Aldabra
Aldabra | |
---|---|
| |
Geografia | |
Uhartedia | Aldabra uhartedia |
Uharteak denera | 46 |
Politika | |
Herrialdea | SYC |
Gizartea | |
Biztanleria | 0 |
Aldabra, ezaguna ere Aldabran, Aldabrako atoloia edo Aldabra uhartea bezala, Seychelleetako atoloi bat da, Indiako ozeanoaren mendebaldean. Unescoren Gizateriaren ondare zerrendan inskribatua dago 1982tik, izan ere, atoloia erreserba naturala baita eta Ramsarko hitzarmenaren barruan baitago. Ezaugarri nabarmenen artea: munduko ataloi urgaineratu handiena da; dortoka berdeak Indiako ozeanoan duen habia gune nagusia da; Seychelleetako dortoka erraldoien populazioa handiena du; Phaethon rubricauda hegaztiaren koloniarik handiena dago, eta baita Fregata ariel eta Fregata minor hegaztien kolonia handiak ere. Atoloiaren isolamenduak eta gizakiaren presentzia eskasak aukera eman du bertako zenbait endemismo garatzeko, hala nola, Dryolimnas cuvieri hegaztia, Indiako ozeanoko hegan ezin duen azken txori mota.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldabra Seychelleetako Hego-Mendebaldean dago, Mahé, herrialdeko uharte nagusitik, 1.066 km hego-mendebaldera,,[1], eta Madagaskartik 420 km ipar-mendebaldera[2].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Ministry of Environment - Aldabra. (Noiz kontsultatua: 2010/2/6).
- ↑ (Frantsesez) seychelles.travel - Aldabra Atoll. (Noiz kontsultatua: 2010/2/6).