[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Wu Zetian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wu Zetian

Zhou dynasty (690–705) (en) Itzuli Txinako enperadorea

690eko urriaren 16a - 705eko otsailaren 21a
Emperor Ruizong of Tang (en) Itzuli - Emperor Zhongzong of Tang (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaGuangyuan, 624ko otsailaren 17a
HerrialdeaTxinatarra
Talde etnikoaHan etnia
Lehen hizkuntzatxinera
HeriotzaLuoyang, 705eko abenduaren 16a (81 urte)
Hobiratze lekuaQianling Mausoleum (en) Itzuli
Heriotza modua: eritasuna
Familia
AitaWu Shihuo
AmaYang
Ezkontidea(k)Emperor Gaozong of Tang (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaTang dinastia
Zhou dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzaktxinera
Jarduerak
Jarduerakempress consort (en) Itzuli, poeta eta empress regnant (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabudismoa

Wu enperatriza, edo Wu Zetian (705eko abenduaren 624 – 16), Txinako enperatriza izan zen 690 eta 705 urteen artean, eta Tang dinastiaren gobernatzea eten zuen denbora laburrez. Beste emakume batzuek boterean eragina izan zuten enperatriz, kontsorte edo erregenteen posiziotik, baina Wu enperatriza izan zen monarka subirano bakarra Txinako historia osoan. Enperatriz titulua eskuratu zuen 655. urtean, Gaozong Tangekin ezkontzean, eta enperatriz alargunaren izendapena aso zen 683an, senarra hil zenean eta inperioaren botere absolutua erdiestean. 690. urtean aldarrikatu zuen bere dinastia, Zhοu (周) izendatu zuena, aspaldiko Zhou dinastiari erreferentzia eginez. Wu enperatriza abdikatzera behartu zutenean bukatu zen dinastia.

Bere izena Wu zen eta esan bezala, boterea eskuratzean Wu Zhao izena erabili zuen (武曌). Wuk, haren izena bakarra izan zedin, karaktere berri bat sortu zuen. Wu Zetian gaur egun esleitzen zaion izena da, Wu izena eta Zetian hil ondoko abizena konbinatzen dituena (Ekialdeko tradizioan ohikoa da hil ostean nobleek haien bizialdiaren adierazgarri den titulu edo abizena jasotzea).

Wu Shanxiko familia aristokratiko batean jaio zen, jatorriz Wénshulang herrikoa zena. Haren aita Wu Shihuo Tang Gaozu Tang dinastiaren fundatzailearen aliatua izan zen, eta Taiyuango dukearen titulua jaso zuen; haren ama, berriz, Yang andrea, Wu Shihuoren bigarren ezkontidea, aurreko dinastiaren familia imperialarekin ahaidea zen (Sui dinastiako ahaidea, alegia).

Neskatila zela, agian 638 edo 636an, Tang Taizong enperadorearen hougongean sartu zen, konkubinen bosgarren mailan. Taizong enperadorea hil zenean haren seme Tang Gaozongek jarauntsi zuen titulua. Ohaide gaztea enperadore berriaren hougongean sartuko zen orduan. Litekeena da Taizong hil baino lehen harreman klandestinoa hasi izana printze oinordekoarekin, eta horrek azalduko luke Gaozongen hougongean egon zela, bigarren mailako konkubina lanpostuan. Wu gaztea aita baten eta seme baten arteko liskar iturri gisa aurkeztu zuten garai hartako moralista konfuziarrek.

Gaozong Enperadorearen inguruko lehia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaozong 21 urterekin bihurtu zen enperadore. Esperientziarik gabe eta sarritan zorabioak eragin zizkion eritasun batek ezgaituta, Gaozong inperioaren oinordeko izan bazen, bere bi anaia nagusiek jasandako ezbeharrengatik izan zen. Wu Gaozongen ohaide bihurtu zen garaian, Gaozong enperadoreak ez zion mesederik egiten Wang enperatrizeari, eta asko begi onez ikusten zuen Xiao ohaidea; gainera, Wang enperatrizak ez zuen seme-alabarik izan, eta Xiaok aldiz seme bat (Li Sujie) eta bi alaba (Yiyyang eta Xuancheng printzesak) izan zituen. Wang enperatriza, Gaozong enperadorea Wu ezkontidearen edertasunak hunkituta zegoela ikustean, Xiao ezkontideak enperadorearen gain zuen boterea apalduko zuela espero zuen, eta, ezkutuan, Wu ezkontideari ilea mozteari uzteko aholkatu, eta geroago ongietorria eman zion jauregira. Historia tradizonal hori zalantzazkotzat dute ikerlariek gaur egun.

Wu Ezkontideak laster gainditu zuen Xiao ezkontidea Gaozong enperadorearen kuttuna izateko lehian. Wu 652. urtean, Li Hong izeneko lehen semeaz erditu zen. 653. urtean beste seme bat izan zuen, Li Xián. Seme horietako inor ez zen enperadorearen oinordeko gisa lehiatzeko gauza, Gaozong enperadoreak, Wang enperatrizak eta Wangen osaba Liu Shi kantzelariak bultzaturiko funtzionarioen eskariz, seme nagusia, Li Zhong, oinordeko izendatu zuelako. Li Zhongen ama, Liu ohaidea, jatorri apalekoa zen eta Wang enperatrizak bere esker ona espero zuen. Edonola ere, 654. urtean, bai Wang enperatrizak bai Xiao ohaideak galdu egin zuten Gaozong enperadorearen mesedea, eta antzinako bi aurkari erromantiko horiek indarrak batu zituzten Wuren aurka, baina alferrik izan zen. Wu ohaidearekiko maitasuna hain nabaria zen, ezen 654. urtean, Gaozong enperadoreak hil osteko ohoreak eman baitzizkion Wu Shihuo aitari.

