Bani Zeid
Bani Zeid | |
---|---|
herria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Palestina |
Mendeko lurralde | Zisjordania |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Ramala eta Al Birehko Gobernazioa |
Geografia | |
Koordenatuak | 32°02′28″N 35°06′06″E / 32.0411°N 35.1017°E |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 |
Bani Zeid (arabieraz: بني زيد) Palestinako hiri bat da, Zisjordaniaren erdialdean kokatua, Ramalla eta al-Birehko gobernazioan. Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 6.027 biztanle zituen 2017an.[1]
Udalerria 1966n sortu zuten, jordaniar agintaldian, Deir Ghassaneh eta Beit Rima herrixkak batuta.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bani Zeidek zaid arabiar tribuari zor dio izena. Lehen Gurutzadan musulman armadan zerbitzatu zuelako, Saladin ayyubtar sultanak XII. mendean eremua feudotzat eman zion.[3] XIII. mendearen erdialdean, Baibars sultan mamelukoaren erregealdian, tribuko kideak bertako fellahinekin ("nekazari") batera eremuan bizi ziren. Otomandar agintaldian, Bani Zeiden eremua, nolabaiteko gaitasun administratiboa zuen xekerria zen, Deir Ghassanehek eta inguruko herrixkek osatzen zutena. Denbora horretan, Barghouti familiak xekerria menderatzen zuen.
Palestinako Britainiar Mandatuaren aurkako 1936-1939ko Palestinako arabiar matxinadan eremua matxinoen bileren eta Erresuma Batuko militarren sarekaden agertokia izan zen. 1967an, Israelek Bani Zeid okupatu zuen Sei Eguneko Gerran, baina gero Palestinar Aginte Nazionalak erabateko kontrol administratiboa izan zuen 2000. urtera arte. Hurrengo urteko Bigarren Intifadan israeldar operazio handien eszenatokia izan zen.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Bani Zeid, 480 m. (1985–2016 bataz bestekoak)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 15 | 16 | 19 | 24 | 28 | 30 | 32 | 32 | 30 | 27 | 22 | 18 | 24.42 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 5 | 6 | 7 | 10 | 13 | 15 | 17 | 18 | 18 | 15 | 11 | 7 | 11.8 |
Iturria: MeteoBlue (Climate Bani Zayd)[4] |
Herritar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kassim Rimawi (1918-1982), politikaria[5]
- Abdullah Rimawi (1920-1980), politikaria[6]
- Bashir Barghouti (1931-2000), politikari eta kazetaria[7]
- Asaad Barghouti (1934-2009), politikari eta ekintzailea
- Mourid Barghouti (1944-2021), poeta eta idazlea
- Mahmoud al-Rimawy (j. 1948), kazetari eta idazlea[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez)(Arabieraz) Preliminary Results of the Population, Housing and Establishments Census, 2017. Palestinian Central Bureau of Statistics (argitaratze data: 2018), 76 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
- ↑ (Ingelesez) Bani Zeid: Excerpt Palestinian Association for Culture Exchange
- ↑ (Ingelesez) Singer, A.. (1994). Palestinian Peasants and Ottoman Officials: Rural Administration Around Sixteenth-Century Jerusalem. Cambridge University Press, 194 or. ISBN 0-521-47679-8..
- ↑ (Ingelesez) MeteoBlue. Climate Bani Zayd. .
- ↑ (Ingelesez) The Middle East and North Africa. 28 Europa Publications (argitaratze data: 1981), 956 or. ISBN 9780905118659. (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
- ↑ (Ingelesez)(Arabieraz) «From Beit Reema» Beit Reema (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
- ↑ (Ingelesez) «Palestinian Personalities» Palestinian Academic Society for the Study of International Affairs jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-12-04) (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
- ↑ (Ingelesez) «Mahmoud al-Rimawy» Arabic Fiction jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-10-02) (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).