[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Mailu-jaurtiketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mailu jaurtiketa» orritik birbideratua)
Atleta bat mailua jaurtitzeko prest.

Mailu-jaurtiketa[1] atletismoaren proba bat da, bola astun bat alanbre sendo bati lotutakoa ahalik eta urrutien jaurtitzean datzana. Proba honetan atletak mailua bi eskuekin hartzen du eta babes-kaiolaren barruan kokatuta hiruzpalau bira oso egiten ditu bere gorputzaren inguruan, horrela lortutako abiadura eta besoen potentzia konbinatuz jaurtigaia botatzeko orduan.[1]

Juri Sedykh sobietarrak gizonezkoen markarik onena ezarri zuen 1986an 86.74 metrorekin. Emakumezkoena Anita Włodarczyk poloniarrarena da bestela (78.30 m, 2010).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [1995]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.