[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Hannover

Koordenatuak: 52°22′28″N 9°44′19″E / 52.3744°N 9.7386°E / 52.3744; 9.7386
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Alemaniako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hanover».
Hannover
Hannover
hiri handia
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Saxonia Beherea
Saxonia Behereko barrutiHannover eskualdea
AlkateaBelit Onay (en) Itzuli
Izen ofizialaHannover
Jatorrizko izenaHannover
Posta kodea30159–30659
Udalerri kodea03241001
Geografia
Koordenatuak52°22′28″N 9°44′19″E / 52.3744°N 9.7386°E / 52.3744; 9.7386
Map
Azalera204,15 km²
Altuera55 m
MugakideakGehrden, Ronnenberg, Garbsen, Langenhagen, Isernhagen, Lehrte, Sehnde, Laatzen, Hemmingen, Seelze, Devese (en) Itzuli eta Hemmingen-Westerfeld (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria545.045 (2022ko abenduaren 31)
545.045 (2022)/(2022)/(2021)/(2021)/(2020)/(2019)/(2017)/(2016)/(2015)/(2013)/(2012)/(2011)/(2011)/(2010)/(2009)/(2008)/(2007)/(2006)/(2005)/(2004)/(2003)/(2002)/(2001)/(2000)/(1999)/(1998)/(1997)/(1996)/(1995)/(1994)/(1993)/(1992)/(1991)/(1990)/(1989)/(1988)/(1987)/(1986)/(1985)/(1984)/(1983)/(1982)/(1981)/(1980)/(1979)/(1978)/(1977)/(1976)/(1975)/(1974)/(1973)/(1972)/(1971)/(1970)/(1969)/(1968)/(1833)/(1823)/(1811)/(1766)/(1435 (egutegi gregorianoa))/(1350 (egutegi gregorianoa))/(1190 (egutegi gregorianoa))
alt_left 278.952 (%51,2) (%48,8) 266.093 alt_right
Dentsitatea2.670 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia511
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakPerpinyà, Bristol, Hiroshima, Leipzig, Poznań, Rouen, Blantyre, Kansas City, Montreal, La Paz eta Newcastle upon Tyne
MatrikulaH
hannover.de eta hannover-stadt.de

Hannover[1] Alemaniako Saxonia Beherea estatu federaleko hiriburua da, Leine ibaiaren eta Mitteland kanalaren ondoan kokatua. Hiriak ospea du unibertsitateagatik, mediku-eskolagatik, nazioarteko aireportuagatik eta zoo handiarengatik.

Erdi Aroan Leine ibaiaren hegoaldeko ertzean sortu zen hiriak Honovere zuen izena, zeinak "ibaiertz garaia" esan nahi duen.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria honako barrutiek osatzen dute:

  1. Mitte
  2. Vahrenwald-List
  3. Bothfeld-Vahrenheide
  4. Buchholz-Kleefeld
  5. Misburg-Anderten
  6. Kirchrode-Bemerode-Wülferode
  7. Südstadt-Bult
  1. Döhren-Wülfel
  2. Ricklingen
  3. Linden-Limmer
  4. Ahlem-Badenstedt-Davenstedt
  5. Herrenhausen-Stöcken
  6. Nord
    Datu klimatikoak (Hanover)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3 4 8 13 18 21 22 22 19 14 8 4 13
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -2 -2 0 3 7 10 12 12 9 6 2 -1 5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 53 38 48 51 61 74 61 64 53 43 53 61 660
Iturria: http://www.intellicast.com/Local/History.aspx?location=GMXX0051 Intellicast

Hanover hasiera hartan herri txikia zen, arrantzaleak eta ferriak izanik bertako adierazgarriak, baina iparreko ordokiaren eta erdialdeko mendien artean egonik, XIII mendean bidegurutze eta merkataritzagune nagusi bihurtu zen. Alde batetik Leine ibaiak Hansa Ligako hiria zen Bremenekin lotzen zuen eta bestetik Harz mendiak ekialde-mendebalde zeharkatzen zituen trafiko guztia bertatik pasatzen zen. Era berean Rhin, Ruhr eta Saar ibarretarako ate nagusia ere bihurtu zen. Harz mendietatik zilarra eta burdina etortzen hasi ahala hiria nabarmen aberastu zen eta eliza eta harresiak eraiki ziren XIV mendean.

Brunswick-Lüneburgeko dukeak bere egoitza Brunswicketik Hannoverrera aldatu zuen. Dukeak 1692an Germaniako Erromatar Inperio Santuaren Printze-hautesle titulua eskuratu zuen eta dukerriak aurreko izena mantendu bazuen ere "Hannoverko hauteserri" gisa ezagutzen zen. Horrela, 1708ko Dieta Hannoverren izan zen. Hannoverko Etxea sortu zen eta bertako Jurgi I.a Britainia Handiko errege bihurtu zen, Hannoverko hautesle nagusi ere bazelarik. Dinastia berria hasi zuen Britainia Handian eta bere ondorengoak 1801etik aurrera Erresuma Batua eta Irlandako enperadore bihurtu ziren. Hala ere aipatu beharra dago Hannover eta Erresuma Batuko koroak elkartu zirenetik errege-erreginak ez zirela Hannoverren egon izan.

