[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Emden

Koordenatuak: 53°22′01″N 7°12′22″E / 53.3669°N 7.2061°E / 53.3669; 7.2061
Wikipedia, Entziklopedia askea
Emden
Emden
portu-hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Saxonia Beherea
AlkateaTim Kruithoff (en) Itzuli
Izen ofizialaEmden
Jatorrizko izenaEmden
Posta kodea26721, 26723 eta 26725
Udalerri kodea03402000
Geografia
Koordenatuak53°22′01″N 7°12′22″E / 53.3669°N 7.2061°E / 53.3669; 7.2061
Map
Azalera112,34 km²
Altuera1 m
MugakideakAurich (en) Itzuli eta Leer (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria50.659 (2023ko abenduaren 31)
124 (2022)
alt_left 25.417 (%50,2) (%49,8) 25.242 alt_right
alt_left 25.111 (%49,6) (%49,5) 25.084 alt_right
Dentsitatea451 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia04921, 04927, 04924
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakHillingdon, Haugesund, Prenzlau eta Arkhangelsk
MatrikulaEMD
emden.de

Emden Alemaniako Saxonia Beherea estatu federaleko hiri askea da. Estatuko ipar-mendebaldeko ertzean dago eta Ems ibaiaren beste aldeko lurrak Herbehereei dagozkie. Berez, Ekialdeko Frisiako hiri handiena da.

Ez da ezagutzen hiriaren fundazio data, baina jakina da gutxienez VIII. mendetik aurrera badela. Hiri eskubideak 1495ean eman zizkion Maximiliano II.a enperadoreak. XVII. mendean, berriz, herbeheretatik immigrante protestante ugari iritsi zitzaizkion eta hiria aberastu egin zen. 1744an Prusiak hartu zuen.

Industrializazioa 1870 inguruan iritsi zen, papergintza eta ontzigintzaren eskutik, baina bultzada handiena Dortmund–Ems ubidearen eraikuntzak eman zion XIX. mendearen bukaeran, Ruhr eremuaren itsasportu bihurtu baitzen Emden.

Bigarren Mundu Gerran bonbaketa latzak jasan zituen, larriena 1944ko irailaren 6an, alde zaharreko eraikinen %80 suntsitua gelditu zen. Aipatzekoa da hegazkin britainiarrek zibilen kontra jaurti zituztela bonbak, ontzitegiak kaltetu gabe utziz.

Gaur egun Emdenen ekonomiaren oinarria Volkswagen AG automobil lantegia da. Bertan Volkswagen Passat modeloa egiten dute. Bigarren jarduera nagusia ontzigintza da, Nordseewerke enpresaren eskutik.

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emden honako hiriekin dago senidetua:

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]