[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Zesura

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zesura (latinez: Caesura, etendura) bertso batean dagoen etena, bertsoa bi hemistikioetan banatzen duena, olerkiaren erritmoa osatze aldera. Posible da berto bakoitzaren barruan zesura bat baino gehiago aurktizea, eta bertso batzuk hemistikio bat baino gehiagotan banatuta agertzen dira. Bertsoak hamaika silaba baino gehiago baditu, arrunta da zesura bat egotea.

Musikan zesura batek funtzio bera egiten du, isilunea izan gabe, abestiaren haustura bat egiten. Haustura horren iraupena koral edo orkestrako zuzendariak zehaztu ohi du.

Zesura oso erabilia zen Antzinako Greziako olerkigintzan, marka berezia jarrita. Bi barra bertikal erabili ohi ziren ⟨||⟩ edo ⟨‖⟩, eta hortik eratorri da musika notazioan erabiltzen den ⟨//⟩ zesura marka.

Adibidez, Iliadaren lehenengo esaldia honakoa da:

μῆνιν ἄειδε θεὰ || Πηληϊάδεω Ἀχιλῆος
"Kanta ezazu, oh Jainkosa || Akilesen haserrea, Peleoren sema."

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]