Valentí Huch
Valentí Huch | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Valentí Huch Moré | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Sant Joan de les Abadesses, 1919ko azaroaren 25a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lehen hizkuntza | katalana | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Bartzelona, 2018ko apirilaren 10a (98 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | katalana gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | kateko langilea eta atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Valentí Huch Moré (1919-2018) atleta kataluniarra izan zen, Espainiako Atletismo Federazio kide zaharrena izatearengatik ospetsua.[1]
Datu biografikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sant Joan de les Abadesses-en (Girona) jaio bazen ere (1919ko azaroaren 25ean[2]), bost urte zituela bere familiarekin Bartzelonara bizitzera joan zen.[3]
Haur denboran eskola 5 kilometrotara zuen, eta korrika joan-etortzen zen, egunero 4 bider.[1] 16 urterekin Vicera bizikletan joaten hasi zen (65 kilometrotako distantziara), astean behin 20 kilotako patata zaku bat ekarri behar izaten zuelako.[3]
Espainiako Gerra Zibilean mobilizatua izan zen (1938an, « Quinta del Biberón » delakoarekin , 18 urte zituela). Hurrengo 7 urteak gerra kontuekin lotua pasatuko zituen : lehenengo Errepublikako Herri Armadan, infanteriako IV Batailoiean (Ebroko frontean zauritua izan zen, eta oinean, eskuineko orkatilan eta ezkerreko birikan metraila zatiak gorde zituen bizitza osoan); Bartzelonara itzultzean kartzelaldia pasatu zuen;[3] II Mundu Gerran kontzentrazio esparru batean preso izan zen, 1943an aske geratu arte;[1] azkenik, mobilizazio militar aldia 1945ean amaitu zuen.[3]
SEAT enpresan lan egin zuen, tailerreko maisu bezala, 1982an[3] erretiroa hartu arte. Orduan berrekin zion kirol egiteari, eta horretan arituko zen, ia 2018ko apirilaren 10ean hil arte.[4]
43 urtera arte erretzailea izan zen.[5] 90 urterekin[3] alargundu zen, eta harrezkero bakarrik bizi izan zen; ez baitzuen bizimodu independientea galdu nahi semeen etxera joanez. Halere, bi astetik behin etxe-laguntzailea etortzea onartu zuen. Aisia etxeko lanen eta kirolaren artean banatzen zuen.[1] Ia hil arte gidatu zuen bere kotxea, eta goizero entrenamenduak egiten zituen Montjuic-eko kirol instalakuntzetan.[3]
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gustuko bazuen ere, gaztaroan ez zuen izan kirola modu jarraituan egiteko aukerarik. Hau 60 urterekin gertatu zen; erretiroa hartu eta biharamunean El Corte Inglés enpresak antolatutako lasterketa batean izena eman zuen (bere mailan hirugarrena geratuz[3]); ordutik aurrera ez zuen kirola utzi.[1]
100, 200, 400 eta 800 metrotako lasterketetarako entrenatzen hasi zen; eta ostean luzera jauzia, mailua, xabalina... Lehiakide amorratua izan zen, eta esaera ezagunari kontra egiten zion: “Niretzat garrantzitsuena ez da parte hartzea, irabaztea baino” esanez. Helburu hau 80 urtetik aurrera lortu zuen: orduan hasi baitzen Espainiako Txapelketetan markak hausten, 30 errekor baino gehiago lortzeraino[1] (Katalunia, Espainia, Europa eta mundu mailan[3]). Donostian ere bi bider lehiatzen izan zen.[6] Barcelona Atletismo klubeko kidea zen.[7]
Lortutako dominak ezin konta ahalakoak izan baziren ere, hona nabarmenetako batzuk:[8]
- Espainiako Atletismoko Erret Federazioaren saria, Master Atleta onenari (2013).
- Espainia mailako 22 errekor: 100m M90 kategorian (90 urtetik gorakoetan, alegia); 200m M85 kategorian; luzera jauzia M85 eta M95 kategorietan; jauzi hirukoitza M85, M90 eta M95 kategorietan; pisu jaurtiketa M95 kategorian; disko jaurtiketa M90 eta M95 kategorietan; mailu jaurtiketa M85, M90 eta M95 kategorietan; mailu astun jaurtiketa M85, M90 eta M95 kategorietan; xabalina M90 eta M95 kategorietan; pentatloia M85 eta M90 kategorietan; eta jaurtiketa pentatloia M90 eta M95 kategorietan.
- Espainia mailako Pista Estaliko 8 errekor: 60m M90 eta M95 kategorietan; luzera jauzia M90 eta M95 kategorietan; jauzi hirukoitza M85, M90 eta M95 kategorietan; eta pisu jaurtiketa M90 eta M95 kategorietan.).
- Munduko Atletismo Txapelketetan 6 domina: 5 Lyon 2015ean eta 1 Donostia 2005ean.
- Pista Estaliko Europako Atletismo Txapelketetan 8 domina: 4 Ancona 2016ean eta 4 Donostia 2013an.
Ibilbidean aurrera, 95 urterekin bere kategorian aurkaririk gabe geratu zen (literalki). Halere, Espainiako Txapelketetan parte hartzen jarraitu zuen bere bizitzako azken egunetara arte.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f g Roche, Paco. (2018ko apirilaren 11a). «Muere Valentí Huch, el atleta que se quedó sin rivales» Marca (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 9a).
- ↑ Real Federación Española de Atletismo. «Datos del atleta» http://www.rfea.es/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 9a).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b c d e f g h i Armengol, Joan Carles. (2016ko urtarrilaren 23a). «Valentí Huch, el atleta más grande» https://www.elperiodico.com/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 9a).
- ↑ «Esquela de Valentí Huch Moré» https://www.rememori.com/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 9a).
- ↑ «Gestas del atletismo: Valentín Huch, un campeón mundial de 95 años» http://www.vamosacorrer.com/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 9a).
- ↑ «La historia de vida de Valentín Huch» http://espndeportes.espn.com/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 9a).
- ↑ Alonso, Germán. «Valenti Huch millor atleta veterà Espanyol del 2013» http://www.bcnatletisme.cat/ (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 9a).
- ↑ «Fallece el atleta más longevo de España, Valentí Huch» COPE 2018ko apirilaren 11a (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 9a).[Betiko hautsitako esteka]