[go: up one dir, main page]

Edukira joan

2011ko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
2011ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Lehen finalerdia Maiatzak 10, 2011
Bigarren finalerdia Maiatzak 12, 2011
Finala Maiatzak 14, 2011
Egoitza Esprit Arena, Düsseldorf
Aurkezlea(k) Anke Engelke
Judith Rakers
Stefan Raab
Antolatzailea Arbeitsgemeinschaft Rundfunkanstalten Deutschland (ARD)
Norddeutscher Rundfunk (NDR)
Partaide kopurua 43
Irabazlea "Running Scared"
Ell & Nikki
 Azerbaijan
Esprit Arena, Eurovision 2011-ko egoitza.
Ell & Nikki "Running Scared" abesten lehiaketaren eszenatokian.

2011ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 56. edizioa izan zen. Düsseldorfeko Esprit Arena estadioan ospatu zen, Alemanian. Finalerdiak maiatzak 10 eta 12an ospatu ziren, eta final handia maiatzak 14an. Aurkezleak Anke Engelke, Judith Rakers eta Stefan Raab izan ziren.

Azerbaijan ordezkatzen zuen Ell & Nikki duoa izan zen lehiaketako garaile, "Running Scared" kantuarekin. Azerbaijanen lehen garaipena izan zen, herrialde kaukasiarraren laugarren partaidetzan. Bigarren postua Italia ordezkatzen zuen Raphael Gualazzi jazz musikariarentzat izan zen zen, "Madness of Love" kantuarekin. Hirugarren Suediako ordezkaria zen Eric Saade pop abeslariarentzat izan zen "Popular" kantuarekin.

43 herrialdek hartu zuten parte guztira, 2008eko partaide kopuru errekorra berdinduz. Italia hamairu urte eten luze baten ostean lehiaketara itzuli zen, azkenengoz 1997ko lehiaketan hartu baitzuen parte. Austria (lehenik 2007tik), San Marino (lehenik 2008tik) eta Hungaria (lehenik 2009tik) ere lehiakatara itzuli ziren.

Lehiaketak bi finalerdi eta final bat izan zituen. Big 5 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia eta Italia) zuzenki sailkatu ziren finalera. Gainontzako herrialdeak bi finalerdien artean banatu ziren, finalerdi bakoitzeko hamar lehen sailkatuak lortzen zutelarik finalerako pasea.

Lehen finalerdia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finalerdiko partaideez gain, Espainia eta Erresuma Batuari ere egokitu zitzaien botoa ematea. Sailkatuak laranjaz adierazita daude:

Ordena Herrialdea Hizkuntza(k) Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Polonia Poloniera Magdalena Tul "Jestem" Naiz 19 18
02  Norvegia Ingelesa, Swahili Stella Mwangi "Haba Haba" Pixkanaka-pixkanaka 17 30
03  Albania Ingelesa, Albaniera Aurela Gaçe "Feel the Passion" Sentitu grina 14 47
04  Armenia Ingelesa Emmy "Boom Boom" 12 54
05  Turkia Ingelesa Yüksek Sadakat "Live It Up" Bizi zaitez denak emanda 13 47
06  Serbia Serbiera Nina "Čaroban" (Чаробан) Liluragarria 8 67
07  Errusia Ingelesa, Errusiera Alexej Vorobjov "Get You" Zu harrapatu 9 64
08  Suitza Ingelesa Anna Rossinelli "In Love for a While" Maiteminduta sasoi baterako 10 55
09  Georgia Ingelesa Eldrine "One More Day" Egun bat gehiago 6 74
10  Finlandia Ingelesa Paradise Oskar "Da Da Dam" 3 103
11  Malta Ingelesa Glen Vella "One Life" Bizitza bat 11 54
12  San Marino Ingelesa Senit "Stand By" Babes eman 16 34
13  Kroazia Ingelesa Daria Kinzer "Celebrate" Ospatu 15 41
14  Islandia Ingelesa Sjonni's Friends "Coming Home" Etxera bueltan 4 100
15  Hungaria Ingelesa, Hungariera Kati Wolf "What About My Dreams?" Zer gertatzen da nire ametsekin? 7 72
16  Portugal Portugesa Homens da Luta "A luta é alegria" Borroka alaitasuna da 18 22
17  Lituania Ingelesa, Frantsesa Evelina Sašenko "C'est ma vie" Nire bizitza da 5 81
18  Azerbaijan Ingelesa Ell & Nikki "Running Scared" Izuturik korrika 2 122
19  Grezia Ingelesa, Greziera Loukas Giorkas feat. Stereo Mike "Watch My Dance" Begira ezazu nire dantza 1 133

Bigarren finalerdia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finalerdiko partaideez gain, Alemania, Frantzia eta Italiari ere egokitu zitzaien botoa ematea. Sailkatuak laranjaz adierazita daude:

Ordena Herrialdea Hizkuntza(k) Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Bosnia-Herzegovina Ingelesa, Bosniera Dino Merlin "Love in Rewind" Maitasuna atzeraka 5 109
02  Austria Ingelesa Nadine Beiler "The Secret Is Love" Sekretua maitasuna da 7 69
03  Herbehereak Ingelesa 3JS "Never Alone" Inoiz ez bakarrik 19 13
04  Belgika Ingelesa Witloof Bay "With Love Baby" Maitasunez, laztana 11 53
05  Eslovakia Ingelesa TWiiNS "I'm Still Alive" Oraindik bizirik nago 13 48
06  Ukraina Ingelesa Mika Newton "Angel" Aingeru 6 81
07  Moldavia Ingelesa Zdob şi Zdub "So Lucky" Hain zorionekoa 10 54
08  Suedia Ingelesa Eric Saade "Popular" Ospetsu 1 155
09  Zipre Greziera Christos Mylordos "San Aggelos S'agapisa" (Σαν άγγελος σ'αγάπησα) Aingeru bat bezala maite zintudan 18 16
10  Bulgaria Bulgariera Poli Genova "Na inat" (На инат) Temati 12 48
11  Mazedonia Mazedoniera, Ingelesa Vlatko Ilievski "Rusinka" (Русинкa) Neska errusiarra 16 36
12  Israel Hebreera, Ingelesa Dana International "Ding Dong" 15 38
13  Eslovenia Ingelesa Maja Keuc "No One" Inor ez 3 112
14  Errumania Ingelesa Hotel FM "Change" Aldatu 4 111
15  Estonia Ingelesa Getter Jaani "Rockefeller Street" Rockefeller Kalea 9 60
16  Bielorrusia Ingelesa Anastasia Vinnikova "I Love Belarus" Maite dut Bielorrusia 14 45
17  Letonia Ingelesa Musiqq "Angel in Disguise" Mozorrotutako aingerua 17 25
18  Danimarka Ingelesa A Friend in London "New Tomorrow" Biharko egun berria 2 135
19  Irlanda Ingelesa Jedward "Lipstick" Ezpain-barra 8 68
Ordena Herrialdea Hizkuntza(k) Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01  Finlandia Ingelesa Paradise Oskar "Da Da Dam" 21 57
02  Bosnia-Herzegovina Ingelesa, Bosniera Dino Merlin "Love in Rewind" Maitasuna atzeraka 6 125
03  Danimarka Ingelesa A Friend in London "New Tomorrow" Biharko egun berria 5 134
04  Lituania Ingelesa, Frantsesa Evelina Sašenko "C'est ma vie" Nire bizitza da 19 63
05  Hungaria Ingelesa, Hungariera Kati Wolf "What About My Dreams?" Zer gertatzen da nire ametsekin? 22 53
06  Irlanda Ingelesa Jedward "Lipstick" Ezpain-barra 8 119
07  Suedia Ingelesa Eric Saade "Popular" Ospetsu 3 185
08  Estonia Ingelesa Getter Jaani "Rockefeller Street" Rockefeller Kalea 24 44
09  Grezia Ingelesa, Greziera Loukas Giorkas feat. Stereo Mike "Watch My Dance" Begira ezazu nire dantza 7 120
10  Errusia Ingelesa, Errusiera Alexej Vorobjov "Get You" Zu harrapatu 16 77
11  Frantzia Korsikera Amaury Vassili "Sognu" Ametsa 15 82
12  Italia Italiera, Ingelesa Raphael Gualazzi "Madness of Love" Maitasun-eromena 2 189
13  Suitza Ingelesa Anna Rossinelli "In Love for a While" Maiteminduta sasoi baterako 25 19
14  Erresuma Batua Ingelesa Blue "I Can" Ahal dut 11 100
15  Moldavia Ingelesa Zdob şi Zdub "So Lucky" Hain zorioneko 12 97
16  Alemania Ingelesa Lena "Taken by a Stranger" Ezezagun batek hartuta 10 107
17  Errumania Ingelesa Hotel FM "Change" Aldatu 17 77
18  Austria Ingelesa Nadine Beiler "The Secret Is Love" Sekretua maitasuna da 18 64
19  Azerbaijan Ingelesa Ell & Nikki "Running Scared" Izuturik korrika 1 221
20  Eslovenia Ingelesa Maja Keuc "No One" Inor ez 13 96
21  Islandia Ingelesa Sjonni's Friends "Coming Home" Etxera bueltan 20 61
22  Espainia Gaztelania Lucía Pérez "Que me quiten lo bailao" Nork kenduko dit gozatutakoa 23 50
23  Ukraina Ingelesa Mika Newton "Angel" Aingeru 4 159
24  Serbia Ingelesa Nina "Čaroban" (Чаробан) Liluragarria 14 85
25  Georgia Ingelesa Eldrine "One More Day" Egun bat gehiago 9 110

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]