Xorroxin ur-jauzia
Xorroxin ur-jauzia Nafarroa Garaiko ur-jauzia da, Erratzuko (Baztan) Gorostapalo auzoan dagoena, Iñarbegi errekaren ibilbidean; erreka hau Baztan edo Bidaso ibaiaren iturburuetako bat da. 25 metroko jauzia du.
Bertara nola iritsi
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibilbidearen hasiera Erratzu herrian bertan hasten da. Handik Gorostapalo auzora daraman herri-bide estua hartzen delarik. Justu Gorostapalo auzoaren sarreran dagoen baselizan ezkerraldean beherantz doan bidea hartu behar da, honek Iñarbegi erreka gurutzatzen du. Handik pixkanaka-pixkanaka ehunka urte dituzten gaztainondoz beteriko haitzarte batean barneratuko gaitu.
Behin erreka berriz ere zeharkatu ondoren, ezkerretara bide batek erreka zeharkatu behar dugun pasartera emango gaitu (adi ibili:harri bustietan labaindu gabe), honela goroldio, liken eta iratzeen artean hezetasun iraunkorrak eta ur-jauziaren soinuak berak bertaratzen ari garela ohartaraziko gaitu.
Itzulera Iñarbilgo zubira arte bide berberetik egingo da. Iñarbil auzotik Erratzura itzuliko gara. 2014ko uholdeak kalte handia egin zion bide horri, baina Erratzuarrek auzolanean bidea berreskuratu dute Zabaletan, erreka ondotik denbora guzian, xenda estu batetik eta hainbat zubi gurutzatuz.[1]
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Xorroxin Irratiak bere izena urjauzi honetatik hartzen du.
Kondairak eta mitologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kondairak dioenez, Mari jainkosa (Autza mendiko kobazulo batean bizi zena), bere lagun Herensuge edo Sugaar (suge ar itxura zuena), eta laminak hainbatetan misterioski agertu eta desagertzen ziren paraje hauetan.
- Xorroxin ur-jauziaren azpiko putzuak ‘Lamiputzu’ izena du, eta kondairak dio laminek han altxor bat ezkutatzen zutela. Mitologiako lamina horien itxura neska batena zen, baina hankarik gabe, horien ordez arrain-isatsa zuten edo auntz-, ahate- edo oilo-hankak. Urre-koloreko orraziekin aritzen ziren adatsa lisatzen.[2]
-
Mari, Nestor Basterretxearen arabera
-
Herensugea
-
Lamina baten eskultura, Arrasaten
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Xorroxin Ur Jauzia. Erratzu. Ibilbide berria.» Wikiloc - Rutas del Mundo (Noiz kontsultatua: 2019-04-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cascada de Xorroxin, Erratzu, Baztán :: Turismo en Navarra» turismo.navarra.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-19).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aitzondoko ur-jauzia (Gipuzkoa)
- Bisusta ur-jauzia (Nafarroa)
- Delikako ur-jauzia (Araba)
- Goiuriko ur-jauzia (Araba)
- Putzubeltz ur-jauzia (Nafarroa)
- Bidasoan gora liburua
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Xorroxingo ur-jauzia, Nafarroako Turismo Bulegoaren webgunean ikusgai.
- Erratzu herritik Xorroxin ur-jauzira igotzeko ibilbidea. 200 argazki.