Hannover, 1898an

Elbako Itunari esker, Napoleonen 30.000 soldadu frantziarrek okupatu zuten hiria. Hannoverko soldaduek Erresuma Batura egin zuten ihes baina 1815ean Waterlooko guduan izan ziren. Vienako Batzarrean Hannoverko Erresuma eratu zen. Une horretatik aurrera Hannoverrek hazkunde handia izan zuen, Leine ibaiaren beste ertza ere populatzera iristeraino. Britainiar eta Hannoverko koroaren arteko batasuna 1837an amaitu zen, Gilen IV.a Erresuma Batukoak alaba bakarra izan baitzuen (Viktoria Erregina), eta Hannoverko koroan Lege Salikoa izanik Viktoriak ezin baitzuen bertan gobernatu.

Prusiak eskuratu zuen Hannover 1866an, hannovertarrek agintari berriak onartu ez bazituzten ere. Baina Prusiak eragin ona izan zuen negozioetan, izan ere merkatu librea ezarri baitzuen, bai eta zaldizko tranbiak (1872) eta tranbia elektrikoak (1893) ekarri ere. Guzti honi esker Hannoverren populazioa 1871 eta 1912 artean 87.600 biztanletik 313.400ra igo zen.

1937an Naziak nagusitu ziren Hannoverren. 1938an bertako juduak (poloniar jatorrikoak) Poloniara bidali zituzten, tartean Grynszpan familia, baina Poloniako Gobernuak ez zituen onartu. Mugan gelditu ziren beraz, Poloniako Gurutze Gorriaren laguntza baino ez zutela. Grynszpan familiako semea Parisen zegoen gertatutakoa jakin zuenean, Alemaniara itzuli eta mendekuz Ernst vom Rath diplomatikoa erail zuen. Hilketa hau aitzaki hartuta naziek Kristal hautsien gaua (Kristallnacht) bultzatu zuten, herrialde osoan ehundaka sinagoga erre zituztelarik.

Oraindik hirian zeuden juduak ghettotan sartu zituzten 1941ean eta batzuk Rigara bidali ere bai. 1945ean Estatu Batuetako armadak Hannover hartu zuenean 1938an hirian zeuden 4.800 juduetatik ehun baino ez zituzten aurkitu. Bigarren Mundu Gerra bukatzean britainiarren okupazio eremuan gelditu zen eta hauek Saxonia Beherea estatuaren hiriburu izendatu zuten.

Hannoverko udaletxe berria

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu gerran bonbaketa latzak jasan zituen eta hiriaren erdialdearen %90a suntsitua izan zen eta gerra ostean berreraikuntza lanak hasi ziren.

  • Udaletxe berria (Neues Rathaus): 1901 eta 1913 artean eraikitako udaletxearen kupula berdeak 98 metrotako garaiera hartzen du, hiriaren ikuspegi ederrak dituelarik.
  • Lorategiak (Herrenhäuser Gärten): Hannoverrek daukan ondasunik adierazgarrienak dira. Lorategi handiak (Grosser Garten), Mendiko lorategiak (Berggarten) eta Jurgiren lorategiak (Georgengarten) osatzen dute.
  • Hannoverko zoologikoa: 1865ean sortu zen eta gaur egun 237 espezietako 3414 animalia daude bertan.
  • Merkatuko eliza (Marktkirche S. Georgii et Jacobi): XIV mendeko eliza gotikoa, 1952an berreraikia. Alde zaharreko eliza nagusia da.
  • Waterloo zutabea: Waterlooko guduaren omenezko zutabea da.

Hirian ekonomia jarduera garrantzitsuak dira kimika industriak (pneumatikoak, petrolio findegia), oihalgintza (kotoia), mekanika industriak (automobilak, kamioiak) eta elikadura alorrekoak.

Hiriko futbol talde nagusia Hannover 96 da. Bi aldiz irabazi du Bundesliga (1938 eta 1954) eta behin Alemaniako Kopa (1992). Alemanian sorturiko lehenengo rugby taldea ere bertakoa da, DRC Hannover, eta Alemaniako talde onenetakoa da, zazpi liga eta hiru kopa irabazi baititu.

Hannoverko kirol ekintza handiena Hannoverko marathoia da, 11.000 parte hartzaile inguru izaten ditu eta 200.000 ikusle inguru.

Hannover munduko erakusketa hiri handienetakoa da. Urtean zehar 60 nazioarteko erakusketa izaten ditu. Denetan famatuena CeBIT da, teknologia berrien erakusketa erraldoia.

Bertan ospatu zen 2000ko Erakusketa Unibertsala (EXPOa) ere.

Hiritar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hannover ondorengo hiriekin senidetuta dago:[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
  2. (Alemanez) Hanover - Twin Towns. © 2007-2009 HANNOVER.de - Offizielles Portal der Landeshauptstadt und der Region Hannover in Zusammenarbeit mit hier.de (Noiz kontsultatua: 2009-07-17).
  3. Bristol City - Town twinning. © 2009 Bristol City Council (Noiz kontsultatua: 2009-07-17).
  4. 広島市の姉妹・友好都市. City.hiroshima.jp (Noiz kontsultatua: 2009-07-17).
  5. Leipzig - International Relations. © 2009 Leipzig City Council, Office for European and International Affairs (Noiz kontsultatua: 2009-07-17).
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]