Alostorrea
Alostorrea edo Etxe eder leiho bage honetan[1] izenburuarekin izendatu da ahozko tradiziotik datorkigun balada hau. Baladan kontatzen diren gertakizunak, kondairak dioenez, Erdi Aroaren azkeneko urteetan gertatu omen ziren, XV. mendean-edo.
Kondaira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kondairak zioenez Beltran Perez Alonso, Alostorreko[2] jauna, zazpi urtez mairuen kontra gerran aritu ondoren sorterriratu zenean bere etxean gertaturiko seme bort, hau da, sasiko seme baten jaiotzaren berria heldu omen zitzaion.[3] Emazteak, bere infideltasuna ezkutatzeko asmoz, Beltranen lehendabiziko ezkontzako alaba zen Usuari (edo, bertsioren batean, Uxue izenekoari) leporatu omen zion umea. Beltran Perez Alonso jaunak, egia jakiteko, hilarena egitea erabakiko du eta hilotz plantak eginez egia jakingo du. Horrela, alaba errugabea dela jakingo du eta emaztearen amorantea nor den ere bai. Amorante hori berton hilko du, Erdi Aro balore kanonikoei jarraiki: ohorea odolez besterik ezin garbitu.
Azkuek, Euskalerriaren Yakintzan, bigarren alean, "Ipuin eta lrakurgaiak" izeneko atalean alegia, 30 orrialdean, Alostorreko gertaera hau prosaz kontatu zuen[4]:
« |
Deba inguruko etxe entzutetsu baten izena zan hau (Alostorrea). Jabearena,
|
» |
« |
|
» |
« |
Bela Beltz sasiko mutilaren aitak zuen ezizena eta bera ere sasikoa edo huri-
|
» |
Bertsioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gorago jasotako lau lerro horiek dira Alostorrea baladako bertsiorik ezagunena[5], baina baladaren beste zenbait aldaera ere jaso dira, gehienak Gipuzkoako lurraldean. Jaso zen lehen bertsioa Arakistain deiturako kondairen ikerlariak jaso zuen 1865. urtean eta Juan Carlos Guerra historialari arrasatearrari igorri zion gutun batean. Juan Carlos Guerrak, beraz, izan zuen balada hau ezagutarazten protagonismo handia, baina baladaren aldaera gehiago edo zati galduak topatu zituzten baita Azkuek, Aitzolek eta Orixek ere. Azkuek kondairaren berri eman zuen bere Euskalerriaren Yakintzan, baladaren aldaera baten zati berriekin batera.
Hona ekarri ditugun lehen bi bertsioak Koldo Biguri, Joseba Lakarra eta Blanca Urgellen edizioan oinarritu dira[6]. Lehenengoa Arakistainek Juan Carlos Guerrari igorritakoaren kopiaren kopia da. Bigarrena Euzkadi egunkarian argitaratu zen 1932. urteko abuztuan. Lazkaoko semea zen Gorrotxategi'tar Eulogik sinatu zuen eta honek ez zuen berri-emailearen izenik aipatu. Grafia aldaketa batzuk egin ditugu EIMAren aholkuei[7] jarraitzeko borondatez. Antonio Zavalaren edizioa[1] ere begiratu dugu.
Arakistain-Guerraren bertsioa:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]« |
Etxe eder leiho gabe honetan
|
» |
Lazkaoko Gorrotxategi'tar Eulogik Euzkadi egunkarian 1932an argitaraturikoa:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]« |
Etxe haundi eder galant honetan
|
» |
Beste aldaera eta zati batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]« |
|
» |
« |
|
» |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) Antonio Zavala, Euskal erromantzeak / Romancero vasco Auspoa. Sendoa ISBN: 84-89080-68-2
- ↑ Azkuek Alostorrea izeneko dorretxe baten berri ematen du Euskalerriaren Yakintzaliburuan. Deban omen zegoen.
- ↑ Biguri, Lakarra eta Urgell: Euskal baladak azterketa eta antologia. Hordago. 1983. Bigarren aleko 50. orrialdean.
- ↑ Grafia aldaketa batzuk egin ditugu EIMAren aholkuei jarraitzeko borondatearekin· Andres ALBERDI: Estandarizatu gabeko solasak nola eman ikasliburuetan
- ↑ «Alsotorrea. Euskal kantutegia - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).
- ↑ Biguri, Lakarra eta Urgell: Euskal baladak azterketa eta antologia. Hordago. 1983.
- ↑ Andres ALBERDI: Estandarizatu gabeko solasak nola eman ikasliburuetan
- ↑ (Gaztelaniaz) Antonio Zavala, Euskal erromantzeak / Romancero vasco Auspoa. Sendoa ISBN: 84-89080-68-2, 67. or.: "Resurreccion Maria Azkue: La música popular bascongada (1901) hitzaldian, Bilbon argitara emana; Imprenta y Litografía de Gregorio Astoreca. - Calle de Santa María, núm. 15. (...) Kantaren lau lerro horiek bakarrik ematen ditu [Azkuek] eta doinua
- ↑ Imanol Lartzabalek ahapaldi hau grabatu zuen bere Erromantzeak izeneko diskoan.
- ↑ Adolfo Arejita, Igone Etxebarria, Jaione Ibarra: Mendebaldeko Euskal Baladak / Antologia. Bilbo. 1995. Argibide hauekin: Euskal erromantzeak, Iturria: Labayru Ikastegiko MZIM artxiboa. Lekukoa: Pakita Ugarte, 72 urte, Markinakoa. Biltzailea: Maitasun Aretxabaleta. Biltze-data: 1982'ko abendua". "Belarantza hitzagatik" ohar hau: "Bela-beltza izen-adjektiboen forma ilundua".