Naji al-Ali
Naji al-Ali | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Al-Shajara (en) , 1937 |
Heriotza | Londres, 1987ko abuztuaren 29a (49/50 urte) |
Hobiratze lekua | Brookwood Cemetery (en) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | karikaturagilea, kazetaria eta margolaria |
Lantokia(k) | Londres |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
Naji al-Ali (arabieraz: ﻧﺎﺟﻲ ﺍﻟﻌﻠﻲ), baita ere Nayi al-Ali edo Naji Ali gisa, jaiotzez Nayi Salim Hussain al-Ali (Galilea, 1936-Londres, 1987ko abuztuaren 29a) Palestinako marrazkilari ospetsua izan zen erregimen arabiarren eta Israelen kritika politikoagatik. Palestinako marrazkilari onena dela esan izan da, eta, ziurrenik, mundu arabiarreko marrazkilari ezagunena eta errespetatuena da. Londresen tiroz erail zuten.
Handala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Handala Naji al-Ali-k garatutako komiki-pertsonaia izan zen. Egunkari batean egunero argitaratzen zuen tiran agertzen zen eta Israelen okupazioaren lekuko izan zen: aurpegia ezagutzen ez zitzaion haur errefuxiatu palestinarra zen, beti bizkarrez. Handala ume bat da, txikia, iletsu samarra, oinak oinutsik eta arropak miazkatzen. Zaila da aurpegia ikustea, beti bizkarrez egoten baita. Horrela marrazten zuen Naji al-Alik Hanzala, bere pertsonaia nagusia. Hanzala Najiren ia bineta guztietan dago, mutu baina temati.[1][2]
Hilketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1987ko abuztuaren 29an, Palestinarrentzat sinbolo bat den Handala pertsonaiaren sortzaile Naji al-Ali marrazkilaria hil zuten erbestean, Londresen. Tiro bat jasota, hilabete koman egon zen. Hilketa sekula argitu ez bazuten ere, susmagarri nagusiak halako operazio ugari egin izan dituen Mossadeko agenteak ziren. Israeldar zein arabiar agintariekin kritiko, gatazka palestinarraren inguruko zinta satiriko gordinak egiteagatik zen ezaguna Naji al-Ali.[3]
Filma
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1991n, Atef el-Taieb zuzendari egiptoarrak marrazkilariaren izena zuen filma egin zuen, Nagi el-Ali alegia. Protagonistaren papera Nour el-Sherif aktore egiptoarrak egin zuen.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Palestina. Arte y Resistencia en Nayi al-Ali. Azulejos /Ediciones del Oriente y del Mediterráneo.
- ↑ https://web.archive.org/web/20050208204735/http://www.sindominio.net/labiblio/palestina/naji_home.htm
- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/palestinarrentzat-sinbolo-bat-den-handala-pertsonaiaren-sortzaile-naji-al-ali-marrazkilaria-hil-zuten-erbestean
- ↑ https://www.imdb.com/title/tt0102509/?ref_=fn_al_tt_1
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Palestina. Arte y Resistencia en Nayi al-Ali. Azulejos /Ediciones del Oriente y del Mediterráneo.