Ç
|
Ze hautsia (Ç eta ç) euskal alfabetoko hirugarren hizkiaren (c hizkia) aldaera bat da. Munduko beste hizkuntza askotan alfabetoko hizki bat da (adibidez, turkieraz euskal tx digrafoa irudikatzeko erabiltzen da) edo, euskaraz bezala, c hizkiaren aldaera. Hain zuzen ere, erdara horietatik hartutako hitzak euskaraz idazteko sartu zuen letra hori euskal alfabetoan Euskaltzaindiak. Ze hautsia gaztelania zaharrean sortu zen, Erdi Aroan, latin arruntetik hartutako eta geroztik gaztelaniak galdutako /ts/ soinua adierazteko.
Euskal testu zaharretan, ze hautsia gaur egungo zetaren baliokide zen batzuetan (hartara, guiçonorrec idatzi zuen Etxeparek 1545ean, gaur egun gizon horrek idazten duguna); eta, beste batzuetan, gaur egungo tz digrafoaren baliokide (adibidez, ençun idatzi zuen Joan Perez de Lazarragak XVI. mende hartan bertan, gaur egun entzun dena).
Nazioarteko Alfabeto Fonetikoan, /ç/ kontsonante ahoskabe sabaikari frikaria da. alemanezko ich, möchte, China, Mädchen, König... hitzetan bezala.