[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Zirkulu polar artikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zirkulu polar artikoa munduko bost paralelo nagusietakoa da, zehazki 66º 33' 38" Ipar latitudean dagoena. Paralelotik iparraldera jotzen badugu, Artikoa topatuko dugu; aldiz, hegoalderantz jotzen badugu, Iparraldeko ingurune natural epelera helduko gara.

Zirkulu artikoak eguneko eguzki izpien muga egiten du udako solstizioan eta neguko solstizioan, aldiz, gaueko eguzki izpien muga. Beraz, udan, paralelotik goragoko lurraldeetan 24 orduko eguzkia dago eta neguan, 24 orduko iluntasuna.

Iparraldeko geografian izotzezko itsasoak dira nagusi; hala ere, landa eremu ugari dago halaber. Paraleloak zortzi herrialde zeharkatzen ditu:

Norvegiako seinalea.

Oso biztanle gutxi bizi dira bertan. Zirkulu polar artikotik iparraldean dauden hiri handienak Murmansk (325.100 biztanle), Norilsk (135.000) eta Vorkuta (85.000) dira Errusian; Norvegian, Tromsø (62.000); eta Finlandian, Rovaniemi (58.000).

Azken aldian, lurraldeak garrantzi handia hartu du, berotze globala dela eta. Horren ondorioz, etorkizun hurbilean izotza urtzean, azpian aurkituko diren putzu akuiferoen jabe egin nahian, Ozeano Artikoko eremuak banatzen hasi dira herrialde asko. Gaitza izango da banaketa herrialde ororen adostasunez egitea eta jada eztabaida gogor batzuk sortu ditu kontuak nazioarteko politikan.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]