz bat tatuatu zuen eskuan, zirrara hura ez ahazteko; helbide elektronikoa idatzi zionean paper punta batean, Heathek marrazki hura erantsi ziolako egin zuen hori.

2008ko otsailaren 1ean, Michelle Williamsek Ledger hil ondorengo lehen deklarazio publikoa egin zuen; galera tamalgarria harekin atsekabetuta zegoen erabat eta Heathen espiritua bere alabagan jarraitzen zuela adierazi zuen.

Los Angelesen zeremnonia pribatu bat baino gehiago burutu ondoren, familia etxera joan zen eta Heathen gorpuzkiak Perthera eraman zituzten.

2008ko otsailaren 9an egin zioten memoriala Penhros Collegen eta ehunka gonbidatu izan ziren hartan. Prentsak zuzen-zuzen eman zuen haren berri.

Ledgerren gorpua Fremantleko hilerrian erre zuten eta gertueneko familia izan zuen ondoan. Errautsak sendiak Karrakattako hilerrian zuen panteoian sartu zituzten, bere aitona-amonenarekin batera.

Autopsia eta analisia toxikologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espekulazio ugari izan zen ondorengo 2 hilabeteetan eta, 2008ko otsailaren 6an, New Yorkeko Medikuntza Bulegoak 2008ko urtarrilaren 23ko autopsiaren eta ondorengo azterketa toxikologikoaren konklusioak azaldu zituen.

Ikerketa federala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko amaieran, Los Angeles eta Houstonen Heath tratatu zuten bi medikuak ikertu zituzten eta hauek gomendatutako botikak ez zirela aktorea hil zutenak argitu zen.

Espekulazioak ez ziren ixiltzen, baina Manhattaneko AEBetako Lege Bulegoak ikerketa bukatutzat eman zuen, Olseni buruzko aipamenin egin gabe. Ez zen sekula jakin Heathek nondik atera zuen hilko zuen oxikodona eta hidrokodona.

Kim Ledger aitak bere hiloba Matilda Roseren eta bere ama, Michelle Williamsen, ongizate ekonomikoa Ledger familiaren helburu nagusia zela esan zuen eta, familiako kide zirenez, Heathek nahiko zuena beteko zela.

Zenbaitentzat ez zegoen dena garbi, 2003an testamentua sinatu zenean, Ledgerrek ez baitzuen Williams ezagutzen eta ezinezkoa zen Michelle eta Matilda Rose hartan azaltzea. Horrela balitz, ondarearen erdia gurasoentzako izango zen eta beste erdia, berriz, senideena, baina bigarren testamentu bat ba omen zegoen, herentziaren gehiengoa Matilde Roseri utziz. Larry Williams, Michelleren aita, eztabaidan sartu zen Heath hil eta gutxira.

2008ko martxoaren 31n, beste disputa bat gehiagotu zen, Gemma Jones eta Janet Fife-Yeomansek, The Daily Telegraphen, Heathen osaba zen Haydn Ledger eta beste kide batzuen hitzetan, beste seme baten existentzia seinalatzen zutelarik. 16 urte besterik ez zituen hil zenean eta, aita biologikoa zela konfirmatuz gero, herentzia banatu beharrean izango ziren. Handik gutxira ezeztatu egin zuten albiste hura.

2008ko irailaren 27an, Ledgerren aitak dena Matildari utzi ziotela esan zuen, 16,3 milioi.

2008ko urrian, [www.forbes.com|Forbes.com]-ek 2007ko urritik 2008ko urrira bitartean, Ledgerrek 20 milioi dolar irabazi zituela esan zuen.

Urtea Saila Pertsonaia
1993 Ship to Shore Txirrindularia
1996 Sweat Snowy Bowles
1997
Home and Away Scott Irwin
Roar Conor
# Urtea Filma Pertsonaia Herrialdea
1
1992
Clowning Around Orphan clown Australia
2
1997
Blackrock Toby Australia
3 Paws Oberon Australia
4
1999
Two Hands Jimmy Australia
5 10 Things I Hate About You Patrick Verona Ameriketako Estatu Batuak
6
2000
The Patriot Gabriel Martin Ameriketako Estatu Batuak
7
2001
Monster's Ball Sonny Grotowski Ameriketako Estatu Batuak
8 A Knight's Tale Sir William Thatcher / Sir Ulrich von Lichtenstein of Gelderland Ameriketako Estatu Batuak
9
2002
The Four Feathers Harry Faversham Ameriketako Estatu Batuak
10
2003
The Order Alex Bernier Ameriketako Estatu Batuak
11 Ned Kelly Ned Kelly Australia
12
2005
Casanova Giacomo Casanova Ameriketako Estatu Batuak
13 The Brothers Grimm Jacob Grimm Ameriketako Estatu Batuak
14 Lords of Dogtown Skip Engblom Ameriketako Estatu Batuak
15 Brokeback Mountain Ennis del Mar Ameriketako Estatu Batuak
16
2006
Candy Dan Australia
17
2007
I'm Not There Robbie Clark Ameriketako Estatu Batuak
18
2008
The Dark Knight Joker Ameriketako Estatu Batuak
19
2009
The Imaginarium of Doctor Parnassus Tony Ameriketako Estatu Batuak

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) «Heath Ledger wins posthumous Oscar» The Hollywood Reporter 2009-02-22 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  2. (Ingelesez) «Heath Ledger's Family 'So Proud' of Globe Nod» PEOPLE.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  3. «Heath Ledger Biography» web.archive.org 2009-02-28 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  4. «The Dish Rag by Elizabeth Snead - The Envelope - LA Times» web.archive.org 2008-01-27 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  5. (Ingelesez) Barron, James. (2008-01-23). «Heath Ledger, Actor, Is Found Dead at 28 (Published 2008)» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  6. «Autopsy on Actor Is Inconclusive as Calls for Help Are Revealed - New York Times» web.archive.org 2009-04-17 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]