Vixegrad
Vixegrad Višegrad Вишеград / Višegrad Višegrad | ||
---|---|---|
hiria | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Bosnia-Herzegovina | |
Bosnia-Herzegovinaren banaketa administratiboa | Bosniako Serbiar Errepublika | |
Municipality of the Republika Srpska | Višegrad Municipality | |
Izen ofiziala | Višegrad Вишеград / Višegrad Višegrad | |
Jatorrizko izena | Višegrad Вишеград / Višegrad Višegrad | |
Posta kodea | 73240 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 43°46′57″N 19°17′33″E / 43.7825°N 19.2925°E | |
Azalera | 1,91 km² | |
Altuera | 389 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 5.869 (2013) | |
Dentsitatea | 3.073 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1407 (egutegi gregorianoa) | |
Ordu eremua | UTC+01:00 | |
visegradturizam.com |
Vixegrad (Alfabeto zirilikoz: Вишеград) Bosnia-Herzegovinako ekialdeko hiri eta udalerria da, Drina ibaiak zeharkatzen duena. Administratiboki Bosniako Serbiar Errepublikaren barnean dago. Hiri estrategikoa da, Bosniako Goražde eta Novo Goražde Serbiako Užicerekin lotzen dituen errepidea hemendik igarotzen delako. 1991ko erroldaren arabera hiriak 11.828 biztanle zituen eta udalerriak 21.199[1]
Vixegrad oso ezaguna da bere zubiarengatik, Ivo Andritx Literaturako Nobel Saridunak Zubi bat Drinaren gainean eleberrian agertu zuena. Vixegradetik hurbil dagoen Sokolovići herrixkan jaio zen Mehmed Paxa Sokolovitx, Otomandar Inperioko hiru sultanekin Bisir Handia izan zena, eraikuntza honen sustatzailea izan zen. 2007tik Mehmed Paxa Sokolovitx zubia UNESCOren Gizateriaren Ondarea da[2].
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vixegrad Bosniako Serbiar Errepublikako ekialdean dago, Drina ibaiaren bazterrean, Serbiako mugatik 16 kmra. Udalerriak 448 km²-ko azalera du eta batez besteko garaiera 324 metrokoa da. Klima kontinentala du, lau urtarorekin. Uda luze eta beroak izaten dira (tenperatura altuenak 40 °C-tik gorakoak) eta negu hotzak (tenperatura apalenak -15 °C-tik beherakoak)[3].
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1991ko erroldaren arabera hiriak 11.828 biztanle zituen[1]:
Biztanleak | % | |
Musulmanak | 7.413 | 62,7 |
Serbiarrak | 3.512 | 29,7 |
Jugoslaviarrak | 300 | 2,5 |
Kroaziarrak | 28 | 0,2 |
Beste | 575 | 4,9 |
Errolda beraren arabera udalerriak 21.199 biztanle zituen 1991n[1]:
Biztanleak | % | |
Musulmanak | 13.471 | 63,5 |
Serbiarrak | 6.743 | 31,8 |
Jugoslaviarrak | 319 | 1,5 |
Kroaziarrak | 32 | 0,1 |
Beste | 634 | 3,0 |