Albaniera
Albaniera | |
---|---|
Gjuha shqipe | |
Albanieraren aldaerak. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Albania, Kosovo, Mazedonia, Montenegro, Serbia, Italia eta Grezia |
Hiztunak | 6 milioi |
Rankinga | Ez 100 mintzatuenen artean |
Ofizialtasuna | Albania eta Kosovo |
Eskualdea | Europako hego-ekialdea |
Araugilea | Arautu gabea |
Hizkuntza sailkapena | |
Indoeuroparra, Satem | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, noun-adjective (en) , Estresa, hizkuntza sintetikoa, hizkuntza fusionatzailea eta nominatibo-akusatibo hizkuntza |
Denbora gramatikalak | orainaldia, geroaldia eta lehenaldia |
Modu gramatikalak | admirative (en) |
Kasu gramatikalak | nominatiboa, akusatiboa, genitiboa, datiboa, ablatiboa eta bokatiboa |
Alfabetoa | latindar alfabetoa eta Albanian alphabet (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | sq |
ISO 639-2 | sqi alb |
ISO 639-3 | sqi |
Ethnologue | sqi |
Glottolog | alba1267 |
Wikipedia | sq |
Linguasphere | 55-AAA-a |
ASCL | 3901 |
IETF | sq |
Albaniera[1] (gjuha shqipe, /ˈɟuha ˈʃcipɛ/ ahoskatua, edo shqip, /ʃcip/ ahoskatua) indoeuropar hizkuntza da, Europako hego-ekialdean ia 6 milioi pertsonak hitz egiten dutena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo idazkiak erlijio arlokoak dira, Formula e pagëzimit izenekoak: 1462an idatzitako bataio agiri modukoak dira, baina badago testu zaharragorik, eztabaidan egon arren. Lehen liburu ezaguna mezatako Meshari izenburukoa da, 1555ekoa.
Lehendabiziko hiztegia (latina-albaniera) XVII. mendekoa da: egileak Frang Bardhi, Andrea Bogdani eta Nilo Katalanos dira.
1887ko martxoaren 7an, albanierazko lehen eskola Korcan zabaldu zuten eta 1908an, Manastirren (Mazedonia). Hizkuntzan adituek batzartu eta gaur egungo alfabetoa finkatu zuten.
Azkenik, 1970eko hamarkadan Tiranan eta Pristinan Drejtëshkrimi i gjuhës shqipe eta Fjalori drejtshkrimor i gjuhës shqipe argitaratu zituzten, besteak beste, eredu estandarra finkatzeko liburuak.
Ofizialtasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albania eta Kosovon hizkuntza osoki ofiziala da; aldiz, Mazedonia eta Montenegron, partzialki ofiziala, udalerrien arabera. Italian babestuta dago.
Alfabetoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkia: | A | B | C | Ç | D | Dh | E | Ë | F | G | Gj | H | I | J | K | L | Ll | M | N | Nj | O | P | Q | R | Rr | S | Sh | T | Th | U | V | X | Xh | Y | Z | Zh |
Soinua: | a | b | ts | tʃ | d | ð | ɛ | ə | f | g | ɟ | h | i | j | k | l | ɫ | m | n | ɲ | o | p | c | ɾ | r | s | ʃ | t | θ | u | v | d͡z | d͡ʒ | y | z | ʒ |
Dialektoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albaniako bi dialekto nagusiak gheg (Shkumbin ibaiaren iparraldean mintzatua) eta tosk (ibaiaren hegoaldean) dira. Horrez gain, Albaniatik at hitz egiten diren eta berezko izaera hartu duten albanieraren aldaerak ondoko hauek dira:
- arbëreshera, Italiako hegoaldean, eta
- arvanitika, Grezian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Albanierazko hainbat hiztegi