Nominatibo
Nominatiboa indoeuropar hizkuntzen gramatika-kasu bat da: perpausaren subjektua adierazten du eta, aditz iragankorrarekin, akusatiboa eskatzen du, objektu zuzena adierazteko.
Atzizkiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atzizkiak nominatiboaren oinarrizkoak dira:
- adibidez, grezieraz: ὁ λύκος (o lýkos) - otsoa;
- adibidez, latinez: Dominus est in domo - Jauna etxean dago;
- adibidez, polonieraz: Cziasto - Pastela.
- antzinako galieraz: uiros - gizona
Subjektua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nominatiboa subjektua da perpausean; adibidez, latinez: Flavius venit - Flabio dator.
Subjektua ere bada nor-nork aditzarekin; adibidez, latinez: Puella gladiatorem vidit - Neskak gladiadorea ikusi du.
Atributua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kopulatiboarekin, nominatiboa atributu eta subjektu da; adibidez, latinez: Mare est viridis - Itsasoa berdea da.
Euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaraz, ez da erabiltzen nominatiboa kasua.
Indoeuropar hizkuntzak diren gaztelania eta frantsesaren kasu nominatiboa euskarara itzuli behar denean, euskarazko absolutiboa edo ergatiboa erabili ohi da, ergatiboa nor-nork (edo nor-nori-nork) aditza duten perpausetako subjektuan, eta absolutiboa bestelakoetan. Adibideak:
- El perro viene --> Txakurra dator
El perro nominatiboan ......Txakurra (absolutiboan) - El perro es negro --> Txakurra beltza da
El perro nominatiboan .......Txakurra (absolutiboan) - El perro ve los pájaros --> Txakurrak txoriak ikusten ditu
El perro nominatiboan .......Txakurrak (ergatiboan, nor-nork aditza duten perpausetako subjektuan) - El perro le trae la piedra a Maite --> Txakurrak harria ekarri dio Maiteri
El perro nominatiboan ......................Txakurrak (ergatiboan, nor-nori-nork aditza duten perpausetako subjektuan)
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |