Al-Yamun
Al-Yamun | |
---|---|
herria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Palestina |
Mendeko lurralde | Zisjordania |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Jeningo Gobernazioa |
Geografia | |
Koordenatuak | 32°29′11″N 35°14′07″E / 32.4865°N 35.2353°E |
Altuera | 177 m |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 |
Al-Yamun[1][oh 1] (arabieraz: اليامون) Jenin probintziako herri palestinarra da, Jeninetik 9 kilometro mendebaldera[2]. Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 20.774 biztanle zituen 2017an[3].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Al-Yamun herria antzinakoa da. Bi antzinako zutabe eta bi kapitel meskitaren atean berrerabili ziren[4].
Erromatar, bizantziar, musulman goiztiar garaiko eta Erdi Aroko teila-puskak aurkitu dira han[5].
Otomandar aldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1517an Al-Yamun Otomandar Inperioan sartu zen Palestinako gainerako lurraldeekin. 1517tik 1683ra, Turabay emirerriaren parte zen, Jezreelgo harana, Haifa, Jenin, Beit She'an harana, Nablus Sanjak eskualdearen iparraldea, Manases muinoak eta Xarongo lautadaren iparraldea barne hartzen zituena[6].
1596ko zentsuan, Yamoun bezala agertu zen. 28 etxegune zituen, guztiak musulmanak[7].
1799an, Pierre Jacotinek Al-Yamun Ellamoun izendatu zuen Egiptoko espedizioan egindako mapan[8].
1838an Edward Robinsonek bisitatu zuen[9], eta 1870ean Victor Guérinek Al-Yamunek 500 biztanle zituela idatzi zuen, eta bi auzotan banatuta zegoela, bakoitza bere xekeak aginduta[10].
Palestinako Britainiar Mandatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1922an Britainia Handiko Mandatuko agintariek egindako zentsuaren arabera, Al-Yamunek 1.485 biztanle zituen. Guztiak musulmanak ziren, kristau ortodoxo bat izan ezik[11][12]. 1931n biztanleria 1.836ra igo zen. Biztanle guztiak musulmanak ziren. 371 elkarbizitza unitate zeuden herrian[13].
1945ean, herriak 2.520 biztanle zituen, eta denak musulmanak ziren[14].
Jordaniar okupazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1948ko Arabiar-israeldar Gerraren eta 1949ko armistizio-akordioen ondoren, Al-Yamun jordaniar okupazio-erregimenaren pean geratu zen. Horren ostean, gaur egun Israelen dagoen Ein Hod herrixkako biztanleak Al-Yamunera joan ziren bizitzera[15].
1961ean, Al-Yamunek 4.173 biztanle zituen[16].
Israeldar okupazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1967ko Sei Eguneko Gerratik, Al-Yamun israeldar okupazioaren pean egon da.
2008ko urriaren 29an, Israelgo Defentsa Indarrek Muhammad 'Abahra nekazaria hil zuten Al-Yamunen[17].
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Biztanleria |
---|---|
1870 | 500 inguru[10] |
1922 | 1.485[11] |
1931 | 1.836[13] |
1945 | 2.520[14] |
1961 | 4.173[16] |
1997 | 12.418[18] |
2007 | 16.383[19] |
2017 | 20.774[3] |
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Berria Estilo Liburuak honako hau gomendatzen du: "Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da".
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Palestina: Transkripzio taula» Berria Estilo Liburua (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
- ↑ (Ingelesez) «Israeli army's terror and Sabotage actions in Al Yamun town, Jenin District» POICA 2004-07-05 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-08-14) (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
- ↑ a b (Ingelesez)(Arabieraz) Preliminary Results of the Population, Housing and Establishments Census, 2017. Palestinian Central Bureau of Statistics (argitaratze data: 2018), 64 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
- ↑ (Frantsesez) Dauphin, Claudine. (1998). La Palestine byzantine: Texte et illustrations. 3 Archaeopress, 748-749 or. ISBN 0860549054. (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
- ↑ (Ingelesez) Zertal, Adam. (2016). The Manasseh Hill Country Survey. 3 Boston: BRILL, 188-190 or. ISBN 978-9004312302. (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
- ↑ (Ingelesez) Marom, Roy; Tepper, Yotam; Adams, Matthew J. «Lajjun: Forgotten Provincial Capital in Ottoman Palestine» Levant (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
- ↑ (Ingelesez) Hütteroth, Wolf-Dieter; Abdulfattah, Kamal. (1977). Historical Geography of Palestine, Transjordan and Southern Syria in the Late 16th Century. Erlangen: Erlanger Geographische Arbeiten, 160 or. ISBN 3-920405-41-2. (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
- ↑ (Ingelesez) Karmon, Y. (1960). «An Analysis of Jacotin's Map of Palestine» Israel Exploration Journal 10 (3, 4): 169. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-12-01) (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
- ↑ (Ingelesez) Robinson, Edward; Smith, Eli. (1841). Biblical Researches in Palestine, Mount Sinai and Arabia Petraea: A Journal of Travels in the year 1838. 3 Boston: Crocker, 161, 167 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
- ↑ a b (Frantsesez) Guérin, Victor. (1875). Description Géographique Historique et Archéologique de la Palestine. 2 Paris: L'Imprimerie Nationale, 225 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
- ↑ a b (Ingelesez) Barron, J.B., ed. «Table IX, Sub-district of Jenin» Palestine: Report and General Abstracts of the Census of 1922. Government of Palestine, 30 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
- ↑ (Ingelesez) Barron, J.B., ed. «Table XV, Christian populationshowing membersof different churches» Palestine: Report and General Abstracts of the Census of 1922. Government of Palestine, 47 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
- ↑ a b (Ingelesez) Mills, E., ed. Census of Palestine 1931. Population of Villages, Towns and Administrative Areas. Jerusalem: Government of Palestine (argitaratze data: 1932), 71 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
- ↑ a b (Ingelesez) «Village statistics - 1945» Government of Palestine, Department of Statistics: 17. 1945 (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
- ↑ (Ingelesez) Ben Ze'ev, Efrat. (2011). Remembering Palestine in 1948: Beyond National Narratives. Cambridge University Press, 92 or. ISSN 978-0-521-19447-1. (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
- ↑ a b (Ingelesez)(Arabieraz) Government of Jordan. (argitaratze data: 1964), 13 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
- ↑ (Ingelesez) «West Bank farmer killed by troops» BBC News 2008-10-29 (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
- ↑ (Ingelesez) «Palestinian territories: West Bank» City Population (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
- ↑ (Ingelesez)(Arabieraz) «2007 PCBS Census» Palestinian Central Bureau of Statistics: 104. 2010 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-12-10) (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).