650ko hamarkadaren hasieran, Wu ohaidea Gaozong enperadorearen kuttuna zen, eta Zhaoyi titulua zuen: bigarren mailako bederatzi konkubinetako sailkapenik altuena. Wuk gero eta eragin handiagoa izan zuen inperioaren gobernuan Gaozong enperadorearen erregealdi osoan, eta erabaki garrantzitsuenak hartu zituen. 654 urtean Wuren haur jaioberria hil zen, eta norbaitek itoa izan zelako aztarnak zeudela eta, Wuk enperadorearen emazteari, Wang enperatrizari, leporatu zion hilketa, haurraren gelatik hurbil ikusi zuela eta bestelako lekukoak ere bazirela adieraziz. Wuk Gaozong enperadoreari Wangek haurra hiltzeko bitartekoak eta arrazoiak zituela sinestarazi zion, eta Wang enperatrizak alibi edo zurigarririk ez zuenez, erruduntzat jo zuen Gaozongek. Haserre, Enperadoreak Wangi titulua kentzea erabaki zuen, baina hasieran ez zuen kantzilarien aldetik onarpenik ukan. Hala ere, funtzionario batzuk Wuren eragina ikusi eta haren inguruan taldea osatu zuten, Li Yifu, Xu, Cui Yixuan eta Yuan Gongyu barne. Beranduago, 655ean, Wuk sorginkeria leporatu zien Wang eta haren amari. Enperadoreak Wangen ama jauregitik egotzi eta osaba kargutik kendu zuen, eta jarraian Zhangsun, Li Ji, Yu Zhining eta Chu Suiliang inperioko kantzilariak deitu zituen, Wang enperatrizaren titulugabetzea eztabaidatzeko. Li Ji ez zen bilkuran agertu, eritasunaren aitzakian. Bilkuran Chu Suiliang gartsuki mintzatu zen Enperadorearen ideien aurka. Besteak isilik geratu ziren, baina enperadorearen asmoak txalotu gabe. Azkenean, Enperadoreak Wangi enperatriz titulua kendu eta Wuri esleitu zion. Chu kargugabetu eta hurruneko Tan-eko preketurara igorri zuen komandante gisa. Wang eta Xiao giltzapetuak izan ziren.

Gertakariei buruzko informazio fidagarririk ez denez, ezinezkoa da jakitea Wuren haurraren heriotzaren arrazoiak zein ziren, baina folkloreak dio Wuk nahita hil zuela bere haurra, Wang salatu eta boterea eskuratzeko. Nolanahi ere, enperatriz ezkonkide izendatu zuten Wu 655ean. Diotenez, botere postua baliatu zuen haren lehiakideak trabarik gabe ezabatzeko; Wang enperatriza eta Xiao ohaidea, esaterako, handik gutxira hil ziren.

Ezkontinde inperiala eta ama oinordekoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enperadorearen ezkontide gisa botere asko zuen Wuk, eta historialarik askok senarraren itzaletik inperioa gidatzen zuela diote. Izan ere, Gaozong baino ausartagoa eta erabakitzaileagoa zen. Gaozong enperadoreak aholkua eskatzen zion erabaki garrantzitsuak hartu aitzin. Senarrarekin batera gidatzen zuen gortea, eta senarra gaizki sentitzen zenean, bakarrik hartzen zuen gidaritza Wuk. Inperioko Zigiluaren zaintzailea zen, beraz agiri inperial guztiek bere onespena behar zuten legezkoak izango baziren. Senarrak agindu zuen 20 urteetan tronoaren atzeko egiazko boterea izan omen zen. 660ko azarotik botere partziala zuen, eta ia osoa 665eko urtarriletik. Gaozongen agintaldiko hainbat agindu Wuren iradokizun izan zirela uste da, esaterako inperioko administrazioa bi hiriburutan banatzea (Xi'an hiriburuaren pare ezarri zuen Luoiyang).

Tronua eskuratzea eta Zhou dinastia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaozong 683an hil zenean, Wuk bildua zuen boterea erabili zuen gorteko arerioak menderatu eta bakarka gobernatzeko. Zazpi urtez gobernatu zuen alargun gisa, eta ondoren, 690an, Wuk bere dinastia propioa aldarrikatu zuen, Zhou dinastia. Txinatar tradizioak ez zien emakumeei tronua hartzen uzten, are gutxiago dinastia bat sortzen. Wuk bere agintaldian garatutako meritokrazia sistema eta polizia sekretua erabili zituen boterean egonkortzeko.

Wuk enperatriz gisa agindu zuen garaian Budismoa bultzatu zuen eta Taoismoaren gainetik ezarri, tenplu budistak eraikiarazi eta monje budistei tituluak emanez.

705. urteko otsailaren 21ean, laurogei urte zituela, ezin izan zuen bere kontrako estatu-kolpea saihestu. Estatu-kolpe horretan, Zhang anaiak, Wuren ministroak eta etsaien arabera maitaleak ere bazirenak, exekutatu zituzten. Enperatriza abdikatzera behartu zuten, eta haren seme Zhongzongek hartu zuen enperadore titulua, 705eko martxoaren 3an Tang dinastia berrezarriz. Wu zaharra hilabete batzuk geroago hil zen, urte horretako abenduan